Google eta beste hemezortzi webgune ixteko mehatxua egin du Txinako gobernuak

Txinako gobernua eta Txinako Googleren arteko hika-mika ez da berria, baina kasu honetan pornografiaren aurkako kanpaina batean, Txinako webgune bisitatuenak ixteko mehatxua egin du (Google eta Baidu) beste 17rekin batera, haien "eduki pornografikoa" kentzen ez badute.
11 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Berria egunkarian ez dago informazio larregi, baina googlen bertan bilaketekin gazteleraz edo ingelesez erraz sakondu daiteke.
    anpulubila (e)k bidali du duela 178 egun 14 ordu 44 minutuanpulubila
  2. #2   Gora komunismoa, gora Kubako lagunak!!!

    Bide batez, Kuban ere milaka webgune daude hango diktadura kritikatuz...
    niunainaiz (e)k bidali du duela 178 egun 11 ordu 17 minutuniunainaiz
  3. #3   #2: Txina komunista?

    Eta Kubaz diozuna... Kuban ezin da bertako erregimena kritikatu? Ahal da, bestela handik buelta bat eman ezazu eta ikusiko duzu. Estatuaren aldetik oztopoak jartzen dituztela... Badakizu zein egoera -erasoak- jasan izan dituen urteetan zehar -eta oraindik ere- AEBen aldetik?

    Eraso handi horren aurrean Kubatik neurriak hartu dira, bai. Amnistia International-en arabera, 50 bat preso daude Kuban ideia politikoengatik. Niregatik ojala preso politikorik ez egotea. Inon ez. Zenbat daude AEBetan? Zenbat Kolonbian? Eta Espainian? Orduan, zergatik kritikatu inperialismoaren aurre egiten dion Kuba, eta ez besteak? Zergatik lehentasuna da Kubari egurra ematea?

    Kubak erreformak eta aldaketak behar ditu bai, baina eurek erabaki beharko dute hori, era askean.

    Nire ustez, adierazpen askatasunaren arloan lehenik Kuba kritikatzea benetako urraketak estaltzeko amua besterik ez da.

    Gora Kubako lagunak, bai!
    ikira (e)k bidali du duela 178 egun 10 ordu 56 minutuikira
  4. #4   Kuba diktadura bat da. Kuban zabaldu.com ez litzateke existituko. Espainiaren menpeko EH honetan bai, zabaldu.com bada.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 178 egun 9 orduniunainaiz
  5. #5   #4 Gezurra... Kuban librea da idaztea, baita gobernua kritikatzea ere. Kuban Meneamera sar daitezke lasai asko eta webgune bisitatuenen artean antikastristen egunkaria dago. Baita Yoaniren blog txoroa ere:

    http://www.alexa.com/data/details/traffic_details/elnuevoherald.com

    http://www.alexa.com/data/details/traffic_details/desdecuba.com
    Theklan (e)k bidali du duela 178 egun 6 ordu 45 minutuTheklan
  6. #6   Tipo kuriosoa niunainaiz hau, jarrera kapitalistak kritikatzen badituzu berehala ateratzen da Ipar Korea, Txina eta Kuba zein gaizto eta txarrak diren aipatzera. Orain norbaitek Txinaren jarrera kritikatzen duen albiste bat bidali eta kantinela berdinarekin ateratzen da. Zer niunainaiz kapitalismora pasa direnetik Txinatarrak gogokoago ala?

    #5 Bada gauzak horrela ez direla pentsatzen duenik ere: http://pscuba.org/articulos/censuraencuba.htm, http://finlay-online.com/DerechosHumanos/censurainternet.htm eta http://www.desdecuba.com/potro/ esate baterako.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 178 egun 3 ordu 59 minutukokoteraino
  7. #7   #6

    kapitalismoa demokraziara pasatzeko bide on bat da. Hala gertatu da Mendebaldeko herrialde askotan. Ea Txinan ere hala gertatzen den.

    Baina aspertuta nago hemengo askok Kubako diktadurari dioten miresmenarekin.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 178 egun 35 minutuniunainaiz
  8. #8   #7 Inork ez du Kuba aipatu zuk zerikusirik ez du albiste baten nahastu duzun arte (ia beti egin ohi duzun bezala). Gainera Txina ez da "demokraziara" pasatu oraindik, izan ere giza eskubideen aurkako sekulako erasoak egiten ditu baina merkatuak kapitalismoari ireki zizkionetik ezer gutxi axola zaie "mundu askearen" defendatzaileei. Hemen ere moral bikoitz edo hirukoitza!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 177 egun 17 ordu 6 minutukokoteraino
  9. #9   #7

    Jakina, Txina ez da demokrazia bat, giza eskubideen arloan komunistak dira oraindik, diktadoreak.

    Kuba aipatu dut herrialde horretako diktadorea oso ondo moldatzen delako Txinako agintariekin.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 177 egun 14 ordu 40 minutuniunainaiz
  10. #10   #9 Guantanamo bezalako kartzela "demokratikoa" duen herrialde kapitalista horretako agintari den Bush jauna ere oso ondo moldatzen da Txinako agintariekin, izan ere merkatuak ireki zituztenetik ez zaizkio gehiegi axola hango eskubide urraketak, Estatu Batuak, ordea, ez duzu aipatu.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 177 egun 13 ordu 56 minutukokoteraino
  11. #11   #9

    Bere akats guztiekin nahiago dut AEKetako demokrazia Kubako diktadura baino.

    Berriro ere, Kuban BERRIA ez litzateke existituko, USAn bai.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 177 egun 11 ordu 42 minutuniunainaiz

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]