[en] Greziako istiluen argazkiak

2008ko abenduan Alexander Grigoropoulos 16 urteko gaztea poliziak tiroz hil ondoren hasitako istiluetan ateratako argazki ikusgarriak.
8 iruzkinetiketak: hemen: Mundua bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Bikainak dira argazkiak!
    janfri (e)k bidali du duela 184 egun 4 ordujanfri
  2. #2   bai, batzuk oso oso onak direla uste dut
    Theklan (e)k bidali du duela 184 egun 3 ordu 45 minutuTheklan
  3. #3   Era berean ikaragarriak dira Israel eta Gazakoak, Boston.com-en baita ere.

    http://www.boston.com/bigpicture/2008/12/israel_and_gaza.html
    Julen (e)k bidali du duela 184 egun 3 ordu 42 minutuJulen
  4. #4   "The Big Picture" gertutik jarraitu beharreko argazki seriea da. Wow!
    xa_2 (e)k bidali du duela 184 egun 2 ordu 36 minutuxa_2
  5. #5   Inork badaki mutiko hau zeren aldeko edo zeren aurkako manifestazioan zegoela hil zuten? Protesta guztiak poliziak mutiko hau hil zuelako ei dira, baina bera zergatik manifestatzen zen?
    joseba01 (e)k bidali du duela 183 egun 10 ordu 6 minutujoseba01
  6. #6   #5 Ez dago guztiz argi inongo manifestaziotan ari zenik ere. Polizi iturrien arabera Molotov koktelak botatzen ari ziren gazte talde bateko partaide zen (ez dute inon zehaztu zergatik ari ziren koktelak botatzen). Beste iturri batzuen arabera ez zegoen inongo istilurik. Nik behintzat ez dut informazio zehatzik topatu gertakari horien inguruan. Orain aste batzuk bideo bat ere igo zuten YouTube-ra, ustez erailketa inongo istilurik egon gabe gertatu zela erakusten zutenak baina horiek ere ez dakit benetakoak ziren.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 183 egun 5 ordu 48 minutukokoteraino
  7. #7   #4 Hemen duzu RSS jarioa: http://www.boston.com/bigpicture/index.xml
    kokoteraino (e)k bidali du duela 183 egun 5 ordu 46 minutukokoteraino
  8. #8   Galdera erretorikoa zen, alegia, gazte hori hil zuten egunean bertan, Greziako egoera ekonomiko gogorraren aurkako protesta ekitaldi batean hil zela esan zuten. Ondoren komunikabideek gaztearen erailketaren erabilpen nazkagarria eginaz, erailketarekin egoera ekonomikoa estali zuten, mobilizazio guztiak gaztearen erailketaren aurrean erantzuteko zirela esaten aritu ziren. Guztiok lekuko izan gara, nola kominikabide gehientsuenek, Grezian sorturiko egonezina gazte honen hilketak sortu zuela sinestarazi diguten, baina gaztea hil zutenerako sua pizturik zegoen, zuk esan bezala, sua eskuetan zuela hil omen zuten. Zerbaitek bultzatu zuen horretara, erailketarekin estali diguten Grezian bizi duten egoera sozioekonomiko larria. Gaztearen erailketa txispa bat izan zen, baina txispa hutsarekin ez da sua pizterik erregairik ez badago.

    Osasuna eta askatasuna!
    joseba01 (e)k bidali du duela 183 egun 2 ordu 53 minutujoseba01

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]