Ezker Abertzalea ETAk EITBri egindako erasoaren aurrean

Ezker Abertzaleak agiria argitaratu du ETAk EITBren aurka jarritako lehergailuaren harira.
16 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   Oraingoan ere ohiko txantiloia erabili dute: Bonba bat jarri dute, pena ematen digu, presoak, torturak eta atxiloketak daude, erru guztia PNV eta PSOE-rena da, bla, bla, bla...

    Ezer berririk ez 2009 honetarako...
    kokoteraino (e)k bidali du duela 443 egun 1 ordu 22 minutukokoteraino
  2. #2   #1 Noski ez dagoela ezer berririk... konponbidea ere ez
    Theklan (e)k bidali du duela 442 egun 23 ordu 32 minutuTheklan
  3. #3   #2 Batzuk hain gara leloak gauzak noizbait aldatuko direla espero dugula. Errealitateak ordea gupidagabe zapuzten dizkigu itxaropen horiek. Aipatzen duzun konponbidea bonbak jartzean dagoela usten dutenak ordea ni baino askoz tontoago eta itsuagoak dira.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 442 egun 23 ordu 17 minutukokoteraino
  4. #4   #3 Gatazka konpontzeko bidea berdina bada ebidentea da ez dutela aldatuko euren diskurtsoa, ezta? Eta ez da tonto eta itsuen kontzeptu bat, baizik eta konponbideak bilatu edo berdinetan jarraitzearena. Irakurritako mezu guztien artean Ezker Abertzalearena da konponbideen ikuspegia lantzen duen bakarra.
    Theklan (e)k bidali du duela 442 egun 23 ordu 4 minutuTheklan
  5. #5   #1: Officean estilo orri estandarizatua sortuta izango dute.

    #4: "Pepinoa" Siniestrillasen mutillek jarri balute, ezker abertzale "ofizialaren" erreakzioa berbera izango al zen?
    xa_2 (e)k bidali du duela 442 egun 21 ordu 57 minutuxa_2
  6. #6   #5 Batek daki. Hala ere gatazkaren parametroak ez dira berdinak.
    Theklan (e)k bidali du duela 442 egun 21 ordu 12 minutuTheklan
  7. #7   Hala ere, atentatu guztien ondoren datozen "erreakzio" guztiek liturgia-kutsua daukate beti, bai ilaje guztietako gaitzespenek, bai hau bezalako komunikatuek. Erakunde ofizialek nahiz alderdi politikoek gaitzespen-eredu bateratu bat adostu beharko lukete, eta hartara jarriz gero, baita ez-gaitzespenarena ere: denbora pilo bat irabaziko genuke denok.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 442 egun 20 ordu 5 minutuJurtzixabi
  8. #8   #4 Eta zein da bide hori? Ezker abertzalea eta ETA-ren nahi guztiak betetzea? Beste konponbiderik ez dut inoiz topatzen beraien adierazpenetan.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 442 egun 11 ordu 54 minutukokoteraino
  9. #9   EITBn bonba jartzearen ardura PSOE eta PNVrena da. Aurpegia behar da gero.
    mendicute (e)k bidali du duela 442 egun 9 ordu 47 minutumendicute
  10. #10   #8 Bidea argia da: autodeterminazioa eta bertatik ateratzen dena onartzea. Hori gabe ez dago konponbiderik.
    Theklan (e)k bidali du duela 442 egun 9 ordu 40 minutuTheklan
  11. #11   #10 Insisto: "Pepinoa" Siniestrillasen mutillek jarri balute, ezker abertzale "ofizialaren" erreakzioa berbera izango al zen?

    Ta tajuzko erantzuna emaidak.
    xa_2 (e)k bidali du duela 442 egun 8 ordu 30 minutuxa_2
  12. #12   #11 Ez dakit A: hori ez delako gertatu. B: ez naizelako ezker abertzalearen ahotsa.

    Hala ere argi dago gatazkaren parametroak ez direla berdinak. Hau da, Ynestrillasen mutilek jarriko balute euren aldarrikapena beste bat litzateke, ziurrenik euskaraz ez hitz egitea Espainian edo horrelako zerbait. Horren aurrean eman beharreko erantzuna, nire ustetan bai dela antzekoa: euskaldunok izango gara euskaldunok nahi duguna eta hala onartu beharko dute bai Espainiako Gobernuak, bai Frantziakoak bai eta ETAk berak ere. Eta hori da ezker abertzaleak egiten duen eskaintza komunikatuan: berdin jarraitu eta gatazka ez konpondu (esan bezala EiTBkoa gatazkaren agerpen bat baino ez da, egunero horrelakoak egoten baitira) edo gatazkaren arazo nagusiari heldu (erabakitzeko eskubidea eta erabakitzen denaren onarpena) eta berau konpondu.

    Nik nahiago bigarrena.
    Theklan (e)k bidali du duela 442 egun 7 ordu 57 minutuTheklan
  13. #13   Oso ondo.
    xa_2 (e)k bidali du duela 442 egun 7 ordu 28 minutuxa_2
  14. #14   ETA ez da arazoa, sintoma bat baizik, konponbidea arazoaren konpontzea da eta ez sintomen deuseztea. Ikuspegi ofizialista batetik, sintoma garaitu ezkero arazoa konpontzen dela helarazten ari zaizkigu. Baina arazoari aurre egin ezean, sintoma zaharrak berriz azaleratzen dira eta sintoma berriak sortu. Medikuntza ofiziala eta Medikuntza naturistaren artean dagoen ezberdintasun nagusia den honek, euskal politikan islada egokia aurkitzen du. Inork uste al du arazoa eta sintoma gauza bera direla? Sintomak arazoak sortzen ditu, bai, baina sintoma aurreragoko arazo batek sortu du. Ez da ona, nahasia dagoen gaia gehiago nahastea. A! Eta zergatik inork ez du deus esaten konponbidea egun batean bai eta bestean ere esplizitoki ukatzen ari den Zapateroren gobernuarentzat? Zapatero eta bereak garaipenaz eta bide errepresibo hutsen erabilpenaz ari direnean? A! egia da, Israel Gaza Hamasen erruz suntsitzen ari dela ahaztu zait, Israel nola izango da erruduna Jaungoikoak hautatutako herria izanda?

    Osasuna eta askatasuna!
    joseba01 (e)k bidali du duela 442 egun 3 ordu 39 minutujoseba01
  15. #15   #12 Gatazka berdinaren beste adibide bat jarriko dizut nik, hipotesirik gabe, zoritxarrez orain dela urte gutxi gertatutakoa. Egunkariaren itxiera. Orduan euskal gizartearen gehiengo zabal bat, ezker abertzalea tartean, adierazpen askatasunaren aurkako eraso horren kontra argi, tinko eta gogor agertu, adierazi eta manifestatu zen. Oraingoan, beste euskal komunikabide baten kontra bonba bidezko eraso baten aurrean ordea komunikatu honekin dator ezker abertzale hori. Honetan ere simetriarik ere ez baina zinismoa barra-barra.

    #14 Niretzako behintzat ETAren atentatuak bai dira gatazkaren arazoetako bat. Ez bakarra baina baina nagusienetako bat. Nirea ez da ikuspegi ofiziala, euskal herritar baten pentsaera soilik. Atentatu horiek nire ustez ez dute konponbidea lortu edo hurbilduko, larritu baino, are gehiago "defendatzen" dute herriaren aurkako eraso zuzenekin.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 441 egun 20 ordu 30 minutukokoteraino
  16. #16   Sintomak arazotzat hartzen baditugu, sintoma hauek sortutako arazo berriak benetako arazoa lausotzen dute, konponbidea ukatuz. Zuk diozu soilik zure iritzia dela, baina ofizialtasunarekin bat egiten du, bestela, nor ibili da eta dabil, sintomak arazo bihurtuz eta arazoa dagoenik ukatuz? Nork aldarrikatzen du behin eta berriz arazoa ETA dela?

    EGIN itxi zuten, eta GARA sortu behar izan genuen, EGIN eta EGIN Irratia ixildu zituztelarik; EGUNKARIA itxi, ixildu, eta BERRIA sortu behar izan genuen. ETBren egoitza nagusiaren aurka, ez guztien aurka, lehergailu bat eztandarazi dute. Baina EITB berak ondo esan bezala, ez ditu bere emisioak eten, ez du ixildu. Asimetria gehiago. Gainera estatu batek egiten duena, ezin da erakunde armatu batek egiten duenarekin alderatu, zeren hor asimetrikotasuna egun Palestinan ikusten ari garenaren adinakoa izan daiteke. Estatu batek, tresna guztiak bere esku ditu, ofizialtasuna barne.
    joseba01 (e)k bidali du duela 441 egun 8 ordu 35 minutujoseba01

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]