Euskaltzaindia, blogari?

Webgune berria dela-eta, "Euskaltzaindia, blogari" izenburua duen testua argitaratu du Andres Urrutiak. Idazkian web-orri darabil behin eta berriz... baina ez al zen webgune? Bien bitartean, Iban Arantzabalek aspaldiko (http://ttiki.com/1678 eta http://ttiki.com/1679)zalantza aideratu du bere blogean (http://ttiki.com/1677) eta Facebook-eko arbelean ere izan du jarraipenik: Internet, letra larriz ala minuskulaz? Akademiak bere burua blogari gisa aurkeztu duen egunerako zalantza gehiegitxo, ez duzue uste?
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Zabaltzeko eta biltzeko lotura eta guzti... :-) RSS jarioa baino ez zaio falta!
    arkaitz (e)k bidali du duela 418 egun 14 ordu 15 minutuarkaitz
  2. #2   Bitxikeria bat: atzo Sustatura ateratako hiru albisteetan hiru hitz ezberdin erabili ziren, "web gune", "web-orrialde" eta "webgune".

    Bestetik "web orri" edo "web orrialde" edo dena delakoa deitzen zaionean dokumentuen multzoari, kontzeptua gaizki ulertzen dela iruditzen zait, orrien multzoek osatzen dutelako webgunea eta ez dokumentu solteak.
    Julen (e)k bidali du duela 418 egun 5 ordu 3 minutuJulen
  3. #3   Argigarria oso Joxe Aranzabalen idatzia.

    http://goiena.net/blogak/faroa/ezin-bereiztu-webgunea-eta-web-orria

    Akademiari azaltzeko modukoa. Akademikoa.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 418 egun 4 ordu 52 minutugaztelumendi
  4. #4   Badirudi Euskaltzaindiak, erabakiak hartzeko bezela, erantzunak (iruzkinak) editatzeko ere orduak behar dituela. Zenbat ordu?

    Utzi diozue erantzunik Euskaltzainburuari? Okupatua egongo da, ez baitira argitaratuak agertzen.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 418 egun 1 ordu 24 minutugaztelumendi
  5. #5   Aspalditik dihardugu berdinarekin, eta hizkuntza askotan gertatzen den zerbait da. Gazteleraz "página web" esaten diote askok "sitio web" beharko lukeenari, ingelesez "web page" "website" beharko lukeenari, eta katalanez "pàgina web" "lloc web" beharko lukeenari, besteak beste. Kontzeptu arazoa da, baina nik uste ez dagoela inongo zalantzarik "webgune" dela sorta osoari deitzeko euskaraz erabili beharreko hitza, grafiaren inguruan agian eztabaida egon litekeen arren.

    Bestalde, nik uste "web orri" terminoak zentzurik ez duela, "web orrialde" beharko luke. Hemen idatzi eta eztabaidatu genuen bere garaian:

    http://www.mutilmedia.com/?p=220
    arkaitz (e)k bidali du duela 418 egun 1 ordu 3 minutuarkaitz
  6. #6   #4 Euskaltzaindiako JAGONET zerbitzuko arduraduna den Joxe Ramon Zubimendik behinik behin erantzun egiten du, baita azkar eta egoki erantzun ere. Nik neuk baieztatu nuen Wikiesanetan izan genuen zalantza bat medio: http://eu.wikiquote.org/wiki/Wikiquote:Txokoa#Esanen_formatua
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 418 egun 1 ordu 1 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  7. #7   Iruzkinak bat-batean argitaratzen dira. Nik oraintxe bota dudana, behintzat, zuzenean agertu da. Iruzkinak idazteko arazorik baduzue bota e-mail bat mesedez eta arazoa lehenbailehen konpontzen saiatuko gara.

    RSS jarioa, momentuz, hementxe:

    http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&format=feed&id=18&lang=eu&layout=blog&type=rss&view=section

    ... eta webgunearen hasierako orrian, behekaldean.

    Iñaki Kareaga

    Euskaltzaindia
    ikareaga (e)k bidali du duela 418 egun 52 minutuikareaga

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]