Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!

E-gor-ek bere blogean idatzitakoa, Microsoftek eskaintzen dituen web zerbitzu gehienak euskaraz omen daude. Gainera, kasu honetan Microsoft txalotzen du euskararen alde izandako jarrera dela eta. Google baino lokalagoa ote Microsoft?
17 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   Jaurlaritzak atzo bertan Ukan saria eman zion Microsofti, ez dakit ba zer pentsatu..

    http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/nota_prensa/ukan_saria_08_aed/eu_hps/ukan_sariak_08_aed.html

    -MICROSOFTi, Windows Vista sistema eragilea eta Office 2007 ofimatikako paketea euskaraz plazaratu izanagatik.
    Julen (e)k bidali du duela 36 egun 11 minutuJulen
  2. #2   #0 Kasu honetan ere Microsoft-ek Google-ekin alderatuta negozio-modelu desberdina darabil. Microsoft-ek denon artean ordaindutako laguntza publikoen bidez ordainduta egiten ditut euskaraketak. Google-ek denon artean egindako lanari esker sortutako itzulpenak darabiltza, baina gaurko egunerarte ez ditu aspaldi euskaratutako zerbitzuak ere publikatu. Microsoft-ek bai. Gustatu hala ez, honetan behintzat Microsoft aurreratu da. Ikusi beharko Google-ek inoiz euskara kontutan hartzen duen, ziurrenik arrain txikiegia gara hain arrain handientzat.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 35 egun 23 ordu 45 minutukokoteraino
  3. #3   #2 Bakarrik faltako zen laguntza publikoen bidezko euskarazko lokalizazioak egin eta ez argitaratzea.
    asiersar (e)k bidali du duela 35 egun 23 ordu 36 minutuasiersar
  4. #4   Eta Hotmail noizko euskaraz? Interesatzen zaidan bakarra da.
    3ARRANO (e)k bidali du duela 35 egun 23 ordu 31 minutu3ARRANO
  5. #5   #2 eta #3, oker zaudete itzulpen horiek diru publikoz ordaindu direla esatean. Windows eta Office-n euskarazko lehenengo bertsioak (Windows 98 eta Office 2000) Jaurlaritzaren ekimenez egin ziren, diru publikoz ordainduta (eta asko gainera) eta gainera oso banaketa txarra izan zuten. Baina azkenaldian ateratzen ari diren LIPak (Windows XP, Office 2003, Windows Vista eta Office 2007), nire blogeko artikuluan argi esaten den bezala, Microsoft-en kontura izan dira.

    Esan bezala, Microsoft ez da nire debozioko santua eta gauza asko ditu kritikagarri, baina beste gauza batzuk zuzen egiten baditu onartu behar da. Eta hain zabaldua dagoen uste hori (euskararako itzulpenak denon diru publikoz ordaindu direla) okerra dela argi utzi behar da behingoz, kritikak okerrak diren usteetan oinarritzeak kausa zikindu besterik ez baitu egiten.
    e-gor (e)k bidali du duela 35 egun 23 ordu 2 minutue-gor
  6. #6   #3 Ez zen lehenengo aldia izango (eta zoritxarrez ziurrenik azkena ere ez) diru publikoz ordaindutako zerbaitek ez duena argirik ikusten. Hala ere, ez nuen horrelakorik esan nahi, hain zuzen ere Microsoft-ek denon diruaren abantailarekin jokatzen duela esan nahi nuen. Hori eta Google-k jada eskura dituen itzulpenak erabiltzeko garaia dela uste dudala.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 35 egun 22 ordu 58 minutukokoteraino
  7. #7   #5 Mila esker azalpenagatik! Onartu behar dut (argi gelditu den bezala) ez dudala zure artikulua osorik irakurri, izan ere gaizki esandakoez aparte zuk esaten dituzunak errepikatu ditut nik hemen.

    Hala ere, zuzeneko dirurik jaso ez badute ere ikusi beharko litzateke zenbateraino laguntzen duen horrek, esate baterako, EAEko administrazioetako softwarea software librera ez pasatzearekin. Badakit hau espekulazioetan sartzea dela baina ez dut uste honetan guztiz oker nabilenik.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 35 egun 22 ordu 49 minutukokoteraino
  8. #8   #5 e-gor, barkatu, ez nuen esan nahi zuk aipatzen dituzun itzulpenok diru publikoz egin direnik, kokoterainok idatzitako esaldi baten erantzuna zen, besterik ez.

    Gaia desbiratzearren: zergatik eman zaio Ukan saria Microsofti, negozio gehiago egiteko eta diru gehiago irabazteko hartu duen erabaki estrategiko batengatik (aplikazioak euskaraz argitaratzearena)? Noizko Ukan saria musutruk lan egiten duen Librezalerentzat?
    asiersar (e)k bidali du duela 35 egun 22 ordu 28 minutuasiersar
  9. #9   #4 Galdera ona.
    ontobeltz (e)k bidali du duela 35 egun 21 ordu 57 minutuontobeltz
  10. #10   Baztarrikarentzako (HPS) proposamena: telefono mugikorren operadoreekin eta fabrikatzaileekin jokatu zuten bezala (http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/nota_prensa/telefoniekin_hitzarmena/eu_telefo/telefonia_hitzarmena.html) jokatzea Google-rekin.

    Google Earth, Gmail, Calendar, Translate, Chrome, Talk, Docs, Reader, Picasa... euskaraz baleude, bua, nire PC-jardun ia guztia euskaraz egin ahal izango nuke...
    dENiS (e)k bidali du duela 35 egun 21 ordu 45 minutudENiS
  11. #11   Bai, atzo nik ere ikusi nuen gauzak euskaraz zeudela eta flipatu nuen... beno, hala ere diru publikoa jasotzne ez dutela esatea gehiegikeria bat da. BizkaiTIK ekimena edo 500.000 euro ikastetxetako lizentziengatik diru publikoa da, nahiz eta ez izan euskaratzeko.
    Theklan (e)k bidali du duela 35 egun 20 ordu 59 minutuTheklan
  12. #12   Google Sites erabiliz webgune bat sortzeko asmotan nenbilen, baina atzera botatzen zidan euskaraz ez egoteak. Probatu al du inork Microsoften Spaces hori?
    asiersar (e)k bidali du duela 35 egun 20 ordu 51 minutuasiersar
  13. #13   #12 Erabili joomla! 1.5. Euskaraz dago dena eta askoz aukera gehiago ematen ditu...
    Theklan (e)k bidali du duela 35 egun 20 ordu 18 minutuTheklan
  14. #14   #7 eta #8: Noski Microsoftek bere interesengatik egin dituela euskaratzeok eta ez euskararekiko atxikimendu altruistarengatik, baina hala ere egin du, beste batzuk hori ere ez, eta errekonozitu behar da.

    #8: Librezalek Microsoftek baino mereziago duela, guztiz ados. Eta ez Librezalek bakarrik, erakunde eta elkarte pilo batek merezi dute Microsoftek baino gehiago.

    #11: Nik ez dut esan Microsoftek ez duela gure diru publikorik jasotzen, soilik esan dut itzulpen horien kostuak berak ordaintzen dituela. Gure diru asko jasotzen duela argi dago, eta ni naiz lehenengoa pentsatzen duena ez litzatekeela horrela izan behar...
    e-gor (e)k bidali du duela 35 egun 14 ordu 14 minutue-gor
  15. #15   Ez diot ezer txarrik ikusten euskaraketa dirua irabazteko asmoz egin badute.

    Tele5 pelikulak eta serieak euskaraz emango balitu dirua irabazteagatik albiste ona euskararentzat.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 35 egun 14 ordu 5 minutuniunainaiz
  16. #16   #12 eta #13: Spaces eta Joomla gehiegi ezagutzen ez baditut ere, ziur naiz, Theklan-ek dioen bezala, Joomlak aukera askoz gehiago dituela, baina iruditzen zait gauza ezberdinak direla biak. Joomla CMS software bat da, horrekin webgune bat muntatzeko ostatatze bat behar duzu, eta hauek normalean ordaindu egin behar dira, zerbitzariaren mantenimendu bat eskatzen dute... Beraz, gauza sinple baterako Spaces edo Google Sites moduko zerbitzu bat aukera egokiagoa izan daiteke agian...
    e-gor (e)k bidali du duela 35 egun 14 ordu 3 minutue-gor
  17. #17   #16 Badira webhost asko dohakoak direla eta ez dutenak publizitaterik jartzen. Adibidez www.net78.net edo www.zymic.com duzue dohain. Eta bertan instalatu dezakezu joomla osoa.
    Theklan (e)k bidali du duela 35 egun 11 ordu 3 minutuTheklan

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]