[es] Alfonso Sastreren sumina Durangokoaren aurrean

Alfonso Sastre eta Eva Forest zenak sortu zuten "Hiru" argitaletxearen liburuak Durangoko Azokatik kanpo geratu dira, eta horren aurrean Alfonso Sastrek bere iritzia plazaratzen du: ez dago ados, pentsatzekoa denez.
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 12

iruzkinak

  1. #1   Ortzi jainkoak polemika zahar ustela berpiztetik libra nazala -ea zer diren "euskal diren" eta "cultura vasca, alegia- baina Sastreren artikulua irakurrita, ezin burutik kendu Durangoko azokako apal dexente "El Ășltimo de los vascones", "En el sukalde con la amama","Las trompetas de Amaiur" edo "El perretxiko en el Alto Deba" (Saizarbitoriak dixit) bezalako liburuz lepo egongo direla.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 36 egun 8 ordu 52 minutuJurtzixabi
  2. #2   ...ea zer diren "euskal kultura" eta "cultura vasca": barkatu "herrakuntza".
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 36 egun 8 ordu 49 minutuJurtzixabi
  3. #3   Eduki guztia galdu duen beste ekitaldi bat. Ilusioa galtzen nabil.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 36 egun 50 minutuKoldotxu
  4. #4   Ez dut ulertzen. Beste argitaletxe gehienek salgai jartzen dituzten liburuen ehuneko handi bat erderaz idatzita dago. Edo euskara hutsezko azoka bat egiten da, edo muga horiek alde batera uzten dira...

    Dena den, gustatuko litzaidake Hiru euskarazko liburuak argitaratzen hasiko balitz, erderaz argitaratzen dituztenen itzulpenak, adibidez, oso interesgarriak baitira.
    3ARRANO (e)k bidali du duela 35 egun 23 ordu 28 minutu3ARRANO
  5. #5   Joan daitezela pikutara haien feria edo zirkoarekin. NI EZ NOA! Gora Alfonso! Gora Eva! GORA HIRU!
    Iland (e)k bidali du duela 35 egun 23 ordu 12 minutuIland
  6. #6   Penaz hartu dut albistea.

    Azokako antolatzaileek erabaki hori berriz aztertu behar dute. Hiruk Azokan egon behar du (bestela, Sastrek dioen bezala, soilik euskarazko liburu eta diskoak onartu).

    Ni Azokara joango naiz. Baina jende guztiari esango diot zer egin duten Hirurekin eta erabaki horren aurka nagoela.

    Hurrengo urtean ez dadila errepika!
    ikira (e)k bidali du duela 35 egun 21 ordu 25 minutuikira
  7. #7   ETBn azokaren berri eman denean "stand batzuk kendu direla" aipatu da; horri esker aurten "mugitzeko toki gehiago" izanen omen da. Nik ez nekien stand horietako bat Hirurena zenik. Zergatik Hiru eta ez besteren bat?

    Toki gehiago izateko norbaiti ostikoa eman behar, eta nori? Hirukoei. Aitzaki ergel horiek ipurtzulotik sartu. Hipokritak.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 32 egun 13 ordu 28 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]