Obamaren "aldaketa": Irailak 11 berrikertzeko proposamena zensuraturik

Hainbeste errepikatutako "Change is possible" hura, dagoeneko asko lausotzen ari da. Sarean Obamaren propaganda taldeak change.org kanpaina abiatu du. Bertan estatubatuarrek heuren proposamenak plazaratu ditzateke, bozkatuenak, 2009ko otsailaren 20ean, Washingtonen, Obamaren kargu hartzean ofizialki jakinaraziko dituztelarik. Irailak 11ko atentatuak komisio independiente batek berrikertzea eskatzen zuen proposamena, bozkatuena izanik, aukeretatik ezabatu dute, egokia ez zelako.
2 iruzkinetiketak: hemen: Mundua bildu
erabiltzaileen botoak: 6, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   Obamaren aldaketa faltsuari buruzko xehetasun gehiago:

    http://www.voltairenet.org/article158653.html
    joseba01 (e)k bidali du duela 37 egun 7 ordu 53 minutujoseba01
  2. #2   Ameriketako Estatu Batietan edonor presidente izan daitekeela esaten dute, baina hautagai guztiak aberatsak dira. Ez hori bakarrik, auteskundeen aurretik egin behar dituzten kanpaina erraldoi horien dirua bertako enpresek ordaintzen dituzte. Era horretan, politikariek lobby ekonomikoek nahi dutena egin behar dute, ez estatubatuarrek nahi dutena. Adibideak zenbaezinak dira. Inon baino era argiagoan eta lotsagabean, lobby ekonomikoek botere politikoa kontrolatu eta zuzendu egiten dute. Horregatik, munduko aberri indartsu eta boteretsuenean, aldaketa handirik egingo duen presidenterik ez da aterako. Ezinezkoa da.
    Txopi (e)k bidali du duela 37 egunTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]