AC/DC Bilbon, sarrerena gehiegi izan da

Diputapena, hitz batean esanda. Jabi Zabalak blogean kontatu du, gaur goizeko atsekabe eta amorruarena. Sarea izango da gure kexen abialekua. Hona ez dira beltzak etorriko, Corte Ingelesera bidali dituzte eta, sarrera bila zeudenak handik bialtzeko.
8 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 21

iruzkinak

  1. #1   Arrasaten ere antzera ibili omen dira: http://goiena.net/arrasate/albisteak/ilara-luzeak-eta-hotzari-aurre-egiten-goizean-goizetik-ac-dcren-sarrerak-eskuratzeko

    Edozein modutan, tristea horrelako gauza batetarako jendeak horrelakoak egitea eta beste gauza batzutarako (garrantzitsuagoak niretzat bederen) ezer ez.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 42 egun 19 ordu 14 minutukokoteraino
  2. #2   hala ere tristeena dena da jendeak gaupasak egiten jarraitzea, internet bidez erosi daitezkeenean. Edo bata edo bestea! Edo jarri mugak interneteko salmentari bestela!
    Theklan (e)k bidali du duela 42 egun 18 ordu 25 minutuTheklan
  3. #3   Lotsagarria. Penagarria. Tamalgarria.

    Niri kontzertuak bost baina nire zergen dirua kanpotarrei ikuzkizuna ekartzeko erabiltzea hitzik gabe usten nau. Ez daukagu foru ogasuna jolasten ibiltzeko eta, gutxiago, besteetan dirua botatzeko. Nigatik kontzertura bakarrik sar daitezela sarrera berton lortu duten 50(?)-ak.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 42 egun 18 ordu 20 minutuKoldotxu
  4. #4   #2 Ohikoa da Interneteko salmentan zerbitzariek gehiago ezin geratzea eta jende mordo bat sarrerak erosi ezinda uztea.

    #3 Kanpotarrak dira AC/DC-koak, horiei dirua ematea ongi iruditzen zaizu? Ze, sarrerak kanpotik erosi dituztenak aipatu badituzu ikustekoa izango da taldeari ordaindu dioten dirutza!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 42 egun 17 ordu 40 minutukokoteraino
  5. #5   @kokoteraino horregatik diot, horregatik diot. Bai diru publikoarekin talde bat ekartzea (berdin zait nongoa edo zein famatua den), bai diru publiko horrekin talde hori ekarri izana eta bertokoak (hots, benetan ordaindu dutenak) ezin ikustea. AC/DC BEC-en egotea bizkaitarron poltsikotik atera da, zergatik, orduan, bizkaitarrak ez dute lehentasuna ikusteko?
    Koldotxu (e)k bidali du duela 42 egun 16 ordu 48 minutuKoldotxu
  6. #6   #5 Guztiz ados, Koldotxu!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 42 egun 16 ordu 38 minutukokoteraino
  7. #7   Ertzaintzak kargatu eta guzti egin du Bilbon.

    http://ttiki.com/1508

    #diputapena
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 42 egun 15 ordu 50 minutugaztelumendi
  8. #8   Ba niri gero eta zoroago gaudela iruditzen zait: Jendea gau osoa, egiten duen hotzarekin, sarrera batzuk erosteko sai, erosi ezin eta istiluak sortzen dituzte, dendariak gauzak lasaitu ezin eta poliziari deika, polizia denda baten nahi zutena erosi ezin zutelako kexuka ari zen jendea kaleratzen, diputazioa dirua horretan gastatzen, ...

    Oraintxe hauxe topatu dut: http://www.worldticketshop.es/conciertos/entradas_acdc/36540_acdc_bilbao sarrera 349 €-tan seguru bat baino gehiago prest dagoela dirutza hori ordaintzeko!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 42 egun 14 ordu 6 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]