berria.info/paperekoa/plaza/2008-11-21/038/007/Diputazioaren_txostenak...
ikatza (e)k bidali du duela 49 egun 1 ordu 19 minutu, duela 48 egun 20 ordu 52 minutu argitaratuta
Arabako Aldundiak osatutako batzordearen ondorioek «oinarri zientifikorik ez» dutela eta «frogak baino iritziak» izan dituztela oinarri argudiatu du aztarnategiko buru Eliseo Gilek; «erantzukizun politikoak» eskatu eta «neurri administratibo eta legalak» hartuko dituztela iragarri du.
iruzkinak
Indusketekin jarraituko omen dute baina enpresa aldatuta.
Eliseo Gilek esan du ostraka puskak itsastea normala dela mundu osoan ez duela zerikusirik datazioekin, museoetan ontziak osatzeko, puskak kolatzen dituzten bezala, non dago iruzurra??
Eliseo Gilentzat "Descartes" idatzita dagoen ostraka ez da existitzen, beraiek beti irakurri omen dute "Miskart" MI eta bukaerako S gabe, honetan ere ez omen dira ados jartzen eta arkeologoak eta epigrafistak...
Atzo plazaratu zutena "iritziak" izan zirela ez ezeren frogarik.
Atzokoa "lintxamendu publikoa" izan zela.
Eskandalu hau hasi besterik ez da egin eta ostrakak, arkeologoen txostena eta gainontzeko txostenak argitaratzen ez diren bitartean ez du amaierarik izango.
Zergatik ez dituzte ostraka euskaldun "faltsuak" argitaratzen denok ikus eta irakurri ditzagun??
Zenbat dira ?? 200 baino gehiago eta 300 baino gutxiago ??
200 ostraka "faltsuekin" engainatu dute Henrike Knörr bere bizitzako azken bi urtetan?? Ni ere "engainatua" izan nahi dut.
Miskart, lagun, urdin, gori
Milaka eta milaka liburu "faltsuak" daude sarean. Historia beti dago manipulatua, irabazleen iritzia besterik ez baita izan beti. Engainatua izateko eskubidea dut, engaina nazatela baina ostraka euskaldunak erakutsita.
http://www.youtube.com/watch?v=LeoJ_wLYayI
Non daude batzorde zientifikoaren txostenak eta bideoak?