www.europapress.es/opinion/fernandojauregui/fernando-jauregui-no-te-va...
Theklan (e)k bidali du duela 50 egun 10 ordu 10 minutu, duela 49 egun 23 ordu 7 minutu argitaratuta
Bai, baina zer negoziatzeko? Ez presoak kaleratzea, ez autodeterminazioa ez eta Nafarroan lege aldaketarik ere. Zer da eskaini behar dena? Presoak gerturatu eta "delitu larririk" egin ez duten errefuxiatuei itzultzea erraztea. Eta horrek antza bakea ekarriko du!
iruzkinak
Hau da, ETAk gehiago lortu nahi badu, hil ditzala 20 urtean
Azken negoziazio prozesuan ulertu nuenez "autodeterminazioa eta Nafarroan lege aldaketa" ez zen ETArekin negoziatu behar, alderdi politikoen mahaian baino eta ETArekin Espainiar Estatuko gobernuak negoziatu beharko lukeena armak noiz eta nola utzi eta preso, iheslari eta errefuxiatuekin zer egin izan beharko litzatekeela. Agian ez nuen ongi ulertu baina niri logikoena hori iruditzen zait.
Edozela ere, niri behintzat oso albiste ona iruditzen zait PSOEko norbaitek publikoki negoziazioaren beharra defendatzea, bide errepresibo hutsa defendatzen dutenen aurrean. Suposatzen dut botila erdi betea edo erdi hutsik ikustearen kontua dela.
#2 Beno, #3ren berdina da, baina komentarioa erreferenziatzearren. Ez dut iruzkina bota, iritzi artikuluan esaten denaren funtsa laburbildu dut. Iruzkina esango banu tipo honek "tonto optimista" bat dirudiela esango nuke. Ez dut uste bakea lortuko denik armak sinmas entregatzearekin, ia-ia ezertxo trukean jaso gabe. Baina hori da nire iruzkina, goikoa laburpen nahiko objetiboa dela uste dut.