www.berria.info/albisteak/30544/Iruña-Veleiako_aurkikuntzek_oinarri_z...
Jurtzixabi (e)k bidali du duela 50 egun 17 ordu 52 minutu, duela 50 egun 16 ordu 45 minutu argitaratuta
Atzo iragarri zuten eta gaur atera den txostenean, Arabako Aldundiak eratutako batzorde zientifikoak zera dio, Veleia zaharrean egindako aurkikuntzek ez daukatela oinarri zientifiko sendorik, eta tartean badagoela manipulaziorik eta faltsifikaziorik.
iruzkinak
http://www.berria.info/albisteak/30544/Iruña-Veleiako_aurkikuntzek_oinarri_zientifikorik_ez_dutela_dio_Arabako_Aldundiak.htm
"prozesu arkeologikoan "zehaztasun falta" eta "manipulazioa" egon dela kritikatu dute"
Hau al da batzorde zientifiko baten 10 hilabeteko lana?
Non daude K14 analisiak, isotopoak...?
Faltsuak izan baldin badaitezke... benetazkoak ere bai ezta?
Hitz egiten ari gara 700 bat ostrakaz, 276 kata 4 M2koak, 70 esaldi motz euskaraz (jan edan lo), ehun baino hitz gehiago euskaraz...
"aurkikuntza batzuk faltsuak izan litezkeela ere uste dute."
Zenbat faltsuak? Zein faltsuak?
eta gainontzeko guztiak?
Prentsa ohar bat ez da txosten bat, ulertzen al duzu?
Bizirik 10, Foru Aldundiko komisioan azaldu omen dira bost...
Nork sinatu du txostena??
Denek??
Besteek zergatik ez??
Txostena non dagoen? Txostena zazpi giltzapean dago gordea aldundiko soto ilun batean... Herri xehe eskolatu gabearentzat orokortasun soil batzuk besterik ez dituzte eman. Hemen egia oso arriskutsua da...
Entzun al duzu kolarena? Eta "ez al nian esan ba" bezalakoak entzuten dituzunean zer pasatzen zaizu burutik?
http://sustatu.com/1227160971
Deigarrienak, niretzat (gauza hauetan aditua izan gabe, eta lehendik ezagutzen zirenetatik aparte):
-Descartes agertzen da
-Bi pieza kolarekin itsatsita daude
-Cuore ageri da, bihotza, baina hori italiera da, latinez Cor/Cordis da bihotza
Ulertzen ez dudana da zergatik norbaitek egin nahiko lukeen iruzur hori.
"Se desbarata así la teoría de que ya se hablaba euskera en el siglo III."
"la hipótesis más consensuada es que el euskera llegó en el siglo VIII aproximadamente"
http://www.20minutos.es/noticia/430184/0/iruna-veleia/arqueologia/excavacion/
Eliseo Gilek esan du ostraka puskak itsastea normala dela mundu osoan ez duela zerikusirik datazioekin, museoetan ontziak osatzeko, puskak kolatzen dituzten bezala, non dago iruzurra??
Eliseo Gilentzat "Descartes" idatzita dagoen ostraka ez da existitzen, beraiek beti irakurri omen dute "Miskart" edo antzeko zerbait, honetan ere ez omen dira ados jartzen eta...
Atzo plazaratu zutena "iritziak" izan zirela ez ezeren frogarik.
Atzokoa "lintxamendu publikoa" izan zela.
Eskandalu hau hasi besterik ez da egin eta ostrakak, arkeologoen txostena eta gainontzeko txostenak argitaratzen ez diren bitartean ez du amaierarik izango.