www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-11-19/040/001/Jaurlaritzak_700.00...
gaztelumendi (e)k bidali du duela 51 egun 8 ordu 50 minutu, duela 51 egun 20 minutu argitaratuta
Harritu egin zaitu titularrak, albistearen izenburuak. 700.000 euro 3 disko plazarat eta musika munduan zabaltzeko. Kultura saila (Miren Azkarate, PNV) eta etxebizitza saila (Javier Madrazo, IU) dira laguntza adostu dutenak.
Eta orain galdera zehatza:
-zer egin daiteke 700.000 eurorekin?
iruzkinak
Junkeraren musika gustoko dut (nuen), baina, txo, 233.333€/disko-ko ezta angulak baliran!
Diru larregi pertsona bakarrarentzat, baina beste norbaiti eman izan baliote kritikak berberak izango ziren? Espero dut baietz... baina ez dakit.
Dena den, hori da Jaurlaritzak beti erabiltzen duen soluzioa: dirua barra-barra eman gutxi batzuei, eta ezer konpondu ez.
Krisia dela eta ez dela... txorradak.
Behean sinatzen dugun musikariok ozenki salatu nahi dugu ohar honen bitartez ez egitasmoa eta berau garatzeko eskubidea, baizik eta administrazioaren jokabidea, diru publikoa baita eta erabilitako argudioak kultura, berrikuntza eta hedapena.
Erabakia iraingarria da hainbat kultur egitasmo eta kulturgilerekiko eta kritikatu nahi dugu administrazioko arduradunak zeinen irizpide eskas eta arbitrariotan oinarritu diren, nola egin nahi dioten aurre gure kulturak gaurko egoeran duen erronka larriari.
Eta hori ez dagokigu guri bakarrik, gure ustez hori gizarte honek jasan behar ez lukeen kultur politika jarduera da".
Testuarekin ados baldin bazaudete bidali ezazue zuen atxikimendua (izen abizenak eta NAN agiriaren zenbakia) sinadura@gmail.com helbidera.