Nola prestatzen ditugu gure ikasleak?

Sopelako institutuak duen blogean aurkitutako albistea. Gure batxilergoko gazteek jasotzen duten formazioaren inguruko hausnarketa interesgarria. Jose Miguel Campillo irakasleak, duela gutxi, aldizkari berean argitaratutako artikuluan (http://www.zabaldu.com/story.php?albistea=451) egindako analisia baino errealagoa dela iruditzen zait. Bide batez, zorionak eman nahiko nizkioke Garari, hezkuntza sistemaren errealitatea islatzen egiten diren ahaleginarengatik. Hezkuntza komunitate osatzen dugunok noiz hasiko gara mugitzen?
4 iruzkinetiketak: hemen: Hezkuntza bildu
erabiltzaileen botoak: 6, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   1000 esker, Jolaus, baina horrela jarraitzen baduzu, artilulu interesgarri honekin ezin izango dut nere ikasleei denbora dedikatu ;)

    Campi-ren artiluluari dagokionez, ezin naiz berarekin ados egon. Baina era berean arrazoia dauka. Hau da, leku askotan kalitate sistemen helburua ez da kalitatea bera, sistematika baino (eta beste batzutan titulua lortzea, zoritxarrez). Eta sistematika ondo badago ere (gauzak nork, zelan eta noiz egin behar dituen jakitea alegia), ezin da izan kalitate sistema baten ardatza. Ardatza kalitatea izan behar da. Eta hor dago benetako arazoa. Zein da hezkuntzan parte hartzen dugun agenteek bermatu behar dugun kalitatea? Zertan konkretatzen da? Sistematizazio horrek noraino mugatu behar gaitu? Norainokoa izan behar da "katedra askatasuna" edo delako hori?

    Ez da erraza.

    Kalitatea definitzea ez da ez ezkerrekoa ez eskumakoa ez eta zentrokoa ere, norberaren balore eta helburuen araberakoa baizik (eta horretan norberaren iritxi politikoek eragina edukiko dute, noski, baina ez hori bakarrik), eta definizio hori adosten dugunean, kalitate eredu hori egunero ebaluatu eta egokitu (hau da aldatu) beharko dugu, malgutasuna ezinbestekoa da beraz.

    Bukatzeko, kalitatea ez da "txarra", definitzen dugun eredua eta eredu horrekin ete bere izenean egiten duguna baliteke, baina hori aldatzea, maila baten behintzat, geure eskura dago.
    xa2 (e)k bidali du duela 846 egun 6 ordu 13 minutuxa2
  2. #2   Eta orain Javier Juanes-en kritika.

    Izan da inoiz irakasle bigarren hezkuntzan?

    Ez dirudi. Eta ez hori bakarrik, enpatian aldetikan...

    Irakasleon lana lasterketa baten mugan jarri eta lehenengo iristen direnak aprobatu eta besteei suspensoa jartzea ote?

    Bideak ez al da garrantzitsua?

    Unibertsitatera joateko ez, noski.

    Interesgarria benetan artilulu hau, unibertsitatean dagoen arazoa batxilergotik dator, ikasleak alperrak, gurasoak arduragabeak, irakasleak alperrak eta arduragabeak... Eta unibertsitatea primerakoa. Bere efikazia garbia da, azkeneko mendan ez da ia aldatu, beraz Darwin-en arabera arrakastatsua.

    Egia da gizartea asko aldatu dela eta hezkuntzaren antolaketa, helburuak, metodologiak, medioak... berriz aztertu behar direla. Baina unibertsitatea barne. Orain arte eta oraingoan era hezkuntzaren lege berriak unibertsitatea kanpoan izten du. Ez da estamentu hori ikuketara ausartzen. Eta horrela ezin da benetako erreforma bat egin. Alperrik da geure metodologia aldatzea, azkenean unibertsitatera sartzeko hautaprobatan edukiak baino ez badira neurto behar. Alperrik da benetako hezkuntza ardatza izatea, unibertsitatera doazenean formazioa besterik ez bada landu behar.

    Garai baten unibertsitatea gizarteren aintzindaria zan, berrikuntza kulturalak, zientifikoak, politikoak... han hasten ziran.

    Egun ez da horrelakoa. Zoritxarrez.
    xa2 (e)k bidali du duela 846 egun 5 ordu 21 minutuxa2
  3. #3   Aupa Xabi

    "Munduko erakunde neoliberalek saldu eta eros daitekeen merkantzia bihurtu nahi dute hezkuntza. Horrela, ikasle eta irakaslearen arteko hartu-emana, hezkuntzaren maila guztietan, harreman komertzial bihurtu nahi dute."

    edota

    "Era horretan, irakaslea robot lana egitera mugaturik dago, inolako autonomiarik gabe. Irakasle-robota ezin da inolaz ere gidoitik urrundu. Are gehiago, ez du zertan ikasgaia menperatu, ikasgaia jorratzeko materiala jasoko du, eta hori «azaltzea» baino ez du egin behar. Noski, egin beharreko ariketen ebazpenak irakaslearen esku daude, badaezpada!"

    bezalako baieztapenak botatzen dituen batek ez dut uste oso gertu bizi duenik irakasleon errealitatea.

    Jabier Juanesek garbi adierazten du zein den gaur gure unibertsitatearen marko orokorra (haibat salbuespen kenduta). Arrazoi guztia duzu unibertsitateari egiten diozun kritikarekin eta zurekin bat nator. Halere, horrelakoek:

    "Me pregunto cuántos otros alumnos no habrán sido evaluados en sus centros respectivos con criterios demasiado comprensivos (centros cuyos responsables pueden, quizás, preciarse de bajo número de suspensos y alto éxito escolar) y cuántos padres estarán tranquilos pensando que sus hijos e hijas «progresan adecuadamente»"

    edo

    "En general, los estudiantes prefieren aprobar sin que a cambio se les exija demasiado, los padres están más tranquilos si ven notas mejores que peores y los profesores quieren formar buenos alumnos pero tienen pocos recursos disciplinarios para asegurar el mínimo de autoridad que requiere ser estricto en cuanto a los contenidos a exigir y, además, sienten poco respaldo (de los padres y del resto del estamento educativo) para suspender cuando no se sabe ni la mitad de lo que se pregunta."

    edo

    "No es broma, hay padres que acuden a los centros de enseñanza a «pelear» con los profesores la nota de sus hijos y que discuten sus sistemas de evaluación (y no entro en cuestiones de disciplina)"

    bezalakoak, berriz, uste dut hobe adierazten dutela zein egoera bizi dugun irakasleok gaur egun.

    Gai haun inguruan informazio gehiago nahi baduzue hona hemen esteka pare bat:

    Karrajuaren web gunean Qalitatearen (sic) inguruan: http://karrajua.org/blog/benito/qalitatea

    Galder Gonzalezek Javier Juanesen artikuluari emandako erantzuna: http://gara.euskalherria.com/idatzia/20060612/art168512.php

    Ez bota gero niri kulpa, zure ikasleen jarraipena egiteko denborarik geratzen ez bazaizu, eh, Xa2? :-D
    jolaus (e)k bidali du duela 845 egun 23 ordu 27 minutujolaus
  4. #4   Fale, fale...

    Baina Javier Juanes esaten duen horrekin ados egon arren, ez zait iruditzen hori ikasleen arazoa denik, ez eta guraso edo irakesleena bakarrik. Gizartearena da.

    Eta askotan horrelakoekin gurpila asmatu dugulakoan "ancho ta pancho" gelditzen gara. Gizartearen errua da dena...

    Baina gizartea GU gara. Eta guk konpontzen edo behintzat bideratzen ez badugu, inork ez du egingo.

    Eta hori da nire ustez unibertsitateko irakasleen kasuan falta den autokritika, gure artean (askotan eta zoritxarrez) sobran dagoena (eta hortik etsipena eta jubilatzeko nire inguruan somatzen dudan "supergriña";).

    Eta bide batez, oso onak beste artikulu biak!
    xa2 (e)k bidali du duela 845 egun 22 ordu 57 minutuxa2

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]