erdaratu.eu : Euskara -> Gaztelania itzultzailea

Gogoratzen "matxin" proiektua? Gaztelaniatik Euskarara itzulpena egiten zuen lehen itzultzaile automatiko librea zen. "Erdaratu"-k kontrakoa egiten du eta bera ere tankerako lehen proiektu librea da. Alikanten garatua izan da. Apertium izeneko itzulpen proiektu zabalago baten zatiak dira. Informazio gehiago: http://www.apertium.org/?id=whodevelopsit&lang=eu Barrapunto.com-en ikusia.
6 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Kalitate eskasa du, baina testu bat zertaz ari den ulertzeko baliagarria bada behintzat. Interesgarria :-)

    Matxin-en inguruan, argitu nahiko nuke transferentzian oinarritutako itzulpen sistema bat egiteko software librea dela, printzipioz hizkuntzekiko independentea. Ondoren, horri euskarazko eta gaztelaniazko baliabideak gehituz Opentrad proiektuan integratu zuten gaztelania - euskara itzultzailea. Era berean, Apertium gainazaleko itzulpengintzarako software librea da, aurretik katalana - gaztelania eta galiziera - gaztelania itzulpenak egiteko Opentrad-en integratu zutena, eta orain behar diren baliabideak gehituz euskara - gaztelania proiektu hau egin dute Alacanteko Unibertsitatekoek.

    Gainazaleko itzulpengintzan, izenak dioen bezala, hitzak bere horretan itzultzeaz gain ez da askoz gehiago egiten, batez ere egitura linguistiko aldetik. Nire zalantza da gainazaleko itzulpengintzaren bitartez euskara - gaztelania ondo egin ote daitekeen, hizkuntza biak egitura aldetik hain ezberdinak izanez (Apertium-i sistema berririk gehitu ez badiote behintzat). Egin ditudan probetan, behintzat, ikusi ahal izan dut orden aldetik ez duela moldaketa handirik egiten, behar baino asko gutxiago. Adibidez:

    zer esan nahi du esaldi honek? --> qué Decir quiere esta frase?
    arkaitz (e)k bidali du duela 56 egun 14 ordu 47 minutuarkaitz
  2. #2   Apertium hain zuzen distantzia gutxira dauden hizkuntzentzako da, horregatik sortu zen Matxin "bereiz" bezala, euskararen ezaugarriak direla eta. Matxin-en, gainera, esaldi barruko hitzen ordena-aldaketak egiteko analisi sakona egiten da, ez da beraz gainazaleko itzulpengintza.
    Julen (e)k bidali du duela 56 egun 14 ordu 46 minutuJulen
  3. #3   Eskerrik asko bioi argiketengatik eta azalpenengatik :-)
    Txopi (e)k bidali du duela 56 egun 10 ordu 5 minutuTxopi
  4. #4   Garatzaileetako batek, Mikel L. Forcadak, ekimenari buruzko informazioa bidali du Sustatura:

    http://sustatu.com/1226519721
    Txopi (e)k bidali du duela 56 egun 9 ordu 46 minutuTxopi
  5. #5   Culo *galanta tienes , me parece
    anpulubila (e)k bidali du duela 55 egun 23 ordu 9 minutuanpulubila
  6. #6   Hoy el viernes es, y el fin de semana allí tenemos (gaur ostirala da, eta asteburua bertan dugu) :-P
    arkaitz (e)k bidali du duela 55 egun 22 ordu 20 minutuarkaitz

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]