Euskadi vs Euskal Herria

Euskal Herriko selekzioari izena aldatzeko Euskadiko Federazioak duen asmoaren aurrean hasi da jendea zuzpertzen.
5 iruzkinetiketak: hemen: Kirola bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 21

iruzkinak

  1. #1   Euskadi esanahiaz hustu zuten, EAEri horrela deitzean. Hasiera batean, Euskadi=Euskal Herria zen, alegia, zazpiak bat. Orain Euskadi vs Euskal herria da, alegia, ez zazpiak bat, hirurak soilik. Lotsagarria da Madril eta Gasteizen arteko salerosketa politikoa, nardagarria.

    Aurrera Euskal Herria! Izena eta izana!
    joseba01 (e)k bidali du duela 57 egun 20 ordu 49 minutujoseba01
  2. #2   Niretzat Euskadik inoiz ez du zentzurik izan. Euskal Herria existitzen zen, zertarako sortu beste izen bat?

    Baina oraindik gutxiago ulertzen dut EAJk zer daukan Euskal Herria izenaren aurka... benetan, ez dut ulertzen.
    3ARRANO (e)k bidali du duela 57 egun 10 ordu 7 minutu3ARRANO
  3. #3   2# Nola "euskal herria" izen tradizionala zen, eduki politikorik gabe, ba horregatixe azaldu zen Sabino zorioneko Euskadi /Euzkadi harekin. Errepublika garaian, askotxorentzat "Euskal Herria" esatea karlistonen kontua zen, batik bat. Geroago ere zentsore frankista batek oso ondo irizten zion "Euskal Herria" esateari, "sano regionalismo"ren adierazpidea zela-eta; ez horrenbeste, ordea, "Euskadi" izateari, hori "separatista" zelako. Halaxe kontatzen du Torrealdaik bere liburuan. Ta orain gauzak aldebres!
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 57 egun 9 ordu 10 minutuJurtzixabi
  4. #4   Sabino gaixoa, burua altsa ta bere alderdia zertan bihurtu den ikusiko balu...
    ZaPo (e)k bidali du duela 56 egun 22 ordu 40 minutuZaPo
  5. #5   #3 Zein da Torrealdairen liburu hori? Gustura irakurriko nuke
    3ARRANO (e)k bidali du duela 56 egun 21 ordu 22 minutu3ARRANO

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]