ETA eta PGP enkriptatze sistema

Ez da kontu berria, baina Vocento taldeko egunkariek aipatu dute berriz gaur erakunde armatuak PGP zifratze sistema omen darabilela bere komunikazioetan, eta gida bat ere idatzi ei duela. Sarean bilaketa ez oso sakona egin dut eta ikusi dut gai errekurrentea dela. Adibidez, hemen: http://ttiki.com/1322 hemen: http://ttiki.com/1323 eta hemen: http://ttiki.com/1324
9 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 19

iruzkinak

  1. #1   Babokeria askotxo denbora gutxian El Correo/El Diario Vascok, ezta? http://www.zabaldu.com/5084/el_correoko_artikulua_los_exiliados_del_euskera/
    ikatza (e)k bidali du duela 58 egun 16 ordu 56 minutuikatza
  2. #2   Carl Sagan eta ETA lotzen dituen lehenengo artikulua da... hauek jada desbariatzen ari dira. Suposatzen dut askok Windows erabiliko dutela... hasi Garzonen kerellarako prestatzen, Bill Gates, hau "colaboracion con banda armada" izango da eta!
    Theklan (e)k bidali du duela 58 egun 16 ordu 24 minutuTheklan
  3. #3   Zimmerman anarkista erradikal eta arriskutsu bat bezala agertzen dute eta tipoa pribatutasunaren aldeko pertsona kongruente bat besterik ez zen. Eta ez da gutxi, AEBtan oraindik bizirik dagoen lege zentzugabe batengatik auzitara eraman zutenean, atzera egiteko modukoa izan bait zen.

    PGP munduko informatika enpresa handienetako (Network Associates Inc.) baten produktua dela ere ahaztu zaie azaltzea. Eta mudu osoko enpresa askok eta askok erabiltzen dutela (baita Euskal Herriko enpresa ezagun askok ere).

    Artikulu manipulatzailea eta negargarria. Kriptografia erabiltzea legez kanpoko gauzak egiteko bakarrik dela ematen du eta kriptografia erosketak egiteko, bankuko dirua ikusteko eta beste hainbat gauzatarako erabiltzen dugu (nabigatzailean HTTPS jartzen duen bakoitzean). Eta askoz gehiago erabili beharko genuke: adibidez, e-mailak bidaltzeko, gutunak izan beharrean postalak bait dira.
    Txopi (e)k bidali du duela 58 egun 14 ordu 41 minutuTxopi
  4. #4   Ui ama! Mondragon Unibertsitatean PGP zer den erakusten dutela! Banekien! Proetarrak dira!!
    3ARRANO (e)k bidali du duela 58 egun 9 ordu 38 minutu3ARRANO
  5. #5   Esaldi hau deigarria egin zait: los miembros de ETA siempre eligen estrofas de canciones en euskera como clave. BETI, aizue, SIEMPRE, beti euskal musikaren hitzak. Sustatuko erantzunetako kaptxa bezala.
    luistxo (e)k bidali du duela 58 egun 1 ordu 16 minutuluistxo
  6. Julen (e)k bidali du duela 58 egun 56 minutuJulen
  7. #7   Zimmerman, anarkista errebelde bat dela? Bere itxura ikusi besterik ez dago...

    http://www.philzimmermann.com/ES/background/index.html
    Txopi (e)k bidali du duela 58 egun 1 minutuTxopi
  8. #8   Atzo PGP eta gaur antza bizikletak dira terroristen tresnak: http://www.soitu.es/soitu/2008/11/12/actualidad/1226496464_592903.html

    Pasarte honek aho bete hortz utzi nau: "No es la primera vez que miembros de la banda terrorista recurren a la bicicleta como medio de transporte. Vasco Press difundió en abril de 2007 un reportaje titulado "Etarras en bicicleta" en el que se contaba cómo los dos presuntos 'liberados' de ETA José Angel Lerín Sánchez, 'Jaxinto', y Alejandro Zobaran, 'Xarla', "atravesaron la frontera francoespañola el 11 de marzo de 2006 pedaleando en sendas bicicletas que les había proporcionado su jefe, Txeroki"."

    Kontuz PGP erabiltzen baduzue edo bizikletan bazoazte, Audientzia Nazioanalaren kalabozoak bisitatzeko tiketa izan baitaitezke! :-O
    kokoteraino (e)k bidali du duela 57 egun 17 ordu 20 minutukokoteraino
  9. #9   ETAk PGP darabilela? Eta duela 7 urtetik hona? Egia izanez gero, urte horietan eman duen lehenengo inteligentzia zantzua litzateke.
    Jabi (e)k bidali du duela 57 egun 17 ordu 12 minutuJabi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]