Chema Martinez eta Ana Casares irabazle Behobia-Donostia lasterketan

Ezustekorik gabe, Chema Martinez madrildarrak irabazi zuen atzo gizonezkoetan Behobia-Donostia lasterketa, laugarren urtez jarraian. Emakumezkoetan, berriz, Ana Casares iruindarra izan zen garaile. 16.300 lagunek zeukaten parte hartzeko izena emanda, baina, azkenean, 13.950 atera ziren.
2 iruzkinetiketak: hemen: Kirola bildu
erabiltzaileen botoak: 3, boto anonimoak: 2

iruzkinak

  1. #1   Tristea da 2.450 pertsonak dortsala ordaindu ondoren ez ateratzea erabaki izana eta hainbat pertsona dortsalik gabe geratu izena amaigabeko itxaron zerrenden beldur... Iruditzen zait hau begiratu beharko dutela hurrengo urterako, ez baita normala...
    ZaPo (e)k bidali du duela 59 egun 32 minutuZaPo
  2. #2   Tristea da ere berriaren izenburua izatea ez dakit nork irabazi duela. Albistea izan beharko luke herri lasterketa itzela izan zela eta ez dakit zenbatek hartu zutela parte. Eta gero albistearen gorputzean jarri zientzuk izan diren irabazleak. izan ere, Behobia-Donostian garrantzitsuena ez da nork irabazi duen (hau ez da Frantziako tourra), garrantzitsuena parte hartzea da, eta jai ederra egin dela, eta jende asko animatzen egon dela, ...
    xiber (e)k bidali du duela 58 egun 23 ordu 50 minutuxiber

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]