El Correoko artikulua: Los exiliados del euskera

"En Institutos y escuelas de Castro, Laredo, Santoña o Miranda de Ebro hay una nutrida colonia formada por decenas de profesores que salieron de Euskadi a partir de los años noventa, cuando se aprobaron las primeras leyes y decretos que marcaban la exigencia de la lengua vasca en las aulas. Son los exiliados del euskera. La mayoría no se atreve a poner rostro ni nombre a su historia."
10 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   "Otros intentaron aprobar los perfiles de euskera durante años, sin éxito, hasta que tiraron la toalla"... zeintzuk, Bertendona ikastetxeko 157 horiek?

    Perfil horiek gainditzea ez luke helburua izan behar. Xedea, hizkuntza bat ikastea beharko luke, nire ustez, ingelesa ikasten hasten zaren bezala.
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 59 egun 23 ordu 27 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  2. #2   Kottaduak! xD El Correo eta La Razón, gero eta parekoago.
    ikatza (e)k bidali du duela 59 egun 23 ordu 26 minutuikatza
  3. #3   Niri harritzen didana da karrera unibertsitario bat atera eta plaza bat ateratzeko gai dena ez izatea gai hizkuntzako perfil baxu bat ateratzeko (PL2 ez da hainbesterako!).
    Theklan (e)k bidali du duela 59 egun 21 ordu 30 minutuTheklan
  4. #4   @Tekhlan pertzeptzio kontu bat da. Zuri euskara jakitea bigarren mailako ezagutza bat, kuriositate bat iruditzen bazaizu, errezagoa da sasi-matxinada bat egitea zure ordu garrantzitsuak euskara ikasten alferrigaltzea baino. Ez dute ulertzen hezkuntza helebitarra ez dela kapritxo bat, eta hau ulertzen ez duten bitartean soberan daude.
    ikatza (e)k bidali du duela 59 egun 21 ordu 16 minutuikatza
  5. #5   @Ikatza: nik argi ulertzen dut gertatzen dena, hau da, ez dutela gogorik eta kitto. Baina harrigarria zen Bertendonako kasuan batzuk 2 urte liberaturik egon ondoren, egunero orduak eta orduak sartzen, 4 bat ateratzea azterketa batean. Galdera da: horiek al dira "gure" seme-alabak heziko dituztenak? Unibertsitatean nola gainditu zuten? Kopiatzen al zuten? Ez dira gai ezer berririk ikasteko? Orduan, pedagogia eredua ikasi zutenekoa al da? Ez al dute inoiz ordenagailu bat erabiltzen ikasi?
    Theklan (e)k bidali du duela 59 egun 20 ordu 48 minutuTheklan
  6. #6   Gauza zital hauek agerian uzte aldera irakaskuntza publikoa noraino endekatu den erakustea ez legoke gaizki... Madril bezalako tokietan, kasu. Bestalde, lana (hots, merkatuaren lege bortitzak) dela-eta urtero "erbesteratzen" diren euskal herritar askok eta askok ez daukate bermaturik euren seme-alanak euskaraz eskolatzea.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 59 egun 20 ordu 43 minutuJurtzixabi
  7. #7   «Desde los años noventa se fueron seminarios enteros de Historia, Filosofía... Catedráticos de gran experiencia, de prestigio, buenos docentes. Aunque muchos eran funcionarios con plaza fija y les iban a liberar para estudiar euskera, no estaban dispuestos a renunciar a dar las clases en su lengua. Los conocimientos no se pueden transmitir de la misma forma en el aula en un idioma aprendido de mayor. Se perdió un gran capital humano», resume el profesor de Historia Pablo Gómez de Vicuña

    Pablo honek ere bide bera hartu balu, ez nuke inongo penarik hartuko ez... "Exiliatu" gaixoak... Ez baduzue maite bizi zareten herria, ez baduzue maite zuen herriaren hizkuntza badakizue... alde hemendik!!
    ZaPo (e)k bidali du duela 59 egun 15 ordu 55 minutuZaPo
  8. #8   Nik ez dudana ulertzen zera da: Lanpostu baterako ingelesa exijitzea normal ikusten den bitartean eta eskoletan ingelesa irakastea guztiz integratzaile, unibertsal eta garrantzitsutzat (gure umeak lan munduan ondo aritzeko) jotzen denean, lanposturako euskara exijitzea, euskaraz hezitzea (gure herriko berezko hizkuntza bakarrean) baztertzaile, etnizista edota "faxista" moduan ikusia egotea.
    janfri (e)k bidali du duela 59 egun 15 ordu 1 minutujanfri
  9. #9   Nire ustez egunkariaren azalak esaten du dena. Atzoko albiste garratzitsuena (argazki eta guzti): Pili Obama, de Arrigorriaga.

    Ez krisia, ez politika ez kirola....
    jurgi (e)k bidali du duela 59 egun 13 ordu 2 minutujurgi
  10. #10   Nire ama haserretu ohi da kontu honekin. Euskaraz hezi nau, baina aurretik ez zekien. Ikasi behar izan zuen irakasle izateko, eta kostatu zitzaion. Baina nahi zuen, eta nahi duen irakasle orok, izan du ikasteko aukera.
    mendicute (e)k bidali du duela 58 egun 22 ordu 18 minutumendicute

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]