Lagundu Wikipedia

Urtero egiten duen bezala, Wikipedia finantzatzeko diru-laguntza bilketa hasi du Wikimedia Fundazioak. Aurten 6 milioi dolar batzea dute helburu. Jendeak egindako irabazi asmorik gabeko entziklopedia honek laguntzeko bide ugari ditu, dohaintzak tartean. Laguntzeko prest?
12 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   Ba zer nahi duzue esatea, alde batetik oso polita iruditzen zait publizitatea ez erabiltzearen ideia hori (dirutza irabazi ahal izango lukeelako hor wikipediak) baina bestetik, liberatuak ordaintzeko jendearen dohaintzak erabiltzea ez zait hain zilegi iruditzen.

    Nik neuk, nahiago wikipedia laguntzeko beste bide batzuk jorratu.

    Bai, zer egingo diogu, goiz inzendiarioa dut gaur...
    janfri (e)k bidali du duela 457 egun 4 ordu 11 minutujanfri
  2. #2   #1 Diru hori gauza askotarako baliatzen da. Argi dagoena da diru-laguntza horiek gabe Wikimediak ezingo lukeela Wikipedia mantendu, beronen zerbitzariek dirua kostatzen baitute, bai makinak erosteko, bai leku fisikoa behar dutelako, eta baita administratzaileak behar direlako ere.

    Horrez gain, beste ekintza askotarako ere dirua behar izaten du, urteroko Wikimania bilkura tartean. Nahiago duzu publizitate bitartez egitea?
    arkaitz (e)k bidali du duela 457 egun 2 ordu 6 minutuarkaitz
  3. #3   #1 Ba nik gustura egiten dut nire dohaintza, horren kalitate handiko zerbitzu bat eskaintzen didate eta ez zait batere axola, ahal duda heinean, zerbitzu horri laguntzea. Askoz nahiago dut horrela publizitatez ordaindutako zerbitzu komertzialaren moduan baino.

    Janfri, hau diozu "nahiago wikipedia laguntzeko beste bide batzuk jorratu", bururatzen zaizkizun "beste bide" horiek aipatzerik bai? Edozein ideia ongietorria izango litzatekeela ziur nago.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 457 egun 14 minutukokoteraino
  4. #4   #3 Akats ortografiko bat zuzendu, koma desegoki bat ezabatu, argazki bat igo, artikulu bat luzatu...
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 456 egun 23 ordu 45 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  5. #5   #4 Horrekin ez dira zerbitzariak eta sistema mantentzen. Informazioa bai... baina bestea?
    arkaitz (e)k bidali du duela 456 egun 23 ordu 44 minutuarkaitz
  6. #6   #5 Hitzak ahotik (edo teklatutik) kendu dizkidazu Arkaitz! ;)
    kokoteraino (e)k bidali du duela 456 egun 23 ordu 7 minutukokoteraino
  7. #7   #5 Wikimania zerbitzariak mantentzeko antolatzen da, ala? Kontu teknikoek jasotako diruaren %57a baino ez dute osatzen (soldatak barne): http://wikimediafoundation.org/wiki/Planned_Spending_Distribution_2007-2008
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 456 egun 23 ordu 4 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  8. #8   #7 Eta horiek nola ordaintzea proposatzen duzu?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 456 egun 22 ordu 54 minutukokoteraino
  9. #9   #8 Boteprontoan, artikuluetako "External links" edo "Kanpo loturak" atala erabiliz; hau da, gaur egun jada egiten den publizitate-sistema hori txukunduz, arautuz eta "profesionalizatuz".
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 456 egun 22 ordu 41 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  10. #10   nire ustez bi gauzak garrantzitsuak dira: geroz eta artikulu gehiago izatea eta ahal duenak diruz laguntzea.

    Nik nire aldetik dirurik ez dudanez lehenengoa egingo dut. Baina Unibertsitate eta enpresa askok edozein software aske laguntzen duten bezala hau ere lagundu ahal dute.
    Theklan (e)k bidali du duela 456 egun 21 ordu 41 minutuTheklan
  11. #11   Diru-laguntzak, proiektuak aurrera ateratzeko beste modu bat gehiago da eta neurri dexente eta jarraitzaile fidelak dituzten proiektuentzako bereziki egokia iruditzen zait. Ni adibidez, Tas-Tas irrati libreko entzulea naiz orain dela urte mordotik eta badira urte batzuk "laguntzaile" egin nintzela, urtero kuota bat ordainduz. Era horretan egiten duten lanagatik eskerrak ematen dizkiet eta baita edukiak sortzen jarraitzeko indarra ere. Wikipediarekin eta beste hainbat talde ekimenekin berdina gertatzen da. Batzuk ordainetan aldizkaritxo bat bidaltzen dizute etxera edo beste zerbait. Beste batzuk horretarako dirurik ere ez dute izaten.

    Liberatuei dagokionez, Barrapunto webgunean adibidez, liberatu bat daukate baina diru iturri bakarra publizitatea da. Beraz, proiektu batetan liberatuak izatea ala ez, ez dauka diru iturri motekin zerikusirik, proiektuaren neurriarekin baizik. Beno, neurriarekin eta taldeak liberatuei buruz duen iritziarekin. Izan ere, Sindominio zerbitzarian adibidez, borondatezko kuotak daude baina liberaturik bat ere ez, talde asanbleario batetan horrek sortzen dituen horizontaltasun arazoengatik. Gaztetxe batetan norbaiti bizitzen uzten diotenean sortzen diren arazo berdinak hain zuzen.

    Autokudeaketa askotan oso konplexua izaten da (batzutan ezinezkoa!). Munduraten adibidez kontzertuak antolatzen dituzte dirua lortzeko. Beste irrati, webgune, kultur elkarte, aldizkari eta abarrek, martxan jarraitzeko dirua lortzeko modu bat edo bat baino gehiago erabiltzen dute (subentzioak, kuotak, jaiak, kontzertuak, kamisetak, publizitatea, diru bilketak, pegatak, txapak, etab.). Autokudeaketaren bideak oso desberdinak dira, proiektuen izaerak bezala...
    Txopi (e)k bidali du duela 456 egun 17 ordu 11 minutuTxopi
  12. #12   #2 #3 #5

    Ez, ez dut publizitatea nahiago. Edo hobeki izanda, ez nuke nahiago izango wikipedia proiektu komertziala bihurtuko balitz. Irabazi asmo gabe jarraituko balu eta publizitateak eduki entziklopedikoa aldatuko ez balu, nik neuk, ez nuke hain txarto ikusiko.
    janfri (e)k bidali du duela 456 egun 4 ordu 1 minutujanfri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]