www.gara.net/paperezkoa/20081107/105425/es/La-Ertzaintza-Goenkale
ikatza (e)k bidali du duela 62 egun 17 ordu 40 minutu, duela 62 egun 14 ordu 42 minutu argitaratuta
"Sarri agertzen dira ETBko saio honetan ertzain ausartak gaizkileak galdeketatzen, defentsarako berme txikienik eta abokaturik gabe, baina aste honetan pasa egin dira."
iruzkinak
Askotan polizia hauek gaizkilea arrapatzeko legearen "oztopoak" aurkitzen dituzte: etxea errejistratzeko epailearen baimen beharra, interrogarioetan gaizkilea ezin "ikutzea" etab... Askotan polizia hauek lege "oztopatzaile" horien gainetik pasa behar dira "gaizkilea" harrapatzeko. Horregatik azaltzen dira gaizkilearen etxean baimenik gabe sartzen, interrogarioetan mehatxuak egiten (edo pelikula batzutan tratu txarrak ere eragiten). Nire ustez irudi horiekin justifikatu nahi izaten dira polizien gehiegikeriak, azkenean bitarteko horien bidez "gaizkilea" harrapatzen dutelako.
Eta Goenkalen antzerako zerbait da. Bizitza errealean kalean jendea egurtzen duten horiek telebistan pertsona arrunt eta "familiarrak" dira.
EHan galdeketa batean mehatxuak eta torturak egotea arrunta izan daiteke, baina ezin dugu normaltzat hartu. Komunikabideetan praktika hauek salatu beharko lituzkete, eta ez zerbait normala balitz bezela tratatu.
Euskaltzaleak euskara txukuna eskatzen duen legez.
Arrantzaleak langileen defentsa.
Eta programatzaileak audientzia.
Goenkaleri buruz inoiz irakurri dudan iritzi artikulu interesgarriena duda barik. En esta casas ya se sabe!
helburu eraikitzailea, beharbada.
egongo al da norbait egun horretako fikzioa fikzio hutsa dela usteko duena? beharbada halako gauzak (ertzaintzaren sistema+jarrera) erreala ezin dela izan pentsatuko duenen bat izango da non edo non...
Nola liteke, euskal literaturaren punta-puntako idazleak (Lertxundi, EgaƱa, Cano,...), euskal aktorerik eta teknikaririk hoberenak eta euskarazko produktu batek sekulan izandako baliabiderik garestienak eskura edukita, emaitza holako kaka-mokordo bat izatea.
Diot nik.