Iaz Catalunyaren aurka San Mamesen jokatu zen Euskal Herriko selekzioa. Anasagasti eta Urkulluri ez omen zitzaien gustatu nonbait. Eta aurten presioa egin dute. DEIAk -eta Noticias taldeko gainontzekoek- filtratu duten albistean Euskadi agertzen da selekzio gisa. Federazioak ez du txintik esan. Euskal selekzioarekin izendatzen dute bere webgunean
http://www.eff-fvf.org/pub/noticiaAmpliada.asp?idioma=eu&idnoticia=455&gruponoticia=11
Bitxikeria dirudien arren, atzean bada zerbait. Asko.
iruzkinak
http://www.berria.info/paperekoa/kirola/2008-11-07/028/003/Abenduaren_23an_jokatuko_du_Euskadik_Iranen_aurka_San_Mamesen.htm
http://www.gara.net/paperezkoa/20081107/105429/eu/Asiako-talderik-indartsuenaren-kontrako-zita-San-Mamesen
Eztabaida abiatu da. Nafarrek ezingo dute jokatu? besteek jokatu nahi izango dute egoera horretan?
-eta ikusle eta zaletuok zer diogu?
ezizena ote da Deia eta PNVrentzat Euskal Herria?
Iritziak emateko, argazkiak batzeko, euskal selekzioen aldeko aldarra ozen entzuteko....
http://www.naziobatselekziobat.org/?p=111
Parte hartu, mezua zabaldu, iritzia azaldu, mugitu, eta gure selekzio guztiak animatu.
Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat.
Federazioan indar eta eragin gehiago dute politikari espainolek, futbolari eta jokalari euskaldunek baino.
http://ttiki.com/1288
La selección vasca volverá a llamarse Euskadi para jugar ante Irán en Navidad
#5 Egia da urtetan zear Euskal Herri osoko jokalariak Euskadiren izenean jokatu dutela arazorik gabe bai, baina behin akatsa zuzendu ondoren berriz ere berdinera jotzea... Gero esango dute kirola ez dela politizatu behar...
Nik behintzat ez dut sarrerarik erosteko asmorik aurten, ea dexentek egiten diegun boikota eta konturatzen diren batzuentzat Euskal Herriko selekzioarena errebindikazio bat dela eta ez negozio uts bat!
Eta Jose Luis Bilbaok, Jabyerrek eta JosuJonek jolastu dezatela abendun.
Seguraski hori idatzi duenak ez daki hitz horrek zer esan nahi duen.