.gal domeinua 2009ko irailean martxan

PuntoGal elkartea egun hauetan Egipton dago, ICANN erakunde internazionala burutzen ari den bileran. Beraiek azaltzen duten bezala, .gal ez da domeinu geografikoa, galiziar komunitatearentzako domeinua baizik: http://ttiki.com/1264 El Paisek informazio gehiago ematen du (manipulatua bada ere): http://ttiki.com/1265 Gero .eus etorriko da.
6 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 12

iruzkinak

  1. #1   Eta gu noizko?????
    xiber (e)k bidali du duela 64 egun 18 ordu 25 minutuxiber
  2. #2   185000 dolar bai?

    http://www.zabaldu.com/5015/eus_domeinua_185000_dolarren_truke/

    Ez litzateke gaizki egongo...
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 64 egun 17 orduiparraldeko_izar
  3. #3   Ba, galiziarrak ez dut uste guk baino diru gehiago dutenik, eh?
    xiber (e)k bidali du duela 64 egun 14 ordu 21 minutuxiber
  4. #4   Nik uste sasoia dela .eus lortzeko!

    Gaizki gogoratzen ez badut, orain urte batzuk ere egin zen eskaria, baina ez dakit zertan geratu zen.

    PD: Ta baita Gmail euskaraz izateko ere.
    jurgi (e)k bidali du duela 64 egun 11 ordu 12 minutujurgi
  5. #5   Egia esan dirutza hori ordaintzea niri ez zait ondo iruditzen. Garrantzitsuagoa iruditzen zait euskarazko edukia eta webak egotea (adibidez, Jurgik aipatu bezala, GMail euskaraz jartzea, aspaldi itzulitakoa portzierto), domeinua .eus izatea baino. Dena den, noski, .eus lortzen badugu bikain. Baina beldurra ematen dit, adibidez, nork kudeatuko duen hori, beldurra dut ez ote den geratuko EAE soilik hartzen duen Euskadi horren islada gisa, Euskal Herri osoa ordezkatzen duen domeinu bat izan beharrean.
    3ARRANO (e)k bidali du duela 64 egun 10 ordu 22 minutu3ARRANO
  6. #6   #5: .eus domeinua euskarazko edukientzako izango litzateke. Beraz lurralde bati lotu baino (EAE), hizkuntza komunitateari lotuko litzateke.

    Eta, noski, euskal hizkuntza komunitatea ez da EAEra mugatzen. Ez du arrisku hori ikusten. (Nahiz eta "bigilante" egotea ondo dagoen ;)
    ikira (e)k bidali du duela 64 egun 9 ordu 49 minutuikira

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]