Perturren desagertzeari buruzko ikerketa abiatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

ETAko buruzagi zenaren gurasoen kereila aintzat hartu du Fernando Andreu epaileak, eta hainbat laguni deklarazioa hartzen hasi da gaur. Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur 1976ko uztailaren 23an ikusi zuten azken aldiz. Bi hipotesi dia nagusiak: batetik, ETAko kideek bahitu eta hil zutela, eta bestetik, eskuin muturreko taldeek -zenbaitzuen arabera, Espainiako zerbitzu sekretuek aginduta-. ETAren susmoa agertu du gaur deklaratu duen Juan Jose Gurrutxaga erakunde armatuko kide ohiak.
3 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 10

iruzkinak

  1. #1   Antxon, ETAko "buruzagi" ohiak Espainiako zerbitzu sekretuei leporatu die desagerketa: [Gazt] http://www.elpais.com/articulo/espana/etarra/Antxon/culpa/servicios/inteligencia/espanoles/desaparicion/Pertur/elpepuesp/20081104elpepunac_4/Tes
    kokoteraino (e)k bidali du duela 65 egun 20 ordu 3 minutukokoteraino
  2. kokoteraino (e)k bidali du duela 65 egun 17 ordu 13 minutukokoteraino
  3. #3   Azken ikerketek, Italian burututako ikerketa judizial baten baitan, Stefano Delle Chiaiek eta beste neofaxista batzuek, 70eko hamarkadaren erdian euskal errefuxiatu bat bahitu, interrogatu/torturatu eta erahil/desagertarazi zutela aitortu zutela diote. Pertsonaia hauek BVE eta GALekin zerikusi zuzena izan omen zuten halaber. Informazio hau, CIAk eta NATOk Europan eratu zuten Gladio sareari buruzko ikerketa judizialean irten zen. BBC telebistak 1998an "Time Watch" izeneko saioan, Gladio sareari buruzko ikerketa gauzatu zuen, ikerketa honen baitan, Stefano Delle Chiaie eta "Avangoardia Nazionale"ko bere sozioak, Gladioko kide gisa aurkezten ditu. Beraz, ez gara soilik Españaren zerbitzu sekretuez, indar parapolizialez edo neofaxista italiarrez ari, CIAk Europan estatu terrorismoa burutzeko garatu zuen sare sekretuaz baizik, eta sare honek Euskal Herrian ere sarraskiak burutu zituela. Hego Amerikan Kondor operazioa (Txile,Argentina, Paraguay, Brasil…) burutu zuten aldi berean, Europan Gladio sarearen estatu terrorismo indiskriminatua ezagutu genuen. Bai bataren eta bai bestearen helburua, beldurraren bidez, bertako politika AEBen asmoetara baldintzatzea izan zen.

    http://es.wikipedia.org/wiki/Stefano_delle_Chiaie
    joseba01 (e)k bidali du duela 64 egun 13 ordu 47 minutujoseba01

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]