Iruña Oka difamaziotik lur bat haratago "El Correo español"-en

Gorrotxategiren "iruzurraren beldurretik", beste katedratiko baten "faltsifikazio zabarra", "estafa", "broma", "affaire", "desautorizazio zientifiko eta etiko"... argumentuak berriz ezagunak, ezer berririk ez. Aurreikuspen okerrenak betetzen ari dira eta epaitegietan nahastu eta luzatu nahi dute ikertzaileen lana. Hau antolatutako kanpaina da. Lotsagarria.
17 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 2

iruzkinak

  1. #1   Uff... Adierazpen oso gogorrak egiten ditu tipo horrek... Ez dut ulertzen zergatik esaten duen grafitoen datazioa ezin dela zientifikoki frogatu... Ea hanka hondoraino sartu duen!
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 67 egun 16 ordu 3 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  2. #2   Kanpaina lotsagarria da. Aurreko astean argitaratu zuten eguberritarako egongo zela batzorde zientifikoaren txostena. Zergatik ez dute itxoiten? Bi urte eta erdi ostean, zergatik orain ezer berririk gabe, hain eraso larriak batzorde zientifikoaren aurka? Honen ondoren zein izango da hurrengoa?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 67 egun 15 ordu 46 minutuEsku_nabarrak
  3. #3   Ostraka idatziak azaldu ziren duela 50 urte baino gehiago. Veleia.com museo birtualean ikus daiteke Gratiniano Nieto arkeologoak 1949 eta 1954 bitartean egindako indusketetan azaldutako ostraka grafitiarekin, non irakur daitekeen:

    ONEAVTPIDICO.

    Egongo dira gehiago jakina.

    http://www.veleia.com/el_museo.php?niv=5&letra=C&museo=22

    Zergatik orain eskandalua?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 67 egun 15 ordu 25 minutuEsku_nabarrak
  4. #4   Aspalditik bueltaka daukadan galdera bat egin nahi nizueke.

    Martin delakoak hau dio: "Se intentaba demostrar que había gente que hablaba vasco donde no se podía y, además, una lengua moderna que era imposible que se hablara en la Antigüedad."

    Zergatik ezan dezake horrelakorik?

    Euskararen jatorria ez da ezagutzen, baina nik dakidala, hizkuntzalarien aburuz euskara indoeuropear hizkuntzak baino zaharragoa dela behintzat argi dago. Iruña Okako aztarnak harrigarriak izan ala ez, gizon horrek dioena ez dut ulertzen. Bera ez da hizkuntzalaria baina albistean aipatzen den Joaquin Gorrochategui hizkuntzalari delakoak hain zuzen, euskara indoeuropear hizkuntzen aurrekoa dela onartzen du:

    http://es.wikipedia.org/wiki/Euskera#cite_note-31

    Ez naiz sartuko "RIP" hitza edo Nefertitiren marrazkia garaiz kanpokoak diren ala ez, eta abar. Guzti hori alde batera utziz, euskarari dagokionez, Iruña Okan aurkitutakoak polemikoak dira ala ez? Horrela bada, ez dut ulertzen zergatik, hizkuntzalariek uste dutena baieztu besterik ez bait luke egingo. Zerbaitetan nahazten ari naiz?
    Txopi (e)k bidali du duela 67 egun 15 ordu 14 minutuTxopi
  5. #5   ONEAVTPIDICO grafitiaren lotura euskaraz barkatu:

    http://www.veleia.com/euskera/el_museo.php?niv=5&museo=22&letra=T
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 67 egun 15 ordu 8 minutuEsku_nabarrak
  6. #6   Nire ustez, zuzen zaude. Iraultza handiena kalbarioak ekar lezake. KIRISTI = KARISTI?
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 67 egun 15 ordu 4 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  7. #7   Barkatu baina ez nago teknikoki erantzuteko moduan gainera arkeologoek argitaratu behar dute aurkitu dutena datazioekin. Esan zuten eguberritako argitaratuko zutela txostena baina batzuk ez dute itxoegin nahi eta hasi dira lotsagabeki erasoka.

    Hurrengo urratsa zein ote da? Beste katedratiko bat ekarriko al dute Iruña Okako batzorde zientifikoa iraindu, kalumniatu, mehatxatu eta senideekin zuzenean pertsonalki sartzeko?

    El Correo taldeak behintzat kanpaina lotsagarria prestatu du batzorde zientifikoaren aurka.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 67 egun 10 ordu 29 minutuEsku_nabarrak
  8. #8   Harrigarria iruditzen zait Iruña-Veleian (edo Okan, niri bost) sekula euskaraz ez dela egin esaten duenean. Edo behintzat nik hori ulertu diot. Aipatu du euskarazko ostraka horietaz baliatuz proiektu politiko bat zilegiztatzeko asmoa dagoela... Alegia, guzti hau abertzaleen iruzur bat dela. Koño, hemen konspiranoikoak alde guztietatik daude. Ba barkatu, baina niri HORI eta Gorrotxategiren ekarpenak oso-oso diferenteak iruditzen zaizkit.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 67 egun 9 ordu 30 minutuAmonamantangorri
  9. #9   Kezkatzen hasita nago. Eztabaida zientifikoa dena (zena?) eztabaida politiko bihurtu nahi dute. Leit-motiva, betikoa: euskal abertzale intolerante-bisionario-irrazional... espainiar demokrata unibertsal... kontra.

    Hau bai, hau faltsifikazio itzela da. ORAIN ARTE inork ez du eztabaida hori termino politikoetan planteatu. Zer interes du EL CORREOk ORAIN hori bultzatzen? Hauteskundeei begira ari da?

    Ez letorke gaizki gogoratzea aurkikunde horiek PPk Diputazioa gobernatzen zuen garaian eginak eta puztuak direla, eta nekez aurkituko dela profil politikorik hura sustatu zuten ikerleen artean.

    Ez letorke gaizki gogoratzea ere PPk gobernatzen zuen garaiko Diputazioak sinesgarritasun osoa eman ziela aurkikundeei, eta, aldiz, EA izan dela hura ikertzeko batzorde ofizial bat martxan jarri zuena. Halaber, EAJk gobernatzen duen Jaurlaritza beti oso uzkur agertu izan dela aurkikundeei buruz.

    Dena den, inoiz baino gehiago pilota Diputazioaren teilatuan dago. Edo ordena pittin bat ipintzen dute, edo enegarren kanpaina antiabertzaleak dena estaliko du. Oraindik garaiz gabiltza.
    Pruden (e)k bidali du duela 66 egun 18 ordu 27 minutuPruden
  10. #10   Beste "detaile" bat da, propio hainbat "euskal instituzio" edo erakunde ziprizten ari direla, zuzenean gaiarekin zerikusirik izan gabe, "kasualitatez" Gorrotxategiren "iruzurraren beldurra" Euskaltzaindiaren batzarrean Iruñean, Complutenseko katedratikoa "Euskalerriaren Adiskideen Elkarte"-ko kide bezala... orain bakarrik falta zaizkie adibidez, Aranzadi, Berria, Etb, eliza, Athetic, kirolari, artista, famadun, Alabes...-eko adituak edo katedratikoak.

    Lasai zeren desfilatzen ikusiko baititugu irain, difamazio, kalumnia, mehatxu eta senideen aipamenekin noski.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 66 egun 16 ordu 33 minutuEsku_nabarrak
  11. #11   Celtiberia webgunean gai honi buruzko eztabaida luzea zegoen baina odoltsua bihurtu zen eta webguneko arduradunek foro hori itxi zuten. Eztabaidako partaide batzuk blog bat sortu eta Iruña Okari buruzko aztarnen eta batez ere albisteen inguruan eztabaidatzen jarraitzen dute.

    El Correok egunkariak argitaratutako elkarrizketari buruz, hau da bertan sortu den eztabaida (gaztelaniaz):

    http://iesusioshemarian.blogia.com/2008/110101-esto-va-a-traer-cola.php

    Gogoa daukanak irakur dezala...
    Txopi (e)k bidali du duela 66 egun 9 ordu 42 minutuTxopi
  12. #12   "Diputazioak sinesgarritasun osoa eman ziela aurkikundeei, eta, aldiz, EA izan dela hura ikertzeko batzorde ofizial bat martxan jarri zuena"

    Hau ez da zehatza, Aztarnategian lan egiten duen taldeak, izan zen komisioa eratzea eskatu zutenak. Bestela hemeroteketara joan.

    Bestaldetik, arkeologoek ezin dute ezer publikatu. Lehen momentu batetik guztia aldundiaren eskuan dago, publikazio ahalmena kasu honetan berak bakarrik du. Giltza errekara botatzeko ahalmena bezala
    xabiu (e)k bidali du duela 66 egun 6 ordu 44 minutuxabiu
  13. #13   Egoera hau sinistezina da, http://www.celtiberia.net/articulo.asp?id=3473&pagina=12#comentarios eszeptikoen kabia 200.000 bisita azken bi urtetan, itxi aurretik azken astean 10.000 bisita eta 2008-8-14 itxi behar izan zutena, azken 500 mezuak ezabatu eta zentsuratu ostean, Alicia Canto foroko bultzaile nagusia publikoki eta "moderatzaileen" konsentimentuarekin "lintxatu" zutelako, alegia, irainak, mehatxuak, bere senideen (senar ohia eta alabak) aipamen zuzenak...

    http://www.celtiberia.net/verXpresate.asp

    arrazoi batengatik: ez zuelako onartu esatea ostraka euskaldunak faltsuak zirela.

    Orain "kasualitatez" berpiztu nahi dute berriro, ezizen berdinekin noski, ohituren alperkeria.

    Erasoa uste baino haundiagoa da, baina inprobistazen ari dira.

    El Correo españolek ezin badu, foro kamuflatu batek gutxiago.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 66 egun 5 ordu 32 minutuEsku_nabarrak
  14. #14   Barkatu Celtiberia.net osoa eta ez bakarrik Iruña-Veleia X, 2008-7-14an itxi behar izan zuten:

    http://www.celtiberia.net/verXpresate.asp#r42238
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 66 egun 5 ordu 27 minutuEsku_nabarrak
  15. #15   Aspalditik bueltaka daukadan galdera bat egin nahi nizueke. Martin delakoak hau dio: "Se intentaba demostrar que había gente que hablaba vasco donde no se podía y, además, una lengua moderna que era imposible que se hablara en la Antigüedad." Zergatik ezan dezake horrelakorik?

    Agur Txopi:

    Gorrotxategik eman zuen azken hitzaldian egon nintzen Iruñean "Euskara zaharra", baina txostena ez dut aurkitu sarean, uste dut ez dutela itsatsi, nahiz eta bideoz zuzenean eman zute. Laburtuz, azaldu zuen tesia da euskara idatzita azaltzen dela Akitanian, epigrafian oinarrituta bakarrik, eta muga lotu nahi du Leitzaranen "omen" dagoen harrespila edo kromletx-en mugarekin, mendebalera ez omen daude eta epigrafia euskaraz ezta ere.

    Hau esateko ez dauka inolako arazorik Xabier Peñalver eta beste arkeologo batzuen lan arkeologikoan oinarritzeko. Leitzaranetik mendebalera beranduago zabaldu omen zen euskara. Alegia, euskara zaharra zabaltzen omen zen Andorratik Leitzaraneraino bakarrik, alegia, Iruña Okako ostraka euskaldunak gezurrezkoak dira bertan ez zelako euskaraz egiten.

    Entzun nuenean flipatu nuen, alde batera uzten duelako toponimia, onomastika, oinarrizko sena eta hainbat autoreen lana (Tovar, Mitxelena...). Tamalez "Euskara zaharra" Gorrotxategiren ponentzia ez dut aurkitu, uste dut ez dutela itsatsi sarean.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 65 egun 18 ordu 21 minutuEsku_nabarrak
  16. xabiu (e)k bidali du duela 65 egun 13 ordu 31 minutuxabiu
  17. #17   Kontua da zergatik ematen diegun munduko sinisgarritasun guztia arkeologoek esandako hitzei (ez probei, nik dakidala) eta batere ez hizkuntzalariek esaten dutenei.

    Eta hori arkeologo guztiek bat etorriko balira arazo honetan, tira .... Baina esaidazue, mesedez, zenbat arkeologo atera diren Gil eta konpainiaren alde azken bi urte luze hautean. Gorrotxategi eta Lakarraren alde batzu kontatu ditut egunkarietan. Kontaketa sinplea da. Eta utzi aparte politikeria, arren !
    zubialde (e)k bidali du duela 63 egun 2 ordu 59 minutuzubialde

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]