Mundaneum, 1910.eko Interneta

Orain dela ia ehun urte, bruselatar bik, munduko informazio guztia bildu, katalogatu eta aurkezteko ekimena jarri zuten martxan. Horretarako mahai borobil bat eta txartelak erabiltzen zituen sistema bat asmatu zuten. Garaiko komunikazio sistemekin ere amestu zuten (telefonoak, pantailak, bozgorailuak) gaur egun Internet deituko genukeena sortzeko. Diru gabe geratu ziren. Informazio gehiago: http://en.wikipedia.org/wiki/Mundaneum
2 iruzkinetiketak: hemen: Bitxikeriak bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Oso artikulu interesgarria. Irakurritakoan pentsatu dut, ez ote zen izenburu hobea, Google 1910...
    luistxo (e)k bidali du duela 70 egun 9 ordu 27 minutuluistxo
  2. #2   Arrazoi duzu Luistxo. Hala ere, ez da ahaztu behar HTTP protokoloaren ekarpen garrantzitsuenetakoa hiper-linkak direla (estekak), eta Mundaneum proiektuak hain zuzen liburuen arteko erlazioak sortzea zuen helburu ("Universal Decimal Classification" izeneko klasifikazio sistema baten bitartez). Horretaz gain, sortutako erlazio sare horretan bilaketak egiteko aukera ere ematen zuen.

    Ondotxo dakizunez, Google ez zen ezer izango web orrialdeek estekak izango ez balituzte. Beraz, proiektu bitxi honen helburua Internet bat sortzea eta berarekin batera Google bezalako bilatzaile bat sortzea zela esan dezakegu. Gauza biak beraz :-D Wikipediako artikuluan, Mundaneum delakoari Wikipediarekin berarekin aurkitzen diote antza eta egia esan hori ere argudiatu daiteke :-)
    Txopi (e)k bidali du duela 69 egun 11 ordu 28 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]