Aikor! hilabetekaria, Txorierrin irakurriena

Txorierriko Aikor! aldizkariak aurten egin duen irakurleen gaineko inkestaren berri eman du urriko zenbakian. Andoaingo Aztiker enpresak egindako azterketaren emaitzak espero baino positiboagoak dira, eta lidergoa aitortzen diote Aikor!-i bere eskualdean. Eibarko Eta Kitto! astekariak ere oso datu positiboak eskuratu ditu enpresa berak egindako azterketan.
5 iruzkinetiketak: hemen: Gizartea bildu
erabiltzaileen botoak: 3, boto anonimoak: 19

iruzkinak

  1. #1   irakurriena, ez dago besterik. Doan banatzen da eta etxe guztietan.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 70 egun 13 ordu 23 minutugaztelumendi
  2. #2   #1 Banatuena eta irakurriena ezberdina da. Ikerketaren emaitzak dio irakurriena dela Txorierrin. Hortan zabalduena izateak laguntzen du, baina bestelako puntuetan ere emaitza onak lortzen dituela kontuan hartuta (harrera, iritzia,...), zabalduena izateak eragiteaz gain, irakurriena izateko bestelako arrazoi batzuk ere badaudela ikusten da. Merezi du datuak ikusteak irakurketa sinpleegiak ez egiteko.

    Irakurriena, beraz. Zorionak Aikor!
    ikermm (e)k bidali du duela 70 egun 13 ordu 7 minutuikermm
  3. #3   berriz diot: irakurriena, ez dago besterik. Doan banatzen da eta etxe guztietan.

    Eta hau idatzi aurretik, Aikor paperean irakurri dut. Tartean inkestaren datuak.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 70 egun 12 ordu 27 minutugaztelumendi
  4. #4   Bueno, Patxi utzi zure fobiak etxean eta izan zaitez objektibo. Bakarra da, bale ba, egizu zuk beste bat eta bestela isildu. Lan egiten duenari kritika egitea erraza da, eta portzierto, ez da etxe guztietan banatzen, galdetu bestela Derion eta Sondikan.
    xiber (e)k bidali du duela 70 egun 12 ordu 20 minutuxiber
  5. #5   Eskerrak dohainik eta etxera banatzen den! Banaketa modu horrek egundoko buruko minak sortzen ditu, baina eragina ere biderkatzen du. Ikusi bestela txostenaren 53. orria: Aikor!-en zortzi irakurletik zazpik ez dute euskarazko bestelako argitalpenik jasotzen -> dohainik eta etxera banatzeko modu horri esker soilik irakurtzen dute zerbait euskaraz. Nire ustez meritu handia du horrek.
    joxe (e)k bidali du duela 70 egun 11 ordu 18 minutujoxe

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]