www.gara.net/azkenak/10/104097/es/Explota-coche-Universidad-Navarra
Theklan (e)k bidali du duela 71 egun 16 ordu 30 minutu, duela 71 egun 14 ordu 59 minutu argitaratuta
Iruñean dagoen Nafarroako Unibertsitatean (OPUS) kotxe baten leherketa gertatu da. Hainbat kotxe sutan daude eta ikasle eta langileak Iturramara eraman dituzte, ziur egon daitezen. Leherketa Kazetaritza Fakultatearen aurrean izan da.
iruzkinak
Unibertsitatekoa OPUSekoa dela tituluan eta sarreran jarri beharra ez dut ondo ulertzen. Esanguratsuagoa iruditzen zait zaurituak daudela esate adibidez.
Egia esan berria irakurri dudanean Garan eta Berrian ez zetorren ezer ere ez zaurituen inguruan eta horregatik ez dut jarri. Hori orain agertzen da. Eta bestalde OPUSena jarri dut hasieran jendeak UPNArekin nahastu ez dezan, hau da, informazioa ematearren... baina egia da pixka bat errepikakorra dela bi aldiz jartzea.
Orain arte abisurik ez dela izan esan dute hedabide guztietan.
Horrek El Correoren aurkako atentatuan gertatutakoa gogorarazten du (abisurik ez zen izan ofizialki, eta gero ETAk agiri batean esan zuen abisuak egin zituela etab.).
Eta orain nire galdera da... zergaitik ez dituzte ustu kanpusak?? ez ote zitzaion gobernuari ETAren "masakre" bat ondo etorriko beren terrorismo polizial kanpaina berri bat hasteko?? Oroitu Bushek zein ondo erabili zituen 11S-ko hilketak...
Ulertzen dut entitate baten aurka egindako erasoa izan dela (zuk sinestu edo ez) baina horrek ez du esan nahi eraso horrek kalte itzelak sortu ez zitzakeenik. Aipatu duzun Bushe-k horiei "kalte kolateralak" deitzen die. Beste hau etorri zait gogora atentatuaren irudiak ikustean: http://www.elpais.com/articulo/espana/ETA/asesina/obreros/San/Sebastian/coche/bomba/dirigido/edil/socialista/elpepipri/20010223elpepinac_1/Tes/