www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-10-29/044/005/Sinesten_ez_dudan_d...
ikatza (e)k bidali du duela 72 egun 14 ordu 59 minutu, duela 72 egun 13 ordu 51 minutu argitaratuta
Kepa Junkera musikagileari elkarrizketa. "Banekien diskoa ez zela oharkabean pasatuko, baina harriturik nago zenbait jendek esan duenarekin. Harritu nau, diskoarekin ez bainuen inor zirikatzeko asmorik. (...) Halako diskoekin erdal industriak euskal kultura irensteko arriskua dagoela esan dute, orobat, nire diskoaz hitz egitean. Baina nik musika unibertsala dela pentsatzen dut."
iruzkinak
Geroztik, baina, pare bat aldiz ikusi dut zuzenean eta berak eskaintzen zuena ez zitzaidan batere interesatu. Azken emanaldian, duela urtebete edo bi urte, ez nuen asmatu zertan zebilen tipo hura eszenatoki gainean.
Abila da negozioetarako, hori garbi daukat.
Bestalde, Gorka Bereziartuak Argian egindako kritika zentzuzkoa iruditu zitzaidan. Eta xiberren zubigintzarena ere ulertzen dut, baina ez dut uste hau denik bidea. Okertuta egon naiteke, baina Erentxun & Monteroren antzekoa dirudi.
Hortik aurrera, bakoitzak egin dezala nahi duena.
Iturrirekin ere ados: "Bilbao 00"k mila buelta ematen dizkio ondoren egin dituen lan guztiei (hau barne). Beharbada gustu kontua izango da, baina nire ustetan, oraindik ez du gainditu orduko maila.
Hizkuntzaren kontuari dagokionez, ez daukat iritzi garbirik. Hala ere, joan den astean "Ser" irrati katean egin zioten elkarrizketa bat entzun nuen eta gauza batek pena eman zidan: irratiko esatariak (Gemma Niergak) Junkera euskalduna zela uste zuenaren inpresioa hartu nuen. Pena eman zidan Junkera euskaldun erreferente modura erabili zutela ematen baitzuen (eta Junkerak berak ez zuen momentu batean ere aipatu euskaraz ez dakienik).
Ideia bat izan nuen duela pare bat egun: Junkeraren diskako kantuen bertsio euskaldun petoak aurkitu, MP3-an jarri eta Junkeraren diskoa balitz moduan P2P sareetan zabaltzea. Izan ere, zalantzarik ez dut bertsio "klasikoak" Junkerarenak baino hobeak direla. Norbait animatzen bada, taldean egin genezake lana!