465.000 euro inbertitu dituzte Tagzanian, enpresaren %28,57ko parte-hartzea eskuratuz

EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak 465.000 euro inbertitu ditu Tagzania Services 2007, S.L. enpresan, %28,57ko parte-hartzea lortuz. Inbertsioa sei urterako egin da Elkano XXI Funtsaren bitartez. Eibarko Code&syntax enpresak garatutako egitasmoa da Tagzania Services (http://www.tagzania-services.com).
9 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 18, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Zuzendu egin dut. Ez baitu enpresa guztia erosi, %28a baizik. Egia esateko, ez naiz aditu ekonomia gai hauetan eta barkaidazue ez badut zuzen jarri hasieran. DVko informazioan "erosi" egin duela aipatzen dute eta hori hartu dut oinarri lehenengo. Gero beste albiste batzuk topatu ditut eta informazioa eguneratu ahal izan dut. Gainera, Europa Press agentziak zerbitzatutako euskarazko teletipoa jarri dut iturri gisa, DVkoaren ordez. Hemen info gehiago: http://www.finanzas.com/noticias/economia/2008-10-27/56575_sgecr-participa-285-tagzania-services.html

    http://www.finanzas.com/noticias/economia/2008-10-27/56266_gestion-capital-riesgo-pais-vasco.html

    http://www.europapress.es/euskadi/vizcaya-00390/noticia-gestion-capital-riesgo-pais-vasco-invierte-465000-euros-empresa-tagzania-services-20081027102254.html

    http://www.diariovasco.com/20081028/bajo-deba/capital-riesgo-adquiere-empresa-20081028.html
    xuriken (e)k bidali du duela 73 egun 15 ordu 53 minutuxuriken
  2. #2   Bitxia da, baina ohiko prentsak argitaratu du albistea. Prentsa agentzia, Diario Vasco...

    Sustatu, edo zabaldu edo blog batean argitaratu izana espero nuen.

    Hain justu, gaur Sustatuko albiste honek http://sustatu.com/1224858095 ...zer pentsatua ematen du gerora.

    Eibartarrak txanpanarekin egongo direlakoan.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 73 egun 15 ordu 48 minutugaztelumendi
  3. #3   Zehazkiago da inbertsioa, erosketa baino. CodeSyntax-i parte hori erosi baliote, CodeSyntaxek dirua ingresatuko zuen, baina ez da hori kasua: arrisku kapitalaren inbertsioak dirua Tagzaniaren kontuetan utzi du, eta sei urterako plan batean, itzuli egin beharko zaio inbertsoreari.
    luistxo (e)k bidali du duela 73 egun 14 ordu 55 minutuluistxo
  4. #4   Arrazoi duzu Gaztelumendi, eskerrak Zabaldu.com-i bestela ez ginateke enteratuko.
    epiola (e)k bidali du duela 73 egun 14 ordu 54 minutuepiola
  5. #5   Tagzania Services-en webgune korporatiboan eman dute albistearen berri: http://www.tagzania-services.com/en/2008/10/28/venture-capital-investment-in-tagzania-services/
    xuriken (e)k bidali du duela 73 egun 14 ordu 39 minutuxuriken
  6. #6   Bai, ondo dago zuzenketa.

    Albistean aipatzen den inbertsioa, Euskadiko Kutxa, Caja Vital, Kutxa, BBK, Ibermatica, SPRI, Jaurlaritzak eta Viana SPEk osatzen duten Elkano XXI fondoak egin du.

    Albistean dioen bezala aldi baterako inbertsioa da, 6 urterako.

    Eta txanpanarekin baino gehiago, lanean gabiltza. Aipatutako inbertsoreei dirua bueltatu behar zaie eta hobariekin gainera! Ikusi duzue inoiz aurrezki kutxarik dirua galtzen? :-)
    eneko (e)k bidali du duela 73 egun 13 ordu 21 minutueneko
  7. #7   Ez, ez gaude txanpanarekin eta ez gaude Kuban ere. Ez zaigu loteriarik tokatu. Ez digute dirua eman, utzi baizik eta erantzukizun handiarekin gaude orain. Pozteko moduko albistea dela garbi dago noski.

    Bestalde, ez zen ere atzoko albistea, baina prentsa oharra herenegun banatu zuen komunikazio ajentzia batek eta horregatik atera da albistea. Hainbeste denboran zai izan dugun Tagzaniaren bertsio berria ateratzeko azken lanetan ari gara, ea laster iristen den eguna! Eskerrik asko arretagatik.
    garaolaza (e)k bidali du duela 73 egun 12 ordu 4 minutugaraolaza
  8. #8   Eroskin hiruzpalau euroko txanpan botilak badaude. Ospatzekoa iruditzen zaidala esan gura nuen, lanaren ordaina gura baduzue.Ospatu, ez ospa egin, ordea. Ospea bai, nahi baduzue.

    Tagzania gainera bere bipuntuzerotasunean, komunitate oso batek garatutako sareko ekimenetik ere badu. Eta hori be poztekoa da.

    Diru guzti hori inbertsio moduan ondo bideratu eta hemendik sei urtera begira... ondu ezazue ardo apur bat orduan. Orduan ospatuko dugu.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 73 egun 9 ordu 52 minutugaztelumendi
  9. #9   Sustatun argitaratu du albistea Luistxok, eta hemen egindako kritiken zilegitasuna aitortu du, batez ere "hirugarren iturrietatik" enteratu izanari (#2) dagozkionak: http://sustatu.com/1225206762
    xuriken (e)k bidali du duela 73 egun 9 ordu 29 minutuxuriken

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]