Herri mugimenduaren ahotsa ixilarazten saiatu zen Nafarroa Oinez 08ko antolakuntza

Antolakuntzako kordinaziotik "agindua" jaso ostean, Oinezeko antolakuntzako kideak herri mugimenduaren pankarta zein kartelak kentzen ibili zen. Goizean, oraindik jende asko ez zela probextuz, AEK bezalako eragileen pankartak kentzera iritsi zen atzo Nafarroa Oinezeko antolakuntza, Nafarroako euskararen aldeko jai handian.
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   Zerbait entzun nuen, pankarten argazki batzuk itsatsiko ditut:

    http://euskaltube.com/play.php?vid=2736
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 81 egun 5 ordu 11 minutuEsku_nabarrak
  2. #2   Ez zituzten guztiak kendu:

    Nafarroa oinez 2008 kendu gabeko pankartak:

    http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/10/53808.shtml

    http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/10/53831.shtml

    http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/10/53852.shtml

    Herri arte garaikidea da pankarta eta oso eraginkorra, hauek 100.000 bat lagunek ikusi dituzte.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 80 egun 6 ordu 1 minutuEsku_nabarrak
  3. #3   Lehen pikoletoek egiten zuten lana orain antolatzaileek egiten dute... Aldaketa bitxia... antolatzaileekin hitzegin beharkolitzake beraientzat Nafarroa oinez zer den jakiteko, ze negozio utsa bada beraientzat eta ez errebindikazio egun bat niretzat bezala... jakin nahi nuke...
    ZaPo (e)k bidali du duela 78 egun 16 ordu 50 minutuZaPo
  4. #4   #3 Ez dut uste arazo hau "negozioa" vs. "errebindikazio" moduan sinplifikatu daitekeenik. Errebindikazio mota ezberdinak daude, kulturalak, politikoak, giza eskubideenak, etab. Agian badago errebindikazio motak nahastea gustatzen ez zaion jendea. Adibidez, torturaren aurkako aldarrikapenak eta euskararen ofizialtasunaren aldekoak nahastea.

    Txaparroia iritsi aurretik utzidazue esaten nire ikuspuntu pertsonala adierazpen askatasunaren aldekoa dela. Beste batzuen jarrerak ulertzen saiatzen ari naiz bakarrik.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 78 egun 16 ordu 4 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]