Miguel Sanz lehendakariaren gaitzespena Argentinan [Gazt]

Nafarroako presidentea den Miguel Sanzek gaitzespena jaso du Argentinar lurraldeetatik. Gure kulturaren zapalkuntzan egindako esfortzuak salatu dituzte bertan.
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   "...Gaitzespena jaso", "...Gure kulturaren zapalkuntza"

    ETAren aldeko pintada zikin batzu ez dira ageri ba argazkietan.

    "...llamamos a la izquierda latinoamericana a apoyar nuestra lucha, siguiendo la misión internacionalista de nuestro Comandante CHE Guevara."

    Hamaika ikusteko!
    xa_2 (e)k bidali du duela 80 egun 14 ordu 12 minutuxa_2
  2. #2   "SANZ FAXISTA, FUERA DE ROSA". Hori da gaitzespena, ta ez ikusi mamuak, hauek ez dauden tokian.

    Beste gauza bat da margoketak egin dituen taldeak, ETA talde iraultzailearen izenean sinatzea, euren ustetan ETA, erakunde iraultzaile eta sozialista delako.

    Hamabi ikusteko, bai!
    aldrebes (e)k bidali du duela 78 egun 18 ordu 28 minutualdrebes
  3. #3   #2 "Gure kulturaren zapalkuntzan egindako esfortzuak salatu dituzte". Ez dut nik salaketarik ikusten pintadetan, Sanz-en aurkako irain eta mehatxuak bakarrik. Gaitzespen hori ETA-ren izenean sinatu badute Euskal lurraldeetatik iritsitakoa izango da orduan eta ez "Argentinar lurraldeetatik" jasotakoa.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 78 egun 16 ordu 24 minutukokoteraino
  4. #4   Testua irakurtzea hain esfortzu handia al da?

    Izenburuak, Argentinako indymedian idatzitako berri batetara jotzen du, non gaitzezpen hori argi ta garbi azaltzen den. Margoketak, gaitzezpen horren adierazpide bat gehiago dira. Nork egin ditu? Ba nork daki, baina...entzun al duzue noizpait zer de internazionalismoa? ez det uste.

    Jetsiko dituzue fusilak egunen baten?? Beti usoa noiz pasako den zain...
    aldrebes (e)k bidali du duela 78 egun 16 ordualdrebes
  5. #5   #4 Egia esan behar badizut testua irakurtzea esfortzua izan zen orain dela 2 egun irakurri nuenean, baina irakurri nuen. Nik ez diot albisteari erantzun, zure iruzkinari baizik ez bait nago ados esan duzunarekin, horrek molestatu bazaitu barkamena eskatzen dizut, ez baita izan nire asmoa.

    Fusilik ez darabilit nik eta ez nago usoak pasa zain, iritziak libreki emateko gunea da zabaldu eta hori egiten saiatzen naiz. Horrek ere molestatzen bazaitu zuregatik sentitzen dut baina ez dut aldatzeko asmorik.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 78 egun 15 ordu 40 minutukokoteraino
  6. #6   Margoketen asuntoa beste norbaitek atera du mahai gainera. Argi dago zeren inguruan doan albistea.

    Ta ez nahastu iritziak libreki zabaltzeko gunearen asuntoa eta usoaren zai egotearenak.

    Nik ere kritikatu egin dezaket hainbat "elementuk" beti fusilarekin usoaren zai egoteak, beren iritzia libreki plazaratzearen onarpena eginda ere.
    aldrebes (e)k bidali du duela 78 egun 15 ordu 11 minutualdrebes
  7. #7   @2: ""SANZ FAXISTA, FUERA DE ROSA". Hori da gaitzespena, ta ez ikusi mamuak, hauek ez dauden tokian."

    Detaile bat ahaztu duzu agian?: "SANZ FA?ISTA, FUERA DE ROSA (ETA)"

    Mamuak ez ditut ikusi nahi, baina zoritxarrez hor daude.
    xa_2 (e)k bidali du duela 78 egun 10 ordu 58 minutuxa_2

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]