Lonely Planet, 20 minutos eta panvasquismoa; Trokatik hausnarketa interesgarria

20 minutos egunkariak Lonely Planet gidaren inguruko berria jasotzerakoan, "panvasquismo" kontzeptua erabili du Euskal Herri osoko gida dela komentatzeko. Trokatik blogean hausnarketa interesgarria egin du kontzeptuaren sorrera eta zabalpenaz Bontxik.
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   Borroka semantikoa, berriz ere. Ingelerazko Wikipedian Basque Country "eskualde handiago" bat dela ebatzi dute azkenik... ikus artikuluaren izenburua: http://en.wikipedia.org/wiki/Basque_Country_(greater_region)
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 83 egun 16 ordu 50 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  2. #2   #1 Baina paratu duten mapan Trebiñu eta Villaverde Turtzioz Euskal Herritik kanpo mantentzen dituzte ;)
    kokoteraino (e)k bidali du duela 83 egun 13 ordu 5 minutukokoteraino
  3. #3   Aze tripako miña eman dien espainiar, navarrista eta prantses askori Lonely Planeten aukeraketak! Hori dek eta!
    saapmifree (e)k bidali du duela 83 egun 11 ordu 41 minutusaapmifree
  4. #4   #1 Baina Wikimedia Commons-en "Basque Country" Euskal Herria izango dela dirudi, ezta? ;)

    http://commons.wikimedia.org/wiki/Category_talk:Basque_Country
    asiersar (e)k bidali du duela 83 egun 10 ordu 47 minutuasiersar
  5. #5   #4 Horixe ematen du, baldin eta Balbok ez badu "Zumosoleko lehengusua(k)" deitzen...
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 83 egun 9 ordu 6 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  6. #6   #2 Arazoa konponduta! ;)
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 83 egun 9 orduUnai_Fdz._de_Betono
  7. #7   "Panvasquista" ote zen Axular Euskal Herria aipatu ondoren zazpi probintziak banan-banan zerrendatu zituenean? Eta Napoleonen iloba bere "Carte des sept provinces basques montrant la delimitation actuélle de l'euscara..." argitaratu zuenean? Eta on Julio Caro Baroja "Los vascos" liburua atera zuenean, non Euskal Herri osoaz luze jarduten duen? (bide batez, Sarrik zentzu politikoan abertzalea ez den liburu horretantxe ikasi zuen euskaldunak bizkaiaz haraindian ere bizi direla...). Ai, ai!
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 82 egun 14 ordu 3 minutuJurtzixabi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]