www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=8890
inigo (e)k bidali du duela 86 egun 10 ordu 10 minutu, duela 85 egun 16 ordu 52 minutu argitaratuta
Ikasle Eguna jaialdia Erandion ospatuko da aurten, azaroaren 22an, larunbata, paperezko "Bilboko Branka"k jakinarazi duenez. Ikasle mugimenduaren ospakizunak aparteko garrantziak izango du, Ikasle Abertzaleek 20. urte beteko dutelako. Erandion, "Borrokak heziak, iraultza haziak" lelopean, umeen gunea, txosnak, ikasle bazkaria, kantautorea, kalejira eta kontzertua izango dira, besteak beste. Anger, SA, DJ Bull, Aritz Sound System eta Obrint Pass-ek joko dute. Erromeria eta ezustekoak ere izango dira.
iruzkinak