"Nafarroa Oinez jaiak aukera ematen digu euskara ikastolatik kanpo ateratzeko, eta Iruñerria euskararen erabilera horretan zirikatzeko". Halaxe dio Jaso Ikastolako zuzendariak (Unai Arellano gazteak) Euskonews Gaztea astekarian. Erlazionatutako artikulu gehiago:
http://gaztea.euskonews.com/0457zbk/gaiak_ind.html
iruzkinak
Nafarroako hegoaldean dirua behar duten ikastolak askoz gehiago dira. Beste toki batzutan ez da ikastolaren beharrik, sare publikoak dagoeneko betetzen baitu ikastolak bere garaian bete nahi zuen hutsunea. Iruñeko Jasok Oineza bigarren aldiz antolatuko du eta ageri-agerikoa da ez dutela batere diru arazorik. San Fermin ikastolarekin gauza bera gertatu zen: kasu horretan, ikastetxe pribatu garesti eta oso pijoa da, beraiek hala nahita.
Esan nahi dut: Ez nago konforme ikastola jakin batzuen hezkuntza ereduarekin: "Hizkuntza-laborategiak ditugu, gimnasiarako txandal esklusiboa eta ordenagailu bat bi ikasleko; hori ordaindu ezin duena, joan dadila sare publikora". Holako zentruei laguntzeko jaialdi bat antolatzen dutenean, ba... igual pixkat pentsatu eta ez naiz joanen. Edo bestela joan bai, baina litroak kanpotik eramanda.
Ez bada hala zuzen nazala Nafarroan zain dagoen ikastolaren bateko kideak.
Gero, jaialdiak eta jaialdiak daude. Badirudi Kilometroak, Ibilaldia eta Araba Euskaraz egitea oraindik beharrezkoa dela; jende asko ilusio handiz aritzen da horrelakoetan musutruk lanean. Ikastolen sustraia herri mugimenduetan egon zen, baina horrela izaten jarraitzen al du? Euskararen aldeko jai batera omen goaz, baina batzutan pentsatzen dut ez ote garen ariko hezkuntza eredu pribatu (barkatu, kontzertatu) baten alde.
Ahalegin handia egiten ari dira ikastolak Nafarroa osoan. Ikasleak euskalduntzen, euskararen erabilpena sustatzen, eskolaz kanpoko hainbat ekintza egokitzen... Baina, euskalduntzea al da guztia? Ez. Nafarren kultura kontuan hartzen, gure arbasoen historia eta istorioak ezagutzen, aintzinatik datorren gure herri identitatea bultzatzen... Hori da, GORA IKASTOLAK!
Hori guztia nola ari dira lortzen? Lana planifikatzen, antolatzen, hezitzaileak prestatzen, parte hartzen, herritarrak inplikatzen... Herria sentitzen eta sentiarazten, etorkizuna egunez egun egiten.
Aurrekoek diote Nafarroako eskola publikoak euskalduntzen hasi zirenetik hori egiten ari direla. Egia al da? Nafarroako eskola publiko askotan izugarrizko lana egiten ari dira ikasleak euskalduntzen, erabilpena sustatzen eta abar, GORA ESKOLA PUBLIKO EUSKALDUNAK!
Dena den, administrazioak eskola publiko ona nahi al du? Zergatik hartzen ditu berak ia erabaki guztiak?, zergatik da hain zaila eskola bateko materia prima nagusia dena, HEZITZAILEAK, mantentzea? Zergatik eskolatik eskolarako mobilitate hori? Ala eskola bakoitzak ez al du izan behar bere nortasuna? Administrazioak funtzionaritza sistemarekin trabak jartzen dizkie eskolei ongi funtziona dezaten.
Administrazioak bere eskolak nahi ditu, ADMINISTRAZIOAREN ESKOLAK eta ez Eskola publikoak. Publikoak pueblotik dator, herritarren parte hartzetik... PENTSATZEKO garaia da, herri bezala jokatzeko, ez administrazio anti-euskaldunei jokua egiteko unea.
Ja ez dut EAEko egoeraz hitz egin nahi, han oso-oso garbi baitago. Hitz egin dezagun Nafarroaz, han oraindik administrazioa etsaia denez gero: San Fermin ikastolako umeek euskaraz oso ongi ikasten dute, irakasle-ikasle ratio egokia dute, kirol instalazio onak, mota guztietako baliabideak. Hiritik aparte dagoen muino batean egin zuten lehen eraikina eta gero zabaltzen joan. Gurasoek lasai asko bidal ditzakete seme-alabak San Ferminera. Zergatik? ba, San Ferminen sortzaileek ikuspegi elitista eduki zutelako. Ezagun da Osasuna eta Portlaneko entrenatzaile eta jokalariek, joera guztietako politikariek (baita UPNkoek ere) eta enpresari ezagunek aukeratzen dutela beren umeen eskolatako, eta ez da aukera txarra.
Hori ikastola al da? bo, deitu nahi duzun bezala, baina inoiz berriz Nafarroa Oinez han antolatzen badute, doala nahi badu Juan Cruz Allí jauna, baina nik beste plan batzuk eginen ditut igande horretarako.
Hori niretzat, Poxak dion bezala, ADMINISTRAZIO EREDUA da eta ez EREDU PUBLIKOA. Kasu honetan, Administrazio estatalaren eredua.
Hain juxtu, eskola bakoitzak bere eredu propioa, bere Hezkuntza Proiektua izatea praktikan ia ukatzen duen sistema publikoa da. EZ, mesedez, halako publikorik, EZ!
EUSKAL HERRIKO OINARRIZKO HEZKUNTZA AKORDIOAk inposatu zaizkigun molde zaharrak gainditzeko zenbait gako jaso zituen.
Publikoa, euskaldunon hezkuntza eskubideak bermatuko dituen sistema izango da. Eta, gaur gaurkoz, hezigune guztiek, euskal lurralde guztietan, bide luzea dute egiteko.
Hausnarketan sakontzen jarraitu nahi duenarentzat:
www.naziogunea.net/eu/node/464