Harrika taldeak bere azken diska copyleft moduan jartzeaz gain bere webgunetik (
http://harrika.net) deskargatzeko moduan jarri du denontzat. Taldearen azken diska nahiko interesgarria iruditu zait (lagunak ere badira) eta Obrint Pas, Surfing Kaos eta Kautaren laguntza ere izan dute.
iruzkinak
Bestalde, badaukat galdera bat. Hitza aldizkariak eta Teketenek bidalitako albisteak diska copyleft erakoa dela diote. Webgunean begira ibili naiz eta ez dut horren frogarik aurkitu. Creative Commons-en ikur bat ikusi dut baina Creative Commons lizentzia oso desberdinak daude. Bat copyleft da (CC BY-SA) baina besteak ez. Sentitzen dut baina "Creative Commons" besterik gabe jartzea ez da nahiko. Abestiak kopiatu daitezke ala ez? Lan eratorriak (itzulpenak, bertsioak) egin daitezke? Erabilera komertziala egin daiteke (adibidez, publizitate banner bat daukan webgune batetan Harrikako abesti bat jartzea)? Erantzunaren arabera abestia librea izango da ala ez, copyleft izango da ala ez. Eta lizentzia zehatz bat jartzen ez den bitartean, Jabetza Intelektualaren Legeen arabera, musikak copyright murriztailea izaten jarraituko du.
Gai honekin laguntzarik nahi izanez gero, aukera bakoitzaren gorabeherekin laguntzeko eskaintzen dut nire burua. E-mail bat bidaliko diet.
Txopik arrazoi guztia zeukan eta gure lizentzia aldatu dugu. Gure web orrialdean honako albiste hau idatzi dugu.
Albiste honekin adierazi nahi dugu gure diskaren lizentzia aldaketa. Ez jakintasunaren ondorioz gaixki aukeratu genuen lizentzia, eta honen aldaketaren berri eman nahi dizuegu. Lizentzia berria by-sa izango da. Beraz DISKAREN KONTRAPORTADAN AGERTZEN DEN LIZENTZIA BALIORIK GABE GERATZEN DA. LIZENTZIA BERRIA esan bezala honako hauda:
http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu