sustatu.com/1223906611
xuriken (e)k bidali du duela 39 egun 13 ordu 1 minutu, duela 39 egun 11 ordu 53 minutu argitaratuta
Googlek Ajax Language API delakoaren bidez ematen dituen zerbitzuen artean, testu jakin baten hizkuntza detektatzeko aukera dago, eta euskararentzako gaitasuna gehitu diote horri berriki. Googleren bilaketa aurreratuetan, ezin daiteke oraingoz diskriminatu euskara hutsezko orrietan egin dadin bilaketa, baina detekzioa egiteko gaitasuna dutenez, hori ere etor daitekeela pentsa daiteke.
iruzkinak