www.openstreetmap.org/?lat=42.8533&lon=-2.6711&zoom=13&layers=B000FTF
Txopi (e)k bidali du duela 42 egun 16 ordu 10 minutu, duela 42 egun 10 ordu 8 minutu argitaratuta
Lanak aurrera doaz OpenStreetMap proiektuan, eta azkenaldian asko aurreratu da Gasteizko mapa. Begiratu detailean, kale gehienen izenak euskaraz datoz eta. Sustatu-com-en ikusia.
iruzkinak
http://www.vitoria-gasteiz.org/kaleizendegia
Baina kontuz erabiltzen duzun informazioarekin, iruditzen zait mapa horren egile eskubideak ez direla OpenStreetMapekin bateragarriak.
Gasteizko kale izendegia erabiliz atera dudan gauza bakarra kaleen euskarazko izen ofizialak eta, kasu gutxi batzuetan, zirkulazioaren zentzua da. Ez dut uste kaleen izenek egile eskubiderik dutenik, eta zentzuek ere, ez dakit zein puntutaraino eduki dezaketen.
Dena dela, kaleen izenek ez dute egile eskubiderik, baina bai kaleen izenen bilketek, kaletegiek edo dena delakoek.
Hau da, nik kalean "Herrandarren kalea" izena duen kartel bat ikusten badut, hori nahi dudan moduan kopiatu dezaket.
Aldiz, norbaitek dokumentu bat prestatzen badu "Gasteizko kale izenen zerrenda" izenarekin, dokumentu hori jabego intelektualaren legeak babesten du, eta egilearen eskubideak babestuta daude. Norbait hori berdin da gizabanako bat, enpresa bat, edo udal bat bada, hori gutxienekoa da.
Baina lege, norma ofizial edo epaiak ez ditu jabego intelektualaren legeak babesten, eta ezin da horien gaineko copyrightik ezarri.
Orduan, udal batek ofizialki kaletegi bat publikatzen badu, uler daiteke "norma" bat dela (horrela ulertu dugu biok kasu honetan), baina baliteke kasu batzuetan ez asimilatzea norma moduan, eta kasu horietan egile eskubideak dituzte. Gainera, kasu askotan udalak enpresa bati esleitzen dio kaletegia egiteko lana, eta kasu horietan (ezer ez bada zehaztu) egile eskubideak enpresa horrenak dira. Absurdua dirudi, ez?
Kar, kar, Gasteizko Udalaren kasuan, udalak Euskaltzaindiari eskatu zion kaleen gaztelaniazko izenen euskarazko baliokidea zehaztea. Eta Euskaltzaindia azken aldian "komun kreatiboen" bidetik doala dirudi, ezta?
Astelehenean bertan galdetuko dut Udalean ea kale izendegiak zein egile eskubide duen eta norenak diren eskubide horiek. Seguru erotuta banengo bezala begiratuko didatela.