Luistxo Fernandez 20Minutos egunkarian elkarrizketatua

20Minutos egunkarian elkarrizketatu dute Luistxo Fernandez, Euskalduna Jauregian egiten ari diren "Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan" jardunaldietan (http://sustatu.com/1222356902) gaur eskaini behar duen hitzaldiaren harira.
3 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Laburra baina polita elkarrizketa. Hala eta guztiz ere, nik ez dut loturarik ikusten Luistxok erantzundakoaren eta kazetariak ipinitako titularraren artean. Luistxok esandakoa:

    Sí, me desenvuelvo en euskera, castellano e inglés. Cuantos más idiomas, más partido sacas a Internet.

    Eta "hortik" ateratako titularra:

    Luistxo Fernández: "Si usas Internet en euskera le vas a sacar más partido"

    Erantzuna testuingurutik ateratzen du, ezta?
    arkaitz (e)k bidali du duela 43 egun 6 ordu 54 minutuarkaitz
  2. #2   Erabat.

    Meneamen be, antzeko eztabaida ikusi daiteke: http://meneame.net/story/si-usas-internet-euskera-vas-sacar-mas-partido
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 43 egun 6 ordu 15 minutugaztelumendi
  3. #3   Ez dakit elkarrizketa nola izan zen, baina galdera berari aurreiritzia somatzen diot. "Ya usa el euskera al buscar en Google?" horrekin argi adierazten du kazetariak Googlen euskaraz ezer gutxi aurkitzea espero duela. Luistxok emandako erantzunari (hizkuntza bat gehiago, Internet erabiltzeko aukera gehiago) buelta ematen dio, Arkaitzek dioen moduan euskara testuingurutik ateraz. Nahiko tristea titular hori.
    garaolaza (e)k bidali du duela 42 egun 23 ordu 37 minutugaraolaza

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]