Euskaltzaindia eta Iruña Oka

Joseba Lakarrak "Aitzin euskara" 50 minutuko hitzaldian ez zituen Iruña Okako ostrakak aipatu, zuzenenan galdetu ziotenean erantzun zuen "juramendua egina zuela ez hitzegiteko ezta emaztearekin ere, baina ez zutela ezer berririk erakusten." Joakin Gorrotxategik "Euskara zaharra" bere hitzaldian zuzenean esan zuen "beldur naiz ez ote garen iruzur ikaragarri baten aurrean egongo." Euskaltzaindiak arazo bat dauka Iruña Okako ostrakekin.
8 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Batzorde zientifikoko batzuk ez mintzatzeko hitza ematen dutenean ere, gehiegi hitzegiten dute eta ez da aurreneko aldia.

    Arkeologoek esan al dute zerbait publikoki?

    Noiz argaitaratuko dituzte txostenak?

    700 ostraka, ehun luze hitz euskaldunak, 275 kata 4 M2koak... Iruzurra??
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 45 egun 10 ordu 27 minutuEsku_nabarrak
  2. #2   Euskaltzaindiak arazoa? Aztarna horiek egiazkoak ala gezurrezkoak izan subentzioak kenduko al dizkiete? Arazoa duena "Arabako Diputazioa" edo "Euskal Herriko Unibertsitatea" dela berdin-berdin esan daiteke. Gainera, arazorik batere ez. "¡Vamos, contradígame si puede!" da zientzia gizonen legea. Zuri eta niri bezala, horiei ikaragarri gustatzen zaie elkarri arrazoia kentzea; ogibide bihurtu dute.

    Nik ez dut uste "jakintsu" horien jarrera salatzeko modukoa denik. Noiz behinka artikuluak atera dituzte, Gorrotxategik oso hitzaldi polita eman zuen lehengo urtean, eta horiek denak libreki emandako iritziak dira. "Zalantza" izan da orain arte erabili den hitza. Zuhurtziaz jokatzen dute, baina inork horretaz galdetzen dienean pentsatzen dutena esaten dute, normala den bezala.

    Edo bestela... Hau guztia mafia akademikoaren isiltasun-itun baten ondorioa ere izan daiteke. Lakarrak aipatzen duen zin hori, ilargi beteko gau batez egin zuen Arantzazuko monasterioan duten bilgunean, non seguru asko Mitxelena Maisuaren beso usteldu gabea gordetzen duten beirazko kutxa batean.

    Txotxoloa.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 45 egun 4 ordu 36 minutuAmonamantangorri
  3. #3   Bi urte eta erdi igaro dira Iruña Okako ostrakak azaldu zirenetik eta ez dago ia ezer argitaratua, Henrike Knörr hil zenetik, bereak omen diren azken ikerketak eta atzo Lakarraren "ezer berririk ez" eta Gorrotxategiren "iruzur ikaragarriaren" susmoak zabaltzen Euskaltzaindiaren 90. urteurrenean mundu guztiaren aurrean... hau ez da serioa.

    Orain honi erantzuteko arkeologoek beste komunikatu bat aterako al dute sinatuta, duela bi urte bezala??

    Iruña Okako 1.700 urteko ostraka " urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, iesus, ama... eta beste 70 bat esaldi motz eta ehun luze bat hitz euskaraz, 800 bat ostraka, 276 kata 4 M2koak.

    2006-11-23ko adierazpen ofizialak bermatzen ditu non besteren artean ozen dioen: «Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak dira, orduko beste milaka ebidentziarekin azaldu dira, erromatar garaiko geruzetan, eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian». Adituon babesa ageri da: Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva arkeologoak, Juan Santos Yanguas EHUko Historia katedraduna, Henrike Knörr euskaltzain eta EHUko Euskal Filologia katedraduna, Ruben Cerdan fisikari nuklearra, Emilio Illarregui arkeologo eta SEK-eko irakaslea, Zoilo Calleja Arabako elizbarrutiko patrimonioko arduraduna.

    Komunikatua gazteleraz:

    http://www.celtiberia.net/articulo.asp?id=2364

    Errepikatzen ari da duela bi urteko egoera bera, batzuk publikoki susmoak zabaltzen eta besteek (ikerketa batzorde ia osoa) sinadurekin erantzuten?

    Hau serioa al da?

    Irainak onartzen al dira?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 45 egun 3 ordu 55 minutuEsku_nabarrak
  4. #4   Joder, hortxe dago mamia ba. Batzuk neurketa fisikoak ematen dituzte datazioaren ebidentzia gisa, eta hizkuntzalari eta filologoek ezin dute datazio hori onartu, haien ustez informazio historikoak hori ezinezko egiten duelako. Arazo horien berri Gorrotxategik eman zuen hitzaldi-artikulu batean, eta ez dira soilik euskarazko testuak aipatzen.

    Alegia, ze ostia egiten dute hieroglifiko batzuk Araban? Zergatik idatzi "zutan" Z-rekin? Nola jarri RIP Jesusen gurutzearen buruan? Azken zurrumurrua aztarnen kokagunearen ingurukoa da; ez omen dago argi.

    Zihur aski, dauden eztabaida guztiak ez dira publikora zabaltzen. Petit comite egindako bileretan, jende adituari informazioa eman zaio. Alegia, zuri, niri, edo Celtiberiako beste edozein irakurleri ez: adituei bakarrik eta kamerarik gabe. Nire ustez, Euskaltzaindiaren urteurrenean antolatutako biltzar batean gaiaz hitz egitea guztiz serioa da. Egin nik bezala: Egin palomitak, eseri eta gozatu espektakuluarekin.

    Eta "dagoeneko" bi urte igaro direla? Perez de Lazarragaren eskuizkribua (harena omen da) 2004an aurkitu zuten. Pruden Garziak emergentziazko edizio bat egin zuen paper haiek agertu eta oso denbora gutxira. Aurten, EGIAZKO edizio kritiko SERIO bat sarean eskegiko da, EHUko irakasle talde batek prestatuta http://www.ehu.es/monumenta/ . Jende askok "Dianea eta Koplak" erosi egin zuen ongi egina zegoela pentsatuta, eta berez, moda aprobetxatuz egindako operazio komertzial baten itxura guztia du: iruzur bat. Ez du ipurdia garbitzeko ere balio. Hemendik gutxira edizio txukun bat doainik irakurri ahal izanen dugu hiztegi, argazki, marrazkitxo eta txorakeria guztiekin. Testua aztertu eta gero ORAIN da garaia irakurleen eskura jartzeko, eta ez papaer zahar haiek agertu eta hilabete gutxira, jakitunek erdia ere ulertzen ez zutenean. Egin nahi dudan konparazioa ulertzen al da?
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 45 egun 2 ordu 1 minutuAmonamantangorri
  5. #5   Zer adierazi nahi duzu Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoak eta bere taldekoek, gutxienez 700 ostraka 276 (4 M2ko) zuloetatik ateratzen dituztenean Iruña Okatik, ez dakitela ia bi mila, mila, 200 ala 1.700 ote dituzten??

    Ruben Cerdan fisikari nuklearra, Emilio Illarregui arkeologo eta SEK-eko irakaslea analisisak sinatzen dituztenean, ez dakitela 1.700 eta mila urte arteko analisisak desberdintzen??

    Juan Santos Yanguas EHUko Historia katedraduna, ez dela gai sinatzen duena kokatzeko historian?

    Henrike Knörr euskaltzain eta EHUko Euskal Filologia katedraduna, minbiziarekin gaixorik, jakinik ez zitzaiola asti gehigirik gelditzen mundu petral honetan, ez zekiela zer sinatzen zuen?? Ez zituela irakurri 70 esaldi motzak euskaraz (jan edan lo) ? ez zituela irakurri bere ahotik entzundako ehun luze hitz euskaraz ?

    Testamenduarekin oinordekoek argumentu bera erabiliko al dute ??

    Bakarrik Lakarraren eta Gorrotxategiren frogatu gabeko "susmoak" al dira fidagarriak??

    Badago delitu bat difamazioa deitzen dena eta beldur naiz laister batzuk ikusiko ditugula difamazio akusazio pean aitorpenak egiten epaitegietan.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 44 egun 12 ordu 40 minutuEsku_nabarrak
  6. #6   Amonamantagorri:

    Nire izena aipatzen duzu ez-dakit-zein emergentziazko ediziorekin lotuta. Ez dakit zertaz ari zaren, neuk ez baitut Lazarragaren inongo ediziorik egin, ez seriorik, ez bromazkorik.

    Dena den, nirekin ezertaz hitz egin nahiko bazenu, erregutuko nizuke beste tonu bat erabiltzea zure komentarioetan, nitaz izan edo beste inortaz ari zarelarik ere.
    Pruden (e)k bidali du duela 43 egun 12 ordu 16 minutuPruden
  7. #7   Barkatu Pruden, ez naiz konturatu. Edizio haren egilea Patri Urkizu izan zen. Nahasi egin zaituztet, bien izena p-z hasten delako.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 39 egun 23 ordu 29 minutuAmonamantangorri
  8. #8   Eskerrik asko zure mezuagatik, Amonamantangorri. Nire buruari sarri esaten diot beroan idaztea ez dela ona, eta nire mezuko tonu ozpindua ere momentuko berotasunari zor zaio, ez beste ezeri. Eskerrik asko berriz.
    Pruden (e)k bidali du duela 38 egun 8 ordu 40 minutuPruden

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]