EiTB.com gune berrituak ez ditu CC lizentziapean sareratuko bere edukiak

EiTB bere webgunea(k) eraberritzen ari da eta dagoekeko ikusgai dago beta bertsioa. Edukiak oraindik eguneratu gabe badaude ere, eta diseinuaz nahiz webgunearen egituraz landa, aurrerapauso handi bat zegoela zirudien. Beta webgunean, edukiak Creative Commons Aitortu (http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/deed.eu) lizentziapean sareratuko zirela adierazten zuen oharra ageri zen. Baina, antza, akats baten ondorioz ageri da ohar hori, EiTBko iturriek jakinarazi dutenez.
8 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 17, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   eta badirudi, behingoagatik podcasting egiteari ere helduko diotela.

    http://beta.eitb.com/podcast/eu/

    inoiz ez da berandu.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 46 egun 3 ordu 37 minutugaztelumendi
  2. #2   Tira, ba niri lege-oharra irakurrita ez zait hori horren argi geratzen.

    Nire gauza da edo diseinua 90. hamarkadan gif-ak erabiltzen ziren moduan beraiek 'web20' elementuz josi nahi izan dute?

    BTW xuriken, CC lizentziapean esatea ez da ezer asko, CC-BY jartzeak titularra zuzenagoa egingo luke.
    Hey_neken (e)k bidali du duela 46 egun 2 ordu 37 minutuHey_neken
  3. #3   Behean ezkerrean CC-BYrako esteka ageri da.

    Behean eskuinean:

    "EiTB es titular y/o tiene la correspondiente licencia sobre los derechos de explotación de propiedad intelectual e industrial de "www.eitb.com", así como de los derechos de propiedad intelectual, industrial y de imagen sobre los contenidos disponibles a través del mismo (entre los que se incluyen, a título enunciativo, imágenes, sonido, audio, vídeo, software o textos, marcas o logotipos, combinaciones de colores, estructura y diseño, selección de materiales usados, programas de ordenador necesarios para su funcionamiento, acceso y uso, etc...) gozando, en consecuencia, de la protección prevista en la normativa aplicable sobre la propiedad industrial e intelectual. El diseño, imágenes, mapas, gráficos, marcas, rótulos, signos distintivos o logos de EiTB, frames, banners, el software y sus distintos códigos, fuente y objeto etc. de este web son titularidad de EiTB, que posee legítimamente y en exclusiva los derechos de explotación sobre los mismos. En ningún caso deberá entenderse que el acceso y navegación del Usuario por la web www.eitb.com implica una renuncia, transmisión, licencia o cesión total ni parcial de dichos derechos por parte de EiTB. Los Usuarios pueden hacer uso privado del Sitio Web y de sus Contenidos, si bien, en ningún caso podrán hacer uso comercial del mismo, ni alterar sus elementos, reproducirlos más allá de su uso privado, distribuirlos o comunicarlos públicamente."

    Agian webgune zaharretik arrastaka dakarten oharra da.
    asiersar (e)k bidali du duela 46 egun 2 ordu 30 minutuasiersar
  4. #4   Bide batez: albisteak del.icio.us-era eta aupatu-ra bidaltzeko botoiak ageri dira "Zabaldu" dioen esteka batean, baina Zabaldu-rakorik ez.
    asiersar (e)k bidali du duela 46 egun 2 ordu 25 minutuasiersar
  5. #5   Bada, oker nengoen.

    Albiste hau argitaratu eta gutxira, EiTBtik idatzi didate gauzak argituz.

    Antza, eskubideak kudeatzen duen jendearekin eta diseinua egin dutenekin hitz egin dute. Erantzuna:

    "Ez da Creative Commons. Nahi bai, baina ezin: Gure eduki asko eta asko ez daude gure esku: EFE, reuters, ap, ... Agentzien eskubideak dira eta ezin ditugu CCn jarri. Beraz, jarri zuenak nahaia agertzen zuen errelaitatea baino".

    Dena dela, esan didatenez, aurrerantzean eduki bakoitzari Copyrighta edo CC jartzeko aukera bilatuko dute, baina mementuz orain arte bezala jarraituko omen dute. Ea egia den.

    Hori bai, hasieratik esan dute beta bertsioa zela. Pena bat da.
    xuriken (e)k bidali du duela 45 egun 23 ordu 37 minutuxuriken
  6. #6   beno... azkenean orduan betiko kontua, gero ez dute esango zeintzuk bai eta zeintzuk ez. Irudiak ez baina testua libratzen badute oso berri ona da hainbat proiektutan erabiltzeko, adibidez wikinews...
    Theklan (e)k bidali du duela 45 egun 23 ordu 7 minutuTheklan
  7. #7   Albistea egokitu dut. Dagoeneko zabaldu.com-eko lehen pantailan dago.

    Pena bat, hala ere. Betiko aitzakiak, beti bezala.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 45 egun 13 ordu 34 minutugaztelumendi
  8. #8   #7 Zure egokitzapenari nik beste batzuk gaineartu dizkiot.
    xuriken (e)k bidali du duela 45 egun 12 ordu 51 minutuxuriken

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]