Ikastola osoa software librera migratzen

Jakintza ikastola, jakina. Ikastolako irakasleen klaustroak ahobatez erabaki ostean, bi urteren buruan software librera jauzi egingo dute. Osorik. Pausuz pausu azaldu digute prozesu osoa ikteroen blogean. Hezkuntzan dabilen edonorentzat -ikasle, hezitzaile, irakasle, langile, guraso, administrazioko arduradun....- adibide on samar bat.
6 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 19

iruzkinak

  1. #1   Txalogarria benetan. Ea beste batzuk ere animatzen diren Jakintzakoei esker. Zorionak.
    3ARRANO (e)k bidali du duela 489 egun 13 ordu 31 minutu3ARRANO
  2. #2   Partaide eta ikastola elkartearen pausoa noizko?

    nik ez dut galdu itxaropena, software librea baita euskara bermatzen duen bide bakarra.
    ander (e)k bidali du duela 489 egun 4 ordu 41 minutuander
  3. #3   #1 Eskerrik asko 3arrano. Ez gara bakarrak bide hau urratzea erabaki dugunak. Gure aurretik baziren beste ikastola batzuk software askearen aldeko konpromsioa hartuta zutenak. Aurten bertan, gurekin batera, beste hainbat ikastoletan OpenOffice erabiltzea erabaki dute (http://ttiki.com/989). poliki poliki ari gara

    #2 Beste hainbat arloetan gertatzen den bezala, erakundeetan aldaketa txikienari ere sekulako erreparoak jartzen zaizkio. Nik uste dut borondatea badagoela bien aldetik baina urratsak ematen hastea gehiegi kostatzen ari zaie. Konfiantza dut ikastolok, bakoitzak bere aldetik, software askearen aldeko urratsak ematen goazen heinean Elkarteari errazagoa egingo zaiola aurrera egitea ere. Ikusiko dugu.
    jolaus (e)k bidali du duela 489 egun 4 ordu 8 minutujolaus
  4. #4   (Saiatu naiz blogean bertan erantzuten, baina zerbaitegatik ez dabil sistema)

    Zorionak berriz ere!

    Zalantza bat nire kasuan. Etxeko laurok Ubunturekin gabiltza (gazteenak 3 urte), baina azkenaldian Windows asko ikusten ari gara, Ttantto, Xango eta Txanelako beste lagunekin. Winerekin egindako saioekin ez naiz ongi konpondu.

    Linux-erako migrazioan zein soluzio aurreikusi duzue honelakoentzat?
    garaolaza (e)k bidali du duela 489 egun 2 ordu 45 minutugaraolaza
  5. #5   Kaixo Gari

    Ez dakit ze demontre gertatzen den instalatuta dugun Spaminator-ekin baina iruzkin ugari jan dizkigu azkenaldi honetan arrazoi konkreturik gabe. errebisatu egin beharko dugu zer gertatzen den ikusteko. Orain argitaratuta dago zure iruzkina eta bertan ipini dizut erantzuna (http://ttiki.com/991).

    Egia da Elkarteko materialarekin arazoak daudela GNU/Linuxen erabiltzerakoan. Kaleratzen ari diren produktu berrietan ahalegin berezia jartzen ari dira bateragarritasun arazo horiek konpontzeko. Oker ez banago, laster kaleratuko duten produktu berria Ubuntun erabiltzeko moduan egongo da. Lehen esaten nuen bezala, zuk diozun arazo horiek konpontzeko borondatea ikusten da. Ea urtebeteko epean beharrezkoak diren egokitzapenak egiten dituzten eta arazorik gabe erabiltzeko aukera daukagun. Bestela, ondo baloratu beharko genuke Cd hauen erabilera gela barruan.
    jolaus (e)k bidali du duela 489 egun 1 ordu 12 minutujolaus
  6. #6   Kaixo guztioi!

    Nik, gai hau ateratzen den bakoitzean, sentsazio gazi-gozoak izaten ditut. Batetik, software askea erabiltzearen alde ikastolok egiten ditugun ahaleginengatik jendearen aitortza jasotzeak pozten nau, baina, bestetik, Ikastolekiko jarrera kritikoa ere somatzen dut istorio hauetan eta horrek ez dut uste oso zuzena denik. Nik ez dut zalantzan jartzen kritika horien atzean dauden arrazoiak eta, gehiago esango nuke, ni ere bat nator adierazpen kritiko horiekin.

    Gertatzen dena da, Euskal Herriko Hezkuntza Sisteman Ikastolok zuhaitz horren adar bat besterik ez garela. Zer gertatzen ari da beste sektoreetan? Nolako softwarea darabilte ikastetxe publikoek? Nola justifikatzen dute Microsoft enpresari urtero ordaintzen zaion dirutza? Zer egiten dute bertako irakasleek hori aldatzeko? Euskara edo software askearen aldeko militantzia ikastoletako irakasleoi bakarrik eskatu behar zaigu?...

    Beste sektoreekiko ez dut ikusten ikastolekiko dagoen zorroztasuna eta bidegabekeria deritzot horri. Jendeak ba al daki, esaterako, ikastoletan 700 bat ordenagailu banatu direla aurten UBUNTUrekin eta gure ikastoletako Lehen Hezkuntzako milaka ikasle ari direla euren lanak software askea erabiliz ekoizten?

    Ni erabat ados nago Partaide eta Ikastolen Elkartea zirikatzearekin, baina ez dut begi onez ikusten ezertxo ere edo ia ezer ez egiten ez duten horiekiko dagoen eskuzabaltasuna. Badirudi, batzuk barkatuta daudela administrazioa delako erabaki hori hartzen duena. Guk ere horrela jokatu izan bagenu, oraindik Windows, Office, Photoshop... izango lirateke gure ikastoletan egongo litzatekeen softwarea. Besteak ere ipurdi mugitzen has daitezela!!!
    Magic (e)k bidali du duela 488 egun 13 ordu 40 minutuMagic

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]