Kode irekiko aplikazio berriek internauta euskaldunentzako eskaintza osatu dute

El Paisen euskarazko software librearen inguruan idatzitako artikuloa: "Erakunde, enpresa eta informatikari boluntarioei esker, gero eta euskarazko aplikazio eta programa informatiko gehiago lor daitezke, eta Internetek ehunka doako programa eskaintzen dizkie internauta euskaldunei."
3 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 6, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Objektibotasuna darion artikuloa, dudarik ez...

    Inter&Euskadi-ko partaide batek Code&Syntax-eko beste partaide bati egiten dio elkarrizketa: Sustatu, Aurki, Goiena, Blogak.com, Internet&Euskadi, IXA, Elhuyar, Uzei, Cody&Syntax... Fagozitoziaren gurpil horretan ez al da ezer falta?

    Albistearen azpi-izenburuak "Gnome sistema eragilea eta Firefox nabigatzailea doan eskura daitezke Interneten" dio. Datu garrantzitsuak izango direlako izango da hori ezta? Orduan zergatik ez dira sistema horiek euskaraz mantentzen dituztenak aipatu ere egiten?

    http://drupal.euskalgnu.org/node/68

    http://librezale.org/proiektuak.php

    Artikulo hori irakurtzean euskarazko softwareak Eusko Jaurlaritzarik gabe eta enpresarik gabe etorkizunik ez duela ematen du. Baina beste hizkuntzetan software libre gehientsuena egokitu eta itzultzen dutenak ez dira gobernuak ez enpresak, herritarrak baizik. Hau da, Librezale eta EuskaGNU bezalako taldeetan parte hartzen dutenak edo berien kabuz lan egiten dutenak. Orduan zergatik ez ekimen horiek bultzatu/sustatu/aipatu? Softwarearen euskaraketaren monopolioa bilatzen duten interes ekonomikoak daudelako? Nire ustez bai.
    Txopi (e)k bidali du duela 949 egun 10 ordu 25 minutuTxopi
  2. #2   Linux sistema eragile librea euskaraz badago, "baina hori instalatzeko arazoak izan ditzakezu informatika kontuetan oso jantzita ez bazaude", ohartarazi du CodeSyntaxek adituak, "hori bai, PC arrunt batekin datorkigun Windows sistema eragilea euskaratzeko plugina oso ondo dator, eta itxura txukuna ematen dio sistema eragileari".

    Ez nago ados, gaur egun gnu/linux banaketa bat instalatzea zailtasun mailari dagokionez ez da beste munduko ezer. Eta gnu/linux instalatzeko arazoak izan baditzakegu... akaso edozeinek al daki windows bat instalatzen?

    Dena euskaratzeko plugina ederki ibiliko da, ordea beste sistemetan ez da kontu zailagoa. Are gehiago, gnu/linux banaketa asko hasiera-hasieratik izan ditzakegu euskaraz, inolako pluginik ezarri gabe. Gainera erabiltzaileak itzulpen horiek alda ditzake, bai hobetzeko edo berriak gehitzeko, teknologiaren esparruan euskararen presentzia handiagotuz.

    Portzierto, Gnome sistema eragilea !!!???!!! Faborez...
    Julen (e)k bidali du duela 949 egun 9 ordu 59 minutuJulen
  3. #3   Arrazoi guztia duzu Txopi, artikuluaren egileak euskaraz kode irekiaren gainean lanean dabilen jende asko aipatu gabe utzi du. Esan duzunetaz aparte, Zabaldu.com, blogari.net, UEU, Berria eta bere blogak, Armiarma eta Intza, Euskalterm, Euskaltzaindia, ... ez dakit zergaitik.

    Ez nekien Alex Fernandez Internet&Euskadi elkarteko kidea zenik. Argi dago beste iturri batzuk aipatu behar zituela: Librezale, IKTroak, EuskaGNU, ESLE, EHU eta beste asko. Beharbada, artikuluak jarraipena izango du.
    eneko (e)k bidali du duela 949 egun 9 ordu 54 minutueneko

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]