Euskara, PSEren «kezka» hauteskundeen beroan

Euskalgintzaren munduan dezenteko ikusmina sortu du atzo PSEk Donostian euskararen inguruan egindako bilkurak. Euskalgintzaren ordezkari batzuk bertan egon ziren "Euskara askatasunean" izeneko manifestua bertatik bertara jasotzeko. EHEko kideak, bien bitartean, Miramar jauregiaren kanpoaldean egin zuten protesta, alderdi honen hautes-ekimena salatzeko. "Gara"k editoriala kaleratu du gaur afera honen inguruan. Informazioa ere bai: http://ttiki.com/959 "Berria"k azaleko argazkia eman dio albisteari: http://ttiki.com/958
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
boto negatiboak 5, erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. ikatza (e)k bidali du duela 494 egun 4 ordu 11 minutuikatza
  2. #2   "Francisco Lopezen panfletoa" izenburupean albiste bera plazaratu da aurretik.
    ikira (e)k bidali du duela 494 egun 4 ordu 4 minutuikira
  3. #3   Albistea barik, editoriala da hau ordea. Eta irakurketa interesgarria iruditu zait niri. Beste loturan ageri dena ere interesgarria da, jatorrizko dokumentua delako. Ez naiz ohartu, ordea... Albistearen garrantzia kontuan hartuta, halan ere, biak ala biak argitaratzea ere ez legoke gaizki. Batzuetan, Zabalduko portadak, gaiak eskatzen duelako, albiste berberaren irakurketa ezberdinak izan ohi ditu. Ea, ikusiko dugu zein argitaratzen den eta gero egingo dugu bataren eta bestearen arteko harremana, beharrrezkoa bada.
    xuriken (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 55 minutuxuriken
  4. #4   Ez dut ulrtzen bikoiztutzat jotzen dutenen jarrera. Ez da berdina jatorrizko dokumentua eta "Gara"k egiten duen irakurketa. Baina, tira, herriak erabaki beza... ;)
    xuriken (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 53 minutuxuriken
  5. #5   Kasu honetan biek ere gertaera berberari egiten diote erreferentzia, eta egia da bata albistea dela eta bestea iritzi artikulua. Dena dela, nik uste horrelakoetan aproposa izan daitekeela lotura hau bestearen iruzkin bezala uztea, hari berean elkar ager daitezen, bi "albiste" izateak bikoiztuta dagoenaren itxura ematen duelako.

    Nire iritzia baino ez da, baina tira, xurikenek esan bezala, herriak du hitza :-)
    arkaitz (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 44 minutuarkaitz
  6. #6   #3: Konbentzitu nauzu. :-)
    ikira (e)k bidali du duela 493 egun 2 ordu 48 minutuikira
  7. #7   PSE-EEren proposamenari buruzko elkarrizketa digitala egingo dio HITZAk Ramon Etxezarretari, urriaren 14an.

    Galderak aldez aurretik ere bidal daitezke:

    http://www.hitza.info/elkarrizketak/143/
    errekamari (e)k bidali du duela 490 egun 3 ordu 47 minutuerrekamari

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]