[pdf] Francisco Lopezen panfletoa

Francisco Lopezek bere panfletoa argitaratu du (http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20081002/mas-actualidad/cultura/aboga-politica-euskera-permita-200810021931.html). Besteak beste, "euskarazko kulturaren prestigio demokratikoa hiritarren artean lehenbailehen berreskuratzea" du helburu. Eskerrak eman beharko zaizkio gero!
21 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Vocento taldeak ziuraski txalotuko duen diskurtso horrekin euskararen kulturara hurbildu nahi badute, jai daukatelakoan nago. Zati batzuk azpimarratuko nituzke: "politika euskaltzalea ...gaur egungo euskal gizartearen elebitasunean oinarrituta egongo da" joe ba gaur egungo elebitasunean oinarritzen bada jai daukagu, arazoa da gaur egungo gizartearen zati handi bat ez dela elebiduna Patxi, eta euskaldunok oraindik euskaraz ezin dugula hitz egin Administrazio askotan.

    Beste bat: "bultzatzea euskarazko kultura bat guztiz demokratikoa eta inolako oniritzi, tolerantzia edo hurbiltasun intelektualik azalduko ez duena ETAren eta haren inguruaren oinarri ideologiko eta xede

    totalitarioekiko" Kultura demokratikoa? Nola da kultura "demokratikoa"? kultura frantziarra edo espainola demokratikoa da Euskal Herrikoarekin alderatuta?
    shevek (e)k bidali du duela 494 egun 14 ordu 6 minutushevek
  2. #2   Euskarazko kulturaren prestigio demokratikoa berreskuratzearena iraintzat baino ezin da hartu.
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 494 egun 5 ordu 10 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  3. #3   Hasier Etxeberriak balorazio pertsonala egin du komunikatuaren inguruan: http://alua.mundua.com/2008/10/02/kontxo-kontxo/
    Julen (e)k bidali du duela 494 egun 5 ordu 5 minutuJulen
  4. #4   Euskalgintzaren munduan dezenteko ikusmina sortu du atzo PSEk Donostian euskararen inguruan egindako bilkurak. Euskalgintzaren ordezkari batzuk bertan egon ziren "Euskara askatasunean" izeneko manifestua bertatik bertara jasotzeko. EHEko kideak, bien bitartean, Miramar jauregiaren kanpoaldean egin zuten protesta, alderdi honen hautes-ekimena salatzeko. "Gara"k editoriala kaleratu du gaur afera honen inguruan. Informazioa ere bai: http://ttiki.com/959 "Berria"k azaleko argazkia eman dio albisteari: http://ttiki.com/958
    xuriken (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 49 minutuxuriken
  5. #5   Ikatzak baztertutako albiste honetan (http://www.zabaldu.com/4819/euskara_pseren_kezka_hauteskundeen_beroan/) jakinarazi duen bezala, Teketenek post interesgarria argitaratu du: http://teketen.com/2008/10/baina-ez-al-zen-euskara-despolitizatu-behar/
    xuriken (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 47 minutuxuriken
  6. #6   Aix, bazpare, gaizkiulerturik egon ez dadin. Hemen goiko iruzkinean ez nuen esan nahi Ikatzak baztertutako albistea denik, baztertutako albiste horretan Ikatzak egindako iruzkina dela baizik.
    xuriken (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 45 minutuxuriken
  7. #7   Aizuek, izena aldatzearena pasada bat iruditzen zait.

    Euskarara askatasunez hurbildu gura badute, datozela.... zigilu demokratikoagoa jartzera gure berba egiteko modu zahar honi. Baina guk holan jokatzea.... ba ez dakit.

    Inori okurritzen zaio Juanita Goirizelaia deitzea Mungiakoari?

    frantzisko gaztelumendi.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 39 minutugaztelumendi
  8. #8   Izena aldatu aldatu etzaio egin... Bere NANean jartzen duenera ingurutau da, baina behin hasita Francisco Javier jarri behar litzake, eZ??

    Patxi deitzea niri ere konfidantza berezi bat ematea iruditzen zait, eta Francisco Javier honekin nik behintzat konfidantza gutxi... Ta iruidtzen zait @Unai_Fdz._de_Betono-i berdina pasako zaiola...
    ZaPo (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 27 minutuZaPo
  9. #9   #7 Bere izena Francisco Javier da. Zuk Patxi deitu nahi baduzu, ondo iruditzen zait. Francisco nahita jarri dudala ez dut ukatuko, baina ez dut uste "pasada" bat denik.

    Eta bai, inori okurritu zaio Juanita Goirizelaia deitzea, El Mundo egunkariko gehigarri batean: http://66.102.9.104/search?q=cache:5KBMF7BTHIoJ:www.elmundo.es/cronica/2002/363/1033374304.html+juanita+goirizelaia&hl=eu&ct=clnk&cd=1&gl=es&client=firefox-a
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 19 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  10. #10   Entzun duzue bada: ez ditugu elebakar kottaduak herriko bi hizkuntzak ikastera behartu behar, ezta matematikak ikastera ere, ezta kirola egitera ere... Dena euskarak galdu duen "prestigio demokratikoa" berreskuratzearen alde.

    Eta meneamen batek esan duen bezala, a ze pankarta ipini zuten ekitaldian, "Euskara eta Libertadea". Aurrena "Euskara Ta Askatasuna" ipini zuten, baina hobeto pentxatu eta kendu egin dute.
    ikatza (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 16 minutuikatza
  11. #11   Panfletoa penagarria da. Iraingarria.

    Baina tipoak Patxi deitu nahi badu uste dut hori errespetatu beharko genukeela. Bakoitzak nahi duen bezala deitu dadila.
    ikira (e)k bidali du duela 494 egun 3 ordu 2 minutuikira
  12. #12   Badirudi PSE-EE-k PSC-ri Katalunian hain ondo dihoakion formula errepikatu nahi duela EAE-ko hauteskundeak irabazteko asmotan edo, "nazionalismora urbiltzearena" alegia. Ikusi behar azal hutsa den edo zerbait ote duen atzean (nik lehengoagatik egiten dut apustu).

    #7 Niri ere ez zait ondo iruditu izena gazteleratzearena, ABC-k euskal izenekin egin ohi duena gogorarazi dit.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 494 egun 2 ordu 47 minutukokoteraino
  13. #13   #12 Izena ez da gazteleratu (inork ez du "Pachi" jarri), gaztelaniaz jarri baizik. ABC-k "Ibarreche" jartzen duenean abizen euskalduna gazteleratzen du. Ezberdina da. Oso.
    Unai_Fdz._de_Betono (e)k bidali du duela 493 egun 22 ordu 5 minutuUnai_Fdz._de_Betono
  14. #14   #13 Gazteleratu edo gaztelaniaz jarri,deitu ezazu nahi duzun moduan, niri behintzat ez zait ongi iruditzen. Gaztelaniaz jarri nahi izan bazenu Paco jarri beharko zenuke.

    Ibarrecheren adibidea ez da nik buruan nuena, Pepe Rey, Jose Benigno Rey deitzen dutenekoa otu zait hori idatzi dudanean. Ezberdintasun handirik ez diot nik ikusten hala ere mespretxua erakusteko modu berdina iruditzen zait niri behintzat. Baina, noski, oso oker egon naiteke.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 493 egun 20 ordu 5 minutukokoteraino
  15. #15   Akaso gehiegi eskatzea litzateke honen antzeko esalditxo bat: "Gu sozialistok, beharbada ez gara beti ulerkor agertu herri honen hizkuntza egoerari buruz", edo holako gauzaren bat. Arazoa beti besteak dira.

    El Correoko argazkian hortxe dago Felipe Juaristi, euskal kulturako soziata ofiziala (eta bestalde, nahiko idazle ona). Gurtu ditzatela beraiek beren intelektualak, sor ditzatela beren irrati eta berri-paper elebidunak eta ospa ditzatela saraoak elkarri ipurdia miazkatzeko. Utzi gaitzatela pakean.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 493 egun 17 ordu 50 minutuAmonamantangorri
  16. #16   Izena aldatzearena, gustu txarrekoa ala ez, komenigarria ez da izan behintzat. PSEk ezagutzera eman duen manifestu horretan idatzita daudenei buruz eta dokumentuaren beraren benetako helburuen inguruan eztabaidatu, hausnartu eta salagarri irudituz gero argudioen bidez arbuiatu beharrean, keinu horren egokitasunaz ari gara hemen. Hala ere, esango nuke txistea oso erraz jarri dutela, Sustatuko argazkian ikus daitekeen kartelari erreparatuta.

    Purismo kontuak gorabehera, dokumentua irakurri dut eta burutazio pare bat botako dut hemen. Aitortu behar dut lortu nahi dituen emaitzak lortzeko oso ondo pentsatutako hizkuntza eta mezua darabilela. Eta Miramarren egindako bilkura helburua erdiesteko marketing ekintza bikaina iruditu zitzaidala. Azaltzen saiatuko naiz.

    Hori diodanean, jakintzat ematen dut Zabaldu.com gunean gabiltzanon artean ez duela mezu horrek bere xede-talde nagusia. Gehiengoa ez behintzat, ez dadila inor haserretu... Zergatik aldatuko zuten bestela "Euskara eta askatasuna", euskaldun batentzako inolako konotazio negatiborik ez duenean eta, aldiz, "Euskara eta libertadea"k belarrira min egiten digunean? Zabalduko komunitate hau zerbaitek bereizten badu, komunitate euskalduna dela da-eta.

    Bestalde, euskara despolitizatu nahi dutela esan, eta hasieratik estigma eta aurriritzi politiko horietan erori direla iruditu zait. Beraz, euskalgintza edo euskaltzaletasuna komunitate gisa ulertuta, nekez izan dezake target-tzat mezu horrek, edo bestela oso oker zegoen kartel hori diseinatu duena. Euskaltzalea asaldatu baitu "libertadeak" eta "askatasunak" seguraski erdalduna bildurtuko zuela pentsatuko zuen marketing adituak.

    Bueno, akaso dokumentuaren atal batek uler gintzakeen xede-talde gisa, euskararen inguruko dirulaguntzei buruz hitz egiten duen horrek... ;)

    Gainerako diskurtsoa, inposaketarena, euskara ikastea ala ez ikastea aukeratzea "libertadea"rekin parekatzea... diskurtso horrek ez dut uste hemen arrakasta gehiegi bilduko duenik. Xede taldea beste bat da, eta AEBetako hautagaiek komunitate beltz edo hispanoa hauteskunde garaian erakartzen saiatzeko egiten diren meeting horien usaia sumatzen diot nik. Alegia, pastela zatitzerako orduan egiten diren zenbakiak. Eta aurten, berriro, mahaigaineratu dutenerako zati bat kendu dioten pastelaren antza hartzen diot... Zergatik ote?

    Estrategia politiko baten ardatzetako bat ere bada, PSEk orain duen irudia bigundu eta egungo hautes-joeretara moldatzea helburu duena. Azpimarratu nahi dut, benetako bira baino, irudia xamurtzeko bira besterik ez dela nire ustetan. Katauniako ereduaren arrakastaren ondorio, baina ez eredu horri estuki jarraituz... itxura emanez baizik.

    PSF, PSN eta PSE batuta, badakigu Euskal Herriko gehiengoa osatzen dutela alegiazko ordezkaritza parlamentario batean. Eta mementuz fabulazioak besterik ez diren kalkuluak albo batera utzita, PSEren ustea da Euskal Autonomia Erkidegoko hurrengo hauteskundeak direla autonomiaren historia osoan EAJri aulkia kentzeko izan duten aukera, bakar ez bada, indartsuena. Kanpaina ere, beraz, helburu horretan pentsatzen diseinatua dago. Eta horren ondorio da joan den eguneko agerraldia. Beraz, matematika hutsa da, baliteke EAJk bildurraren bozkaren estrategia erabiltzea aurrerantzean, eta Ibarretxeren izendapena ere bide horretan koka daiteke.

    Bozkak edonon xurgatu behar dituzte ezinbestean, beraiei bozkatzera tentatuta egon daitekeen tanta guztiak, posible ikusten duten aukera garbi hori ez galtzeko. Euskalgintza eta euskaltzaleen gehiengoa ez dut uste denik xede-talde hain garbia, esan bezala, nahiz eta hor ere xurgatzen saiatuko diren. Eta batez ere hurrengo urteei begira, daukaten irudia malgutzen. Inguru horretatik bozkak jaso ala ez jaso, komeni zaiela badakite-eta. Baina euskaldun izan gabe edo izanda, euskarari begirunea dioten sektore atomizatu eta "dudamudati" horien artean beren irudia malgutzen joatea interesatzen zaie. ZP efektuaren eragina ahaztu gabe, noski.

    Enpresariekin bildu ziren lehenago, eta aurrerago akaso beste sektore batzuekin ere bilduko dira. Hor ere xurgatu nahi izango zuten. ZPren garfioa gogoan izango duzue: bekainaren gainetik hatzarekin hainbat artistak egiten duzuen keinua... Kultura mundua izango al da hurrengoa?

    Bueno... goazen mamira.

    Paper horretan ageri diren eta behin eta berriz espresatzen diren indar-ideia batzuei helduko diet:

    1: Ez ditut zenbatu, baina kontatuko ditut, "demokrata" eta "demokratiko" hitza dokumentu horretan aipatzen diren aldi guztiak. Kontxo, eta pastel demokratikoari falta zaien zati hori nork jan du, bada?

    2: Bestalde, euskara EAEn demokratizatzeko, zer neurri hoberik guztiek bi hizkuntzak hitz egiten jakitea baino? Eta ez badakite, hori sustatuz? Gero norbanakoak hautu demokratikoa egin ahal izan dezan.

    3: Teketenek dioenaren bdetik, nola da posible euskara despolitizatu nahi duen idazki batek testuinguru hain politizatuan egitea aurkezpena eta irakurketa hain politizatua egitea euskararen ustezko "fama txarraz"? Ardura guztia arrazoi politikoengatik epaitutako sektore sozial bat ordezkatzen duen alderdi politiko bati egotziz?

    4. Nik ere nahi dut euskara despolitizatu, eta tresna politiko gisa erabiltzeari utz diezaiogun denok. Eta hori normalizazio osoa ematen denean gertatuko da, ez bestela. Modu bakarra ikusten dut despolitizatu dadin. Guztiek,PSEkoek, EAJkoek, PPkoek, PSFkoek,Batasunakoek, UDFkoek, UPNkoek, NaBaikoek... hizkuntzaren ezagutza izan dezatela.

    5.Hizkuntzaren despolitizazioa normalizazioarekin etorriko da. Badu zertan egin lan PSEk Gobernua eskuratzen badu, beraz.

    6.Bizikidetzaren kontzeptua, edo irudia, bere egiten saiatzen ari dira. Hainbesteren ahotan entzuten den konbibentzia. Baina bizikidetza hori soilik emango da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gizarte osoak euskara eta gaztelania eta Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoakoak euskara eta frantsesa maila berberean menderatzen dituenean. Beti edo egoeraren arabera, norbanakoaren erabakiz bata edo bestea erabiltzeko hautua egiteko eskubidea bermatzen denean, inor hautu horrengatik baztertua izan gabe.

    7. Zoritxarrez, egun, euskararen normalizazioa oso motel doa. Eta orain arte administrazioarengandik egin den ahalegina ez da nahikoa izan. Beraz, egun administrazioaren boterea duten alderdi politikoek darabilten hizkuntza politikari jarraipena eman barik, hizkuntza politika hori hobetu, indartu eta sendotu ezean nekez lortuko dituzte dokumentu horretan aipatzen diren helburu nagusiak.

    8.Aurkeztu zutenak atzetik plan bat izango balu sikiera, agian sinesgarriago irudituko litzaidake benetan kezkarik dutela euskararen inguruan. Eta azterketa sinplista eginda, zirriborrotzera ere iristen ez den plan horretan agertzen diren neurrietan bat bakarra iruditu zait neutrala, ez positiboa, euskalgintza eta euskaltzaletasunaren begietatik ikuspegitik. Egungo dirulaguntzak mantenduko dituztela. Bestea, zinez iruditu zait negatiboa euskareren normalizazioarentzat. "Onar itzazue hauek, ez egin zarata gehiegi, eta ez dizuegu beste hori kenduko". Hori da hartu diodan usaina.

    9. Ez nekien nire mingainak hain prestigo txarra zuenik. Egoa guztiz hondoratu didazue, eta baita libidoa ere. Beste uste batekoa nintzen. :-D :-D :-D

    PD: Barkatuko didazue txapa hau: Bederatzi mandamenduak gehi prefazioa. Premia izango nuen agian. Ikuspegi pertsonala da, jakina.
    xuriken (e)k bidali du duela 492 egun 11 ordu 44 minutuxuriken
  17. #17   UDF idatzi dudan tokian UMP esan nahi nuen...
    xuriken (e)k bidali du duela 492 egun 11 ordu 42 minutuxuriken
  18. #18   ... eta "ZPren garfioa gogoan izango duzue: bekainaren gainetik hatzarekin hainbat artistak egiten ZUTEN keinua..."
    xuriken (e)k bidali du duela 492 egun 11 ordu 26 minutuxuriken
  19. #19   ... Sustatuko argazkia: http://sustatu.com/1223009823#erantzunak ...
    xuriken (e)k bidali du duela 492 egun 11 ordu 22 minutuxuriken
  20. #20   "Euskara askatasunean" aldarrikatzen du, baina dio langileek ez dutela zertan euskara jakin behar. Modu honetan, ez du uzten instituzioekin euskaraz tratatzeko askatasuna izaten.

    "Euskara askatasunean"= ez zaitugu kartzeleratuko euskara egiteagaitik

    Baina "askatasuna euskararentzat" ez dute aldarrikatu.

    Pena. Aurrerago egingo dute. Seguru.
    mendicute (e)k bidali du duela 491 egun 3 ordu 47 minutumendicute
  21. #21   Gai honen inguruko elkarrizketa digitala iragarri du www.hitza.info webguneak Ramon Etxezarreta PSE-EEko kidearekin, urriaren 14an.

    Galderak aldez aurretik ere bidal daitezke, hemen:

    http://www.hitza.info/elkarrizketak/143/
    errekamari (e)k bidali du duela 489 egun 20 ordu 53 minutuerrekamari

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]