EAJk giza-kate bat antolatu nahi du Gasteiztik Gernikara

EAJk giza-kate bat antolatuko duela esan zuen Alderdi Egunean, baina arazo gisa Gasteiztik Gernikara bide osoa egiteko behar den jende kopurua ematen dute. Benetan PNVk ezin duela jende guzti hori lortu? Zenbat jende da?
5 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 2

iruzkinak

  1. #1   GARAk dioenez (http://www.gara.net/paperezkoa/20080930/98870/es/Cada-vez-menos-asistencia-convocatorias-PNV) agian pertsona bat jarriko dute 100 metroro... 7.100 pertsonekin bete daiteke planteamendua, hau da, bozka eman zieten 90 pertsonatik bat joan beharko litzateke. Gutxi gora behera 85 bozkalaritik bat. Ezker Abertzaleak 1.800 pertsona biltzea bezala litzateke.
    Theklan (e)k bidali du duela 277 egun 7 ordu 58 minutuTheklan
  2. #2   Niri oso ideia ona iruditzen zait. Eta gainera, poztuko nintzateke Peneuvek jende hori guztiori batzea eta mobilizatzea lortuko balu.

    Ez da berdina igande batean egun pasan Alderdi eguna bezalako jai batera joan -meza eta mitin eta guzti- edo errepideetan mobilizazio bat egiteko biltzea.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 276 egun 20 ordu 54 minutugaztelumendi
  3. #3   Eta audientzi nazionalak onartuko al du horrelako manifestaziorik? Ez ote da probokazioa? Eta onartzen ez badute, Balzak bere txakurrak bidaliko al ditu ezker abertzaleko manifetara bezala???
    ZaPo (e)k bidali du duela 276 egun 19 ordu 53 minutuZaPo
  4. #4   Irratian entzun nuen bart gauez EAJk albiste hau gezurtatzen zuela. Ez bakarrik ez dutela egingo, baizik eta proposatu ere ez dutela egin horrelakorik.
    luistxo (e)k bidali du duela 276 egun 16 ordu 39 minutuluistxo
  5. #5   Jode, ba Deian agertzen zen berri nagusi moduan, ez komentario bat moduan bakarrik: http://www.deia.com/es/impresa/2008/09/29/bizkaia/politika/503208.php

    bide batez, hemen (http://www.deia.com/es/impresa/2008/09/29/bizkaia/politika/503263.php) 100.000 pertsona zeudela diote, eta hemen (http://www.deia.com/es/impresa/2008/09/29/bizkaia/politika/503208.php)

    espainiar armadari intsumisioa bultzatu zutela eurek izan zirela dio...
    Theklan (e)k bidali du duela 275 egun 17 ordu 27 minutuTheklan

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]