Gudari eguna

1975-9-27an Francok Txiki eta Otaegi fusilatu zituenean espetxetan 730 euskal preso politiko zeuden, bat Psoe-koa, bi Eaj-koak eta gainontzekoak ezker abertzalekoak. Azken 30 urtetan errepresioaren ondorioz 321 euskotar hilik, 35.000 atxiloketa, 7.000 torturatu, 4.000 preso, 4 komunikabide itxita eta 15 bat erakunde ilegalizatuak... gaur egun 750 bat euskal preso politiko daudelarik, Franko garaian baino gehiago, inoiz jasan den errepresiorik bortitzena. Izan direlako izango dira. Konkista da krimenik larriena.
5 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 5, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Zoritxarrez, 321 euskotar baino dexente gehiago hil ditzute Francok Txiki eta Otaegi erahil zituenetik. Oker ez banago, azkena Isaias Carrasco arrasatearra.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 57 egun 10 ordu 12 minutukokoteraino
  2. #2   @kokoteraino, mezuan hildako gudariez hitzegiten da ez beste heriotz guztiez... Nire aitona ere hil zen bitarte horretan baina ez dut lista horretan sartzerik eskatuko...

    Isasias Carrasco? Hil zen ere bai, berak jakingo du zergaitik... Baino ez dezagun gudarien zerrendan sartu mesedez...
    ZaPo (e)k bidali du duela 57 egun 6 ordu 34 minutuZaPo
  3. #3   #2 Nik ez dut Isaias Carrasco gudarien zerrendan sartu. Albistea honako testuarekin zabaldu dute: "Azken 30 urtetan errepresioaren ondorioz 321 euskotar hilik, 35.000 atxiloketa, 7.000 torturatu, 4.000 preso, 4 komunikabide itxita eta 15 bat erakunde ilegalizatuak..." Niretzat Isaias euskotarra zen eta errepresioaren ondorioz erail zuten, espero dut zure aitona ohean eta lasai-lasai hilko zela ez inork bere pentsaeragatik 4 tiro botata.

    Nik badakit zergatik hil zuten Isaias, zuk ere bai, berak seguru ezetz. Batzuek oraindik, umetan indio eta bakeroetara jokatzen genuenean moduan onak eta txarrak ezberdintzen jarraitu dezakezue baina beste batzuk ez dugu joko hori jolastu gura.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 57 egun 3 ordu 12 minutukokoteraino
  4. #4   @kokoteraino - Agian Isaias Carrasco gatazkaren ondorioz hilko zen, baina ez errepresioaren bitartez. Biktimen zerrendan Esteban Nieto sartuko ez duten bezala ez sartu Isaias Carrasco gudarien zerrendan.
    Theklan (e)k bidali du duela 54 egun 2 ordu 36 minutuTheklan
  5. #5   #4 Theklan, berriz diot, nik ez dut inongo momentutan Isaias Carrasco gudarien zerrendan sartu. Nire ustez errepresioaren ondorioz erail zuten, bere ideiak, pentsaera eta ildo politikoa erreprimitu nahian.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 54 egun 1 ordu 19 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]