Kazetaritza 3.0ren oinarriak

Mahatsorri baten hausnarketa kazetaritza 3.0ren inguruan, Onintza Iruretak lehengoan ARGIAn idatzitakoaren harira. Zertarako mugituko dira, ba, kazetariak, horrek dakartzan ezerosotasun guztiekin, albiste sortzaileek beraiek ere bideokamarak baldin badituzte? (ARGIAko artikuluska hemen: http://www.argia.com/albistea.php?id=32554). Dibertigrria, gutxienez...
2 iruzkinetiketak: hemen: Gizartea bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Gutxi asko gaur egun euskal kazetaritza ondo deskribatzen du. Telefono barik, biharamunean paperik ez.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 57 egun 12 ordu 13 minutugaztelumendi
  2. #2   Prentsaurreko askotxotan izan naiz eta, egia esan, fisikoki bertan egotea anakronismo hutsa iruditzen zait; hori modu telematikoan egitea oso positiboa izango litzateke nire ustez, bi arrazoirengatik: 1) bitartekariak desagertzen dira eta 2) (aurrekoaren ondorioz) kazetaria derrigortua dago "beste zerbait" egitera; hau da, informazioa bere hutsean edozeinen esku dagoenez, ez litzateke nahikoa izango informazio horren transmisore hutsa izatea: intrerpretatu, konparatu, galderak plazaratu... Kazetariak utzi egin beharko lioke prentsa kabinetearen apendize izateari. Beraz, epe luzera bere balizko erosotasunaren kontra joango litzateke neurria, eta, hori bai, prentsa interesgarriago baten alde.
    boligorria (e)k bidali du duela 57 egun 11 ordu 38 minutuboligorria

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]