www.gara.net/azkenak/09/97863/eu/Urretxuko-gazte-bat-atxilotu-du-Ertza...
Itxaspe (e)k bidali du duela 59 egun 12 ordu 57 minutu, duela 59 egun 11 ordu 41 minutu argitaratuta
Gaztea AHT-aren aurkako herri mugimenduan parte hartzen du eta hori izan daiteke erasoaren arrazoia, jipoituaren ustez. AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurkako «erasoaldiaren» beste erakusle bat dela esan zuen AHTren kontra diharduen Goierriko herri mugimenduak.
Gazteari autotik irteteko eta kotxeko paperak erakusteko eskatu zioten, eta, adierazitakoaren arabera, «orduan hasi ziren lehen kolpeak, irainak eta mehatxuak».
iruzkinak
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=29439
Jaso dudan testua:
Hilaren 22an bere autoa autobiatik gidatuz zihoan eta Itsasondo-Zaldibi- Ordizi irtreerara iristen ari zela atzeko autoa bereari oso itsatsia zihoanaz ohartu zen. Bidegurutzetik atera eta Usabiaga pabeiloien pareko errepidean atzeko autoko paisanoz jantzitako bi poliziek oihuka gelditzeko agindu zioten, leihoa jaitsita zutela. Bera frenatu eta arzenean gelditu zen. Pabeiloieko parkinean sartzeko agindu zioten eta bertan sartzean han beste ertzain patruila bat zegoenaz jabetu zen, hauek uniformedunak. Berehala bere leihora etorri eta oihuka hasi ziren: '"gogoak genituen zu horrela harrapatzeko", "oroitzen zara puzkerraz? bota iezadazu orain!".....' bezalakoak esanez. Autoaren paperak eskatu zizkioten eta oihuka jarraitu zuten. Gaztea paperak hartzen ari zela, bira eman eta kolpe bat eman zioten. Berak modu horretan ezin zutela gelditu esan zien eta haiek lepotik helduaz irainka hasi zitzaizkion. Hau guztia furgonetaren (bere ibilgailuaeren) barnean zegoela. Irteteko agindu zioten eta ondo katxeatuko zutela esan zioten.
Eskuak ibilgailuan ezarri eta oso modu txarrean katxeatzen hasi zitzaioan eta barrabilak behin eta berriro ukitu zizkioten. Kexatzen zenean jo egiten zuten eta lehen bezala ukitzen zizkioten barrabilak. Bigarrengoz ukitzean gaztea buelta eman, eta hiru agente bera kolpatzen hasi ziren. Puzkarrarena esan zionak porrarekin belaunean jo zuen eta lurrera erori zen besteak ileetatik eusten zion bitartean hirugarren batek kolpeak ematen zizkion. Ibilgailuilaren aurka eskuak gora zituela jarri eta oihuka jarraitu zuten: '"horrela jarraitu ezazu eta Martutenen amaituko dezu, ikusiko dezu ipurdia nola jarriko dizuten'" edo '"zuen bila joango gara'" bezalakoak esanez.
Hainbat multa jarri zizkioten arrazoi ezberdinengatik eta kaputxadun poliziak zeramatzan auto berri bat etorri zen, esposatu egin zutelarik. Autoan sartu eta komisaldegira eraman zuten, bere objetu pertsonal guztiak bere ibilgailun utziaz, haiek bitartean bere autoa erregistratu zuten. Komisaldegian beste polizia batek "'kartzelan amaituko duzue eta zuen senitartekoak AHTan joango dira zuek bisitatzera, izorratu zaitezten'" bezalakoak esan zizkion.
Jazarpen Polizialik ez!
AHTrik ez!
Denon artean geldituko dugu!geldituko ditugu!
Gaur goizeko 11.30ean Tolosako Zuzentza Epaitegiaren parean elkarretaratu dira Goierriko AHTren aurkako kideak eta Ertzaintzak agerraldian parte hartu duten bi lagun identifikatu ditu...! Dei egin dute Tolosako Zuzentza Epaitegiaren parean elkarretaratzeko, bai biharko eta bai astearterako ere.