Iparraldeko Batasuneko buruak atxilotu ditu Poliziak

Xabi Larralde, Jean Claude Agerre, Jean Francois Lefort eta Maider Duhalde atzeman ditu gaur goizean, eta Lopepe eta Etxeberriren etxean dago. Baionako egoitza miatzen ari dira. Leforti esan diotenez, operazioak iaz Kalaka ostatuaren kontra egin zutenarekin du zerikusia.
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 19, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=1254&lang=eu

    Ezker abertzalearen aurkako polizia operazioa burutzen ari dira ipar Euskal Herrian

    Gutxienez 11 pertsona atxilotu dituzte eta une hauetan beraien etxeak miatzen ari dira. Atxilotuetako bati adierazi diotenez Kalaka auziari loturik burutzen ari dira operazioak.

    Informazioa:

    Frantziar polizia ezker abertzaleko hainbat militante atxilotu eta une hauetan beraien etxeak miatzen ari da.

    Atxilotuak:

    Xabi Larralde (Baionan)

    Jean Francois Lefort (Lekuine)

    Maider Duhalde (Lekuine)

    Jean Claude Aguerre (Jutxi)

    Patricia Martino (Ahierra)

    Haritza Galarraga (Senpere)

    Giuliano Cavaterra (Baiona)

    Frederic Carricart (Baiona)

    Jokin Etxeberria (Urruña)

    Aurore Martin (Baiona)

    - Zigor Goieaskoetxearen bila joan dira baina ez dute etxean aurkitu.

    - Une hauetan Baionako Batasunaren egoitzaren azpian polizia pila bat dago eta edozein unetan miatuko dutela uste dugu.

    Hauez gain polizia Anita Lopepe eta Antton Etxeberriren etxean aurkitzen da une hauetan. Ez dakigu bietatik zein dagoen atxilotua.

    Leforti adierazi diotenaren arabera atxiloketak Kalakako auziari lotuak egon daitezke.

    Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

    Gogor salatu nahi dugu gaur ipar Euskal Herrian burutzen ari den polizia operazioa ezker abertzalearen aurka zuzen zuzenean aurrera eramandako erasoa dela. Azken hilabeteetan ilegalizazio politikan hainbat urrats eman ditu frantziar estatuak, eta logika honetan soilik uler daitezke atxiloketa hauek.Frantziar gobernuak espainiar gobernuarekin batera eskuz esku errepresioaren aldeko apostu itsuan aurrera egitea erabaki du, eta horren lekuko dira azken egunetan burutu dituen atxiloketak.

    Frantziar gobernua jakitun da hemen badela herri bat, badela mugimendu independentista bat. Eta independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko errepresioa, espetxeak eta ilegalizazioak erabiltzeko prest dagoela ondo erakutsi du.

    Kalakako auzia lan politikoa kriminalizatzeko saiakera dela garbi gelditu da azken urtean. Mugimendu abertzalea indartzen ari den zentzu berean beronen aurkako errepresioa ere indartzen ari baita. Baina gatazka politikoak ezin direla errepresioarekin garaitu ere garbi gelditu da azken urtean.

    Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu gaur arratsaldean eta datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 59 egun 13 ordu 8 minutuEsku_nabarrak
  2. #2   Rubalcabaren hitzak moldatuz

    "Estatuek ezagutzen duten gauza bakarrarekin erantzuten dute: errepresioa, atxiloketak eta intoxikazioak".
    Koldotxu (e)k bidali du duela 59 egun 12 ordu 33 minutuKoldotxu
  3. #3   Franco hil zenean 1975ean 728 euskal preso politiko zeuden espetxean bat psoe-koa, bi pnv-koak eta 725 ezker abertzalekoak... gaur egun jasaten ari gara historian izan den errepresiorik bortitzena, Inaki Egaña historialariaren artikulua gazteleraz:

    http://www.euskaldunak.info/memoria/?p=64

    Zergatik ?
    Esku_nabarrak (e)k bidali du duela 59 egun 11 ordu 52 minutuEsku_nabarrak
  4. #4   Beraz, ikusi dute Espainian ezker abertzalea ilegalizatuz ez dela ezer larririk gertatu (ez iraultzarik, manifestazioak bai, baina gobernua estuasun batean jartzeko ezer), eta esan dute: zergatik ez dugu ba guk ere abertzaletasuna zapalduko haiek bezala?

    Edo? Nola ulertu behar da hau?
    3ARRANO (e)k bidali du duela 59 egun 10 ordu 48 minutu3ARRANO

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]