Euskarak, mugarik bai Interneten?

Gogoeta interesgarriarekin berrabiarazi du bloga Mikel Iturbe Janfrik. Euskararen azterketatxoa egin du sarean. Mugarik bai? Gogoetarako, zein egiten dugunaren neurria izateko irakurtzeko modukoa. Ur sakonetan murgildu eta ondorio batzuk plazaratu ditu.
9 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 23

iruzkinak

  1. #1   Eztabaida hari interesgarria sortu dezake Mikelen iritziak.

    Nik hari horri tiraka jarraitu gura dut. Zuek?

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=475
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 282 egun 5 ordu 12 minutugaztelumendi
  2. #2   Egia esan, eztabaida pixkat sortzeko asmoarekin idatzi nuen artikulua, hausnarketarako. Argi dago, ezin dugu hausnarketa soilean geratu, baizik eta ekintzetara ere jo behar dugu; baina zentzuarekin.
    janfri (e)k bidali du duela 281 egun 17 ordu 12 minutujanfri
  3. #3   Bere garaian ez nuen ulertu Aupatu sortzean izan zen zalaparta. Denborak erakutsi du Zabalduk indar handiagoa izan duela (ez dugu inoiz jakingo zalaparta hark bultzatu zuen indar hau ala besterik gabe Zabalduk indar handiagoa zuen).

    Kontua da nik jardun naturala ikusten dudala. Proiektu asko sortzen dira urtero eta beste batzuk desagertzen dira. Zergatik eutsi behar diogu proiektu berriak sortzeko gogoari, euskarazko beste antzerako proiektu bat martxan baldin badago? Zergatik ez sortu biak eta gero denborak esango du zein den hobea edo luzarorako iraungo duena? Masa kritikora iritsiko ez direlako? eta euskarazko produktuek noiz izan dute masa kritiko homologarririk? Zabaldu Alexan 488000. postuan dago. Zenbat erabiltzaile dira egunean horiek? hutsaren hurrengoa.

    Nire iritzia: ahaztu masa kritikoak eta lan egin dezagun modu distribuituan, begiak irekita albokoari begira eta aurrera! Ekimen konkretuetarako elkartu eta listo. Beldurrik ez izan, ez dugu inoiz El Corte Inglesaren publizitatea izateko zenbakiak beteko, baina horregatik ez ditugu webguneak itxiko.
    garaolaza (e)k bidali du duela 281 egun 14 ordu 40 minutugaraolaza
  4. #4   Ulertzen dut zure ikuspuntua Gari, baina zer gertatuko litzatekeen baldin eta Zabalduko erabiltzaileen erdia Aupatura joan bagina? Agian Aupatu eta Zabaldu osasun onez mantentzeko adina erabiltzaile egon ez, eta bi proiektu hilzorian izango genituzkeen.

    Hori da ikusten diodan arazorik handiena.
    janfri (e)k bidali du duela 281 egun 10 ordu 24 minutujanfri
  5. #5   Baina ze galdera mota da hau? Ze muga ta ze mugaondo? Mesedez ez dezagun pentsamendu kolonizaturik zabaldu. Euskarak ez du mugarik, ez Interneten ez Internetetik kanpo ere.

    Gogoratu behar al zaio inori hizkuntza handiak ere inoiz txiki izan zirela? Horrek ez du esan nahi euskara handi izango denik inoiz, ezta aurkakoa ere, baina gure partida ez da hor jokatzen. Handi-txiki partida hutsala da. Hori munduan hiruzpalau hizkuntzei dagokien auzia da, ez gainerako guztiei, eta milaka gara besteak.

    Baina zertan arti zarete pentsatzen, jakin badaiteke?

    Are gehiago, zertara dator mugen kontu hau Interneten? Sarearen ezaugarri nagusietakoa da muga espazio-tenporalen haustura, eta mugak gora mugak behera Interneten ari gara gu. Ez det ezer ulertzen.

    Segi egiten, egunero, orain arte bezala, gizabanakoak, enpresak, erakundeak e.a. Zeren beldur gara? Izan gaitezen libre gure pentsamenduan, gure egunerokoan, gure praxian... Egunero hilketa bat burutu behar dugu gure adimenean libre izan nahi badugu, ideia jakin batzuk baztertu eta berriak asumitu nahi baditugu. Hori da libre izatea menpeko egoera batean bizi zarenean: hilketa etengabe bat burutzea. Minoria baten pentsamendu minorizatzailerik ez dugu behar. Gu euskaldunak gara, bai, baina euskaldun libreak izan behar dugu, eta, orduan, badakizue: the sky is the limit.
    makapillo (e)k bidali du duela 281 egun 9 ordu 48 minutumakapillo
  6. #6   #5

    Ez dut adierazi nahi izan inolako ikuspuntu biktimistarik, are gutxiago ikuspuntu kolonialistarik. Baina, ezin zaio ezta errealitateari muzin egin eta gure hizkuntza interneten edota egunerokoan espainolaren edota frantsesaren pare dagoenaren kasutik abiatu.

    >Gogoratu behar al zaio inori hizkuntza handiak ere inoiz txiki izan zirela?

    Bai, baina handi bihurtu ziren hainbat eta hainbat erabaki estrategikoren ostean, gehien bat botere militar edota politikoarekin lotuta. Lortu nahi dudana da, eztabaida zabaldu ostean euskara gero eta estrategikoago bihurtzea interneten, gero eta "handiagoa" nahi baldin baduzu. Proiektuak beharrezkoak dira interneten, euskara sendotze aldera, baina proiektuak buruz eginda, hutsuneak zeintzuk diren ikusiaz.

    >Are gehiago, zertara dator mugen kontu hau Interneten? Sarearen ezaugarri nagusietakoa da muga espazio-tenporalen haustura, eta mugak gora mugak behera Interneten ari gara gu. Ez det ezer ulertzen.

    Guztiz ados, ez dago muga tradizionalik interneten, gure hizkuntzak dituenak ez baldin badira behintzat, ez direla gutxi. Nire planteamendua zera da, indarrak batasunerako erabiltzea zatitzerako baino, webgune edota espazio euskaldun elebakarrak lortzeko hortik lortuko baitugu indarra ostean nahi duguna izateko.

    Baina euskaldun internauta aske izateko, orain hasi behar dugu bidea lantzen, errealitate honetatik abiatuz, errealitate hau bera gainditzeko.

    Gero etorriko da amets egiteko garaia.
    janfri (e)k bidali du duela 281 egun 7 ordu 55 minutujanfri
  7. #7   #4

    Eta zer gertatuko litzateke filosofia horri jarraituz jendea Zabaldu.com-en gelditu eta hori dela eta Aupatu itxiko balute, eta hemendik denbora batetara Zabalduk indarra galdu eta ez bata eta ez bestea gabe geldituko bagina?

    Ezin da jakin zer gertatuko den, gertatu arte ez delako jakiten. Horren aurrean bakoitzak gustora dagoen tokian jarraitu behar du. Izan ere, nork daki ez ote diren biak hilko, hirugarren bat, askoz hobea ateratzen denean? Eta zergatik pentsatu behar dugu Aupatu ala Zabaldu direla aukerak, eta ez martxan dauden beste webgune batzuk? Zein zertifikatu klase eman die ISO erakundeak bada, Zabaldu eta Aupaturi?

    Eskerrak hori baino anitzagoak garela.
    garaolaza (e)k bidali du duela 281 egun 3 ordu 59 minutugaraolaza
  8. gaztelumendi (e)k bidali du duela 280 egun 9 ordu 56 minutugaztelumendi
  9. #9   > Bere garaian ez nuen ulertu Aupatu sortzean izan zen zalaparta.

    > Eta zer gertatuko litzateke filosofia horri jarraituz jendea Zabaldu.com-en gelditu eta hori dela eta Aupatu itxiko balute

    Aupa, Gari:

    Nik uste uste dut erraza dela zalaparta-iturria ulertzea. Garrantzitsuena da EITBk, bere sorreran bezala, maula edo iruzur egitera etorri zela. Hots, euskara hutsezkoa zena (ETB bera, gero ETB1 izango zena eta kasu honetan Zabaldu) ordezkatzera etorri zela gune diglosikoa sortzeko. Gune horretan, jakina, espainiera izango lituzke merkatu-legeak (eta ETBn borondate politikoak ere bai) ematen dizkion abantailak. Uste dut edozein euskaltzalek traizioa deituko liokeela horri. Horregatik pozik nago euskara hutsezko proiektua aurrera jarraitzen duelako eta, egia esanda, diglosikoak ez nau ardura.

    Bestalde, Makapillori:

    >Ze muga ta ze mugaondo? Mesedez ez dezagun pentsamendu kolonizaturik zabaldu. Euskarak ez du mugarik, ez Interneten ez Internetetik kanpo ere.

    Zurekin ados nago. Uste dut mugaz aritzen garenean, batez ere euskara unibertso propioa dela konturatzeko ditugun burmuin mugez ari garela. Batez ere, espainiarrei, frantsesei eta "politikoki onartua" dagoenari begira gaudela oraindik hainbatetan eta hainbatetan. Hots, gehienetan pozik gaudela proiektu bat edo beste "euskaraz ere" sortu delako. Hori ahultasun ikuspegitik uler daiteke, baina horrek ez du euskara hizkuntza gisa aurrera eramango Interneten, ez inon.

    Gogoratzen dut orain dela ez urte askok Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gazteei egindako ikerketa batean aipatzen zela %4k Euskal Herrian euskaraz baino ez zela berba egin behar ("El Correo EspaƱol"-ek "Los intolerantes no llegan al 5%" edo horrelako zerbait titulatu zuen). Bestalde, abuztuan, euskaltzale plantak egin nahian, PSE-EEkoek proposatu dute euskararako "rollito on" berria, "euskara eta gaztelera dira Euskadiko berezko hizkuntzak" argudiatuta. Eta PSE-EEren paparrutxa edo proposamena politikari jelkide askok aspaldi erabiltzen dute.

    Hortaz, Teketen-ek twitter-ren aipatzen zuen moduan, uste dut gauzak argi utzi behar direla eta frantsesez, espainieraz eta abar dauden eta egiten diren guneak eta ekintzak, baskoek egin arren, frantsesa eta espainieraren alde direla eta ez direla "euskal" ezer.

    Alde horretatik ezin dut ukatu pena izugarria eman didala Basque Camp-eko "bigarren" topaketa. Lehenengoa, euskara hutsez izan zen. Bigarrena, diglosikoa. Hirugarrena, gaztelera hutsean egingo dugu? Bide txarretik goaz...
    inigo (e)k bidali du duela 279 egun 13 ordu 46 minutuinigo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]